183/2010 FORU AGINDUA, abenduaren 21ekoa, Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariak emana, bingo aretoei dagokien Jokoari buruzko Zerga Tasaren aitorpen-likidazioari buruzko J-20 eredua onesten duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Estatuaren eta Nafarroako Foru Komunitatearen arteko Hitzarmen Ekonomikoaren 40. artikuluak xedatzen duenez, zozketen, tonbolen, apustuen eta ausazko konbinazioen gaineko zerga tasa Foru Komunitateak ordainaraziko du horretarako baimena Nafarroan eman behar denean. Halaber, ezartzen du jokoaren gaineko zergen kasuan (horretarako baimena Nafarroan eman behar denean) Estatuak zergapeko egitateari eta subjektu pasiboari dagokienez unean-unean ezartzen duen araudi bera aplikatuko duela Nafarroako Foru Komunitateak.

Azaroaren 9ko 278/2001 Foru Aginduak eurotan aurkeztu beharreko J-20 eredua onetsi zuen, besteak beste, Europako moneta bakarra onartzearen ondorioz. Bingo aretoei buruzko zergaren aitorpena eta ordainketa likidazio aldiaren aurretik egin dira orain arte. 2011ko urtarrilaren 1etik aurrera, kasuan kasuko aldiak bukatutakoan eginen da likidazioa, foru agindu honetan xedatu bezala.

Bingo aretoei dagokien Jokoari buruzko Zerga Tasaren aitorpen-likidazioari buruzko J-20 eredua bide telematikoa erabiliz aurkeztu beharko da nahitaez, Interneten bidez. Horretarako, Nafarroako Zerga Ogasunaren web orrian, dagokion atalean, dagoen inprimakia beteko da, foru agindu honetan ezarritako baldintza orokorrekin eta prozedurarekin bat.

Tributuei buruzko abenduaren 14ko 13/2000 Foru Lege Orokorraren zazpigarren xedapen gehigarrian baimena ematen zaio Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariari foru agindu bidez erregula dezan zergadunek eta entitateek zein kasutan eta baldintzatan aurkezten ahal dituzten baliabide elektronikoak, informatikoak eta telematikoak erabiliz aitorpenak, jakinarazpenak, aitorpen-likidazioak, autolikidazioak edo tributuen arloko araudiak eskatutako beste agiri guztiak.

Horrenbestez, eta Tributuei buruzko abenduaren 14ko 13/2000 Foru Lege Orokorraren 6. artikuluan jasotako eskudantziarekin bat,

AGINDU DUT:

  1. artikulua. Bingo aretoei dagokien Jokoari buruzko Zerga Tasaren aitorpen-likidazioari buruzko J-20 eredua onestea.

    Bingo aretoei dagokien Jokoari buruzko Zerga Tasaren aitorpen-likidazioari buruzko J-20 eredua onesten da, eta bide telematikoa erabiliz aurkeztu beharko da nahitaez, Interneten bidez.

  2. artikulua. J-20 eredua aurkeztera behartuta daudenak.

    J-20 eredua aurkeztera behartuta daude bingo jokoan aritzeko baimen administratiboen titular diren pertsona fisiko edo juridikoak edo entitateak. Baimen administratiborik izan ezean, bingo jokoak egin edo horiek antolatzen dituzten pertsona fisiko edo juridikoak edo entitateak behartuta egonen dira J-20 eredua aurkeztera.

  3. artikulua. Aurkezteko epea.

    J-20 ereduaren aurkezpena eta sarrera hiru hilean behin eginen da, hiruhileko natural bakoitza bukatu eta...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR