123/2009 FORU AGINDUA, uztailaren 1ekoa, Hezkuntzako kontseilariak emana. Honen bidez ezartzen dira musikako edo dantzako lanbide ikasketen eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzaren edo Batxilergoaren arteko baliozkotzeak, Gorputz Hezkuntza irakasgaiaren salbuespenak, eta Batxilergoko irakasgai komunak eta musikako edo dantzako lanbide ikasketak gainditutakoan batxiler titulua lortzeko baldintzak.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoak 47. artikuluan dioenez, hezkuntza administrazioek ikasleei aukera eman behar diete arte ikasketa profesionalak eta Bigarren Hezkuntzakoak batera egiteko, eta horretarako behar diren neurriak hartu ahal izanen dira ikasketen antolaketan; besteak beste, baliozkotzeak.

Lege horren 45.2 artikuluak musikako lanbide ikasketak eta dantzako lanbide ikasketak aipatzen ditu arte ikasketa profesionalen artean, eta 50.2 artikuluak dio musikako edo dantzako lanbide ikasketak amaitzen dituzten ikasleek batxiler titulua jasoko dutela Batxilergoko irakasgai komunak gainditzen badituzte, Arte modalitateko Batxilergoko musika eta dantzako ibilbide berariazkoa egin ez badute ere.

Otsailaren 27ko 242/2009 Errege Dekretuak baliozkotzeak ezartzen ditu Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako eta Batxilergoko zenbait irakasgairen eta musikako eta dantzako lanbide ikasketetako zenbait irakasgairen artean. Halaber, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako eta Batxilergoko Gorputz Hezkuntza irakasgaian goi mailako edo errendimendu handiko kirolariei eta dantzako lanbide ikasketetako ikasleei egiten ahal zaizkien salbuespenak ezartzen ditu.

Musikako lanbide ikasketen curriculumaren oinarrizko alderdiak finkatzen dituen abenduaren 22ko 1577/2006 Errege Dekretuaren 20. artikuluan eta Dantzako lanbide ikasketen curriculumaren oinarrizko alderdiak finkatzen dituen urtarrilaren 26ko 85/2007 Errege Dekretuaren 20. artikuluan xedatutakoaren arabera, hezkuntza administrazioek zilegi dute baliozkotzeak egitea horiek Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako eta Batxilergoko aukerako irakasgaiei eragiten dietenean.

Nafarroako Foru Komunitatearen esparruan, Musikako lanbide ikasketen curriculuma ezartzen duen martxoaren 19ko 21/2007 Foru Dekretuak 17. artikuluan dio Hezkuntza Departamentuak ikasleei aukera eman behar diela musikako lanbide ikasketak eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza edo Batxilergoa batera egiteko, eta horretarako neurri egokiak hartuko dituela ikasketen antolaketan. Era berean, foru dekretu horren 14.2 artikuluak, Nafarroako Foru Komunitatean Batxilergoaren egitura eta curriculuma ezartzen dituen maiatzaren 12ko 49/2008 Foru Dekretuaren 21.3 artikuluarekin bat, hau xedatzen du: musikako lanbide ikasketak amaitzen dituzten ikasleek batxiler titulua jasoko dute Batxilergoko irakasgai komunak gaindituz gero, Arte modalitateko Batxilergoko musika eta dantzako ibilbide berariazkoa egin ez badute ere.

Goi mailako eta errendimendu handiko kirolariei buruzko uztailaren 13ko 971/2007 Errege Dekretuaren 9. artikuluak, bestalde, neurriak ezartzen ditu goi mailako eta errendimendu handiko kirolarien prestakuntza eta heziketa sustatzeko eta hezkuntza sistemako prestakuntza eskaintza guztiak haien eskura jartzeko.

Foru agindu honetan, Hezkuntza Departamentuak, goian aipaturiko arauak kontuan izanik eta musika edo dantza ikasleei eta goi mailako edo errendimendu handiko kirolariei araubide orokorreko ikasketak egiteko bideak ematearren, baliozkotzeak ezartzen ditu musikako edo dantzako lanbide ikasketen eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzaren edo Batxilergoaren artean, bai eta Gorputz Hezkuntza irakasgaiaren salbuespenak ere, eta, halaber, Batxilergoko irakasgai komunak eta musikako edo dantzako lanbide ikasketak gainditutakoan batxiler titulua lortzeko baldintzak.

Ikusirik Antolamendu eta Berrikuntza Zerbitzuaren eta Arte Ikasketen Atalaren aldeko txostena.

Nafarroako Gobernuari eta lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41. artikuluko 1. idatz-zatiko g) letran ematen zaizkidan ahalmenak erabiliz,

AGINDU DUT:

  1. KAPITULUA

    Xedapen orokorrak

    1. artikulua. Xedea eta aplikazio eremua.

    2. Foru agindu honen xedea da musikako edo dantzako lanbide ikasketen eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzaren edo Batxilergoaren arteko baliozkotzeak ezartzea, bai eta Gorputz Hezkuntza irakasgaiaren salbuespenak eta Batxilergoko irakasgai komunak eta musikako edo dantzako lanbide ikasketak gainditutakoan batxiler titulua lortzeko baldintzak ere.

    3. Foru agindu hau Nafarroako Foru Komunitatean Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako ikasketak, Batxilergokoak edota musikako nahiz dantzako lanbide ikasketak ematen dituzten ikastetxeetan aplikatuko da.

  2. KAPITULUA

    Baliozkotzeak

    1. artikulua. Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako edo Batxilergoko irakasgaien baliozkotzeak.

    2. Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako zenbait irakasgairen eta musika edo dantzako lanbide ikasketetako zenbait irakasgairen arteko baliozkotzeak foru agindu honen I. eranskinean ezarritakoak izanen dira. Musikako edo dantzako lanbide ikasketetako irakasgai bakoitza behin bakarrik erabili ahal izanen da baliozkotze prozesuan, eta I. eranskinean berarekin parekatutako Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako irakasgaia edo irakasgaiak baliozkotzeko erabiliko da.

    3. Batxilergoko zenbait irakasgairen eta musika edo dantzako lanbide ikasketetako zenbait irakasgairen arteko baliozkotzeak foru agindu honen II. eranskinean ezarritakoak izanen dira. Musikako edo dantzako lanbide ikasketetako irakasgai bakoitza edo irakasgai-bikote bakoitza behin bakarrik erabili ahal izanen da baliozkotze prozesuan, eta II. eranskinean berarekin parekatutako Batxilergoko irakasgaia baliozkotzeko erabiliko da.

    4. Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako edo Batxilergoko aukerako irakasgaiak beste baliozkotze batean erabili ez diren musika edo dantzako lanbide ikasketetako irakasgaietako edozeinekin baliozkotu ahal izanen dira.

    5. Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako edo Batxilergoko irakasgai bat baliozkotzeko eskatzen duen ikasleak ez du baliozkotzeko eskatu duen irakasgai horretako eskoletara joan beharrik izanen.

    6. artikulua. Musikako edo dantzako lanbide ikasketetako irakasgaien baliozkotzeak.

    7. Musikako edo dantzako lanbide ikasketetako zenbait irakasgairen eta Batxilergoko zenbait irakasgairen arteko baliozkotzeak foru agindu honen III. eranskinean ezarritakoak izanen dira. Batxilergoko irakasgai bakoitza behin bakarrik erabili ahal izanen da baliozkotze prozesuan, eta III. eranskinean berarekin parekatutako musika edo dantzako lanbide ikasketetako irakasgaia edo irakasgaiak baliozkotzeko erabiliko da.

    8. Musikako edo dantzako lanbide ikasketetako irakasgai bat baliozkotzeko eskatzen duen ikasleak ez du baliozkotzeko eskatu duen irakasgai horretako eskoletara joan beharrik izanen.

    9. artikulua. Antzeko edukia duten irakasgaiak.

    10. Elkarren antzeko irakasgaien baliozkotzeak aplikatzeko, beharrezkoa izanen da Hezkuntza Departamentuak aldez aurretik zehaztu eta onestea zein diren helburu eta edukien %75 edo gehiago (kontuan hartutako mailako edo mailetako helburu eta eduki guztietatik) berdinak dituzten irakasgaiak.

    11. Prozedura honi jarraituko zaio: interesdunak zuzendariari eskaera aurkeztuko dio, foru agindu honen IV. eranskineko ereduan egina, eta zuzendariak Hezkuntza Departamentuari igorriko dio baliozkotze eskaera, hark erabaki dezan.

    12. artikulua. Baliozkotzeko prozedura.

    13. Ikaslea zein ikastetxetan ari den baliozkotu beharreko irakasgaia egiten, hango zuzendariak aplikatu beharko ditu foru agindu honetan arautzen diren baliozkotzeak.

    14. Ikasleak ikasturtearen hasieran aurkeztu beharko du baliozkotze eskaera, foru agindu honen V. eta VI. eranskinetako ereduei jarraituz egina eta ikastetxeko zuzendariari zuzendua. Ikaslea adingabea bada, haren aitak, amak edo legezko tutoreak aurkeztuko du eskaera.

    15. Ikasleak, baliozkotze eskaerarekin batera, hori aplikatzeko erabili nahi duen irakasgaian matrikulaturik dagoela edo gainditua duela dioen ziurtagiri akademikoa aurkeztuko du.

    16. Gainditua duen irakasgai bat erabili nahi badu, ebaluazio agirietan baliozkotzeari indarra emateko eginbidea jasoko da, eta ebaluazio partzialen nahiz amaierako ebaluazioaren laukietan, baliozkotutako irakasgaiari buruz, "Baliozkotua" (B) idatziko da. Orduz gero, ikasleak irakasgai horretako eskoletara joateari utzi ahal izanen dio.

    17. Beste bat baliozkotzeko erabili nahi den irakasgaia eta beste irakasgai hori ikasturte berean egiten ari badira, ebaluazio agirietan baliozkotze eskaeraren berri jasoko da eginbide baten bitartez. Orduz gero, ebaluazioen laukietan, baliozkotu beharreko irakasgaiari buruz, "Baliozkotzeko zain" (BZ) hitzak ageriko dira, eta...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR