8/2011 EBAZPENA, urtarrilaren 26koa, Antolamenduaren, Kalitatearen eta Berrikuntzaren zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuaren mendeko ikastetxeetako DBHko 4. mailako ikasleentzako atzerriko programa akademikoan parte hartzeko deialdia onesten duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Eskolako Hizkuntza Plangintzaren Zerbitzuak aurkeztu duen txostenean proposatzen du Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuaren mendeko ikastetxe publiko eta itunduetako DBHko 4. mailako ikasleentzako atzerriko programa akademikoan parte hartzeko deialdia egitea; programa 2011ko irailean izanen da.

Deialdiaren helburua da ikasketa espediente hoberena duten ikasleei atzerrian familia batekin bizitzeko eta ikastetxe arrunt batera joateko aukera ematea. Horrela, ikaslea errealitate berri batean guztiz integratzen ahalko da, eta etorkizuneko prestakuntza eta garapena aberastuko ditu. Programa derrigorrezko eskolaldian egindako ahalegina saritzeko modu bat da.

Zenbait ikastokitarako deialdia egiten da, gutxienez 77 eta gehienez 115, parte hartzen duten ikasleen hautaketaren eta erantsitako deialdian ezarritakoaren ondoriozko baldintza ekonomikoen arabera. Ikastokiak esleitzeko, sare bakoitzean matrikulatutako ikasleen ehunekoa hartuko da aintzat.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22.1 d) artikuluak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

EBATZI DUT:

  1. Onestea Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuaren mendeko ikastetxe publiko eta itunduetako DBHko 4. mailako ikasleentzako atzerriko programa akademikoan parte hartzeko deialdia eta eranskinak (ebazpen honi erantsi zaizkio). Ikaspostuak 77 izanen dira gutxienez, eta 115 gehienez.

  2. Deialdi honen aurka nahiz deialdiaren oinarrien eta aplikaziorako egintza administratiboen aurka gora jotzeko errekurtsoa paratzen ahalko da, Hezkuntzako kontseilariari zuzendua, errekurritutako egintza jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean.

  3. Deialdia eta eranskinak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

  4. Ebazpen hau, deialdia eta eranskinak igortzea Eskolako Hizkuntza Plangintzaren Zerbitzura, Europako eta Nazioarteko Programen Atalera eta Guraso eta Ikasleentzako Argibide eta Aholku Bulegora, behar diren ondorioak izan ditzaten.

    Iruñean, 2011ko urtarrilaren 26an.-Antolamenduaren, Kalitatearen eta Berrikuntzaren zuzendari nagusia, Teresa Aranaz Jiménez.

  5. eranskina

    Nafarroako Gobernuaren deialdia, 2011n atzerriko programa akademikoan parte hartzeko

  6. -Xedea.

    Deialdiaren helburua da ikasketa espediente hoberena duten ikasleei atzerrian familia batekin bizitzeko eta ikastetxe arrunt batera joateko aukera ematea, hilabetez. Horrela, ikaslea errealitate berri batean guztiz integratzen ahalko da, eta etorkizuneko prestakuntza eta garapena aberastuko ditu.

    Programa horren bidez, ikasleak bere eskola ibilbidean egindako ahalegina saritzen da.

  7. -Hartzaileak.

    Programaren hartzaileak 2010-2011 ikasturtean Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuaren mendeko Nafarroako ikastetxe publiko eta itunduetan DBHko 4. maila egiten ari diren ikasleak dira.

  8. -Ikastokien kopurua, datak eta programaren nondik norakoak.

    Deialdian eskaintzen diren ikastokiak 77 izanen dira gutxienez eta 115 gehienez, parte hartzen duten ikasleen hautaketaren eta eranskin honen 4. puntuan ezarritakoaren ondoriozko baldintza ekonomikoen arabera.

    Programa Kanadan eginen da, 2011ko irailean, funtsean. Data zehatzak behar den unean jakinaraziko zaizkie parte-hartzaileei, betiere irteera eguna baino hilabete lehenago gutxienez.

  9. -Programak familientzat duten kostua.

    4.1. Kontuan hartuta Hezkuntza Departamentuak gehienez ere 3.000 euroko prezioa ezarri duela ikastoki bakoitzeko, familiek zerbitzua esleitua duen enpresari ordaindu beharreko zenbatekoa familia errentaren arabera zehaztuko da, jarraian azaltzen diren tarteen arabera kalkulatuta. Tarte horiek ezarri ziren erdi mailako eta unibertsitate mailako beken 2010-2011 ikasturterako deialdi orokorra onetsi zuen Ikuskapenaren eta Zerbitzuen zuzendari nagusiaren uztailaren 28ko 406/2010 Ebazpenaren 10.2 puntuan, familia errenta izenekoan (104. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, abuztuaren 27koa).

    KIDE KOPURUA 1. TARTEA / EUROAK 2. TARTEA / EUROAK 3. TARTEA / EUROAK
    1 6.846 8.968 10.682
    2 13.692 17.936 21.364
    3 20.538 26.904 32.046
    4 27.384 35.872 42.728
    5 34.230 44.840 53.410
    6 41.076 53.808 64.092
    Hortik gorako kide bakoitzeko 5.653 7.405 8.819
    Ikastaroaren kostua, aipatu diren errenta tarteetarako

    -1. tartea: 1.050 euro.

    -2. tartea: 1.400 euro.

    -3. tartea: 1.600 euro.

    -Gainerakoak: 1.800 euro.

    Hezkuntza Departamentuak eskaera espedienteak ikuskatzen ahalko ditu, edozein unetan, bertako datuak benetakoak diren egiaztatzeko.

  10. -Programaren antolaketa eta garapena.

    5.1. Hezkuntza Departamentuak kontratazio publikoaren bidez hautatuko du programaz arduratuko den enpresa, eta programa ongi garatzen den begiratuko du.

    5.2. Enpresa esleipen-hartzaileak, Hezkuntza Departamentuak eskatuta, informazio bilera bat eginen du 2011ko ekainean. Bilera horren aurretik enpresak bidaiaren eta egonaldiaren argibideak igorriko dizkie familiei.

    5.3. Gainera, enpresa esleipen-hartzaileak garaiz esanen die zein familia esleitu zaien.

  11. -Programaren ezaugarri orokorrak.

    6.1. Kanadako ikastetxe batean eginen den programa akademikoak Nafarroako ikasleei aukera ematen die erabat integratzeko herrialde hartan, zenbait testuingurutan (familia, eskola, gizartea...). Horretarako, ikasleek ahalegindu beharko dute planteatuko diren jardueretan eta egoeretan aktiboki parte hartzen. Ikasleek eraginkortasun handiagoz ikasiko dituzte herrialde hartako hizkuntza, kultura eta ohiturak, eta garapen pertsonal handiagoa lortuko dute.

    6.2. Kanadako komunitatean errazago integratzeko asmoz, Nafarroako 5 ikasle joanen dira gehienez ikastetxe kanadiar bakoitzera.

  12. -Parte hartzeko betebeharrak.

    Ikastoki hauek lortu nahi dituzten ikasleek baldintza hauek bete beharko dituzte:

    1. Nafarroako Foru Komunitatean erroldatuta egotea.

    2. 2010-2011 ikasturtean 17 urte baino gehiago ez izatea.

    3. 2010-2011 ikasturtean Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuaren mendeko ikastetxe publiko edo itundu batean DBHko 4. maila egiten aritzea.

    4. Ikasleak ingelesa izatea curriculum ofizialean.

    5. 2010eko ekaineko deialdi arrunteko ebaluazioan batez besteko nota 8 edo hortik goitikoa izatea, eta azken ebaluazioko notetan "gutxiegi" bakar bat ere ez izatea.

    6. 2010eko ekaineko deialdi arrunteko ebaluazioan gutxienez ere 8 lortu izana ingelesean.

  13. -Dokumentazioa.

    8.1. Ikastoki horietako bat eskatzeko, ikasleek, deialdian adierazitako...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR