151/2011 FORU AGINDUA, maiatzaren 12koa, Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako kontseilariak emana, ofizialki onartutako unibertsitate titulazioei dagokien prestakuntzarako praktikak Kirolaren Azterlan, Ikerketa eta Medikuntzako Zentroan egiteari buruzkoa.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Ikasleen jardun profesionala prestatzeko enpresetako praktikek duten garrantziaz jabeturik, unibertsitateek, beren ikasleak prestatzeko, enpresa eta erakundeekin hezkuntza lankidetzako programak ezarteko aukera jasotzen du urriaren 29ko 1393/2007 Errege Dekretuak, unibertsitateko ikasketa ofizialak antolatzen dituenak. Horrek bide ematen du unibertsitateek kanpoko praktikak, kreditu gisa baloratzeko modukoak, programatu ahal izatea beren ikasketa planetako prestakuntza edukiekin, Unibertsitateko Graduatu edo Master titulua eskuratzeko.

Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako Departamentuak lankidetza akordio bat izenpetuta du Nafarroako Unibertsitate Publikoarekin praktikak egiteko; hala ere, gero eta eskaera handiagoa da praktikak egiteko erkidego honetakoak izanik Nafarroatik kanpoko zentroetan ikasten duten ikasleen aldetik, hemen ezarri gabeko prestakuntzak direlako edo osasun arloekin zerikusia duten beste unibertsitate ikasketa batzuk direlako.

Aipatu praktikak sistema publikoaren baldintzekin bat heldu den esparru batean egin ahal izateko, Nafarroako Kirolaren Institutuak proposatuta, eta Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legeak eta Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen irailaren 3ko 125/2007 Foru Dekretuak emandako ahalmenak erabiliz,

AGINDU DUT:

  1. Nafarroatik kanpoko unibertsitate eskola eta fakultateetan eta Nafarroan kokakuta baina berariazko hitzarmenen bidez lotu gabekoetan gradu aurreko edo ondoko ikasketak egiten dituzten ikasleek Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako Departamentuko Nafarroako Kirolaren Institutuko Kirolaren Azterlan, Ikerketa eta Medikuntzako Zentroan egiten ahalko dituzte haien prestakuntza curriculumetan eskatzen zaizkien praktikak, erakunde autonomo horretako zuzendari kudeatzaileak baimendu ondoren, eta foru agindu honetan ezarritako baldintzak betetzen dituztela frogatutakoan.

  2. Zein unibertsitate eskola edo fakultatetan egiten dituen ikasketak ofizialki, harena izanen da praktiketako erantzukizun akademikoa; hortaz, haietako hezkuntza arduradunei dagokie ikasleen praktikak egiteko eskaera Nafarroako Kirolaren Institutuko zuzendari kudeatzaileari igortzea, hartan ikaslearen, praktikako irakaslearen edo tutorearen eta Kirolaren Azterlan, Ikerketa eta Medikuntzako Zentroaren adostasuna adierazita.

    Praktiketako egonaldia eskolaldian bakarrik egiten ahalko da.

  3. ...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR