37/2011 FORU DEKRETUA, maiatzaren 2koa, Crisanto Ayanz Monreal jaunari Nafarroako Karlos III.a Noblearen Gurutzea ematen diona.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Nafarroako Gobernuak, apirilaren 14ko 104/1997 Foru Dekretuaren bidez, "Nafarroako Karlos III.a Noblearen Gurutzea" kondekorazioa sortu zuen, nork bere jarduera esparruan Nafarroak aurrera egiten edo Nafarroako Foru Komunitatearen kanpo proiekzioa hobetzen nabarmenki lagundu duten pertsona eta entitateek egindako lana jendaurrean azpimarratu eta aitortze aldera. 104/1997 Foru Dekretuak kondekorazioari Karlos III.a Noblea izena jartzea gomendatzen zuen, Nafarroako erregeen artean nabarmendu zen erregea izan zelako, bere izaera bakezale eta adiskidetzaileagatik, kulturaren eta artearen alde egindako ekimenengatik eta Europako gainerako gorteekin bakea eta adiskidetasuna ezartzeagatik.

Ikusirik bere merezimendu objektiboak, eta erakundeen aintzatespenaren gisa, egokia dirudi 2011. urtean Crisanto Ayanz Monreal jaunari ematea Nafarroako Karlos III.a Noblearen Gurutzea, Argentinan bizi diren nafarrei eta haien ondorengoei arreta emanez eta ordezkatuz egin duen lan goraipagarriagatik. Horrek, gainera, balio izan du nafar haiek Nafarroako Foru Komunitatearekin dituzten loturak sendotzeko eta Nafarroaren irudi ona zabaltzeko.

Crisanto Miguel Ayanzen aitona, izen bera zuena, Elon jaio zen 1868. urtean, eta hamalau urte eskas zituela Argentinara emigratu zuen, non hamazazpi urterekin Sociedad Española de Socorros Mutuos de Buenos Aires izeneko sozietatea sortu zuen beste batzuekin. 1895. urtean, beste zazpi emigrante nafarrekin batera, Buenos Airesko Nafar Biltokia sortu zuen, eta gero hango hirugarren lehendakaria izan zen.

Crisanto Miguel Ayanz Monreal, haren biloba, Argentinako hiruburuan sortu zen 1948ko uztailaren 6an, San Fermin bezperako gauean, eta Erregistro Zibilean inskribatu baino lehen Nafar Biltokiko bazkide egin zuten. Bere aita eta aitonak Nafar Biltokiarekin zuten harreman estuaren ondorioz, Nafarroako lurra bihotzetik maitatu zezan hezi zuten, eta maitasun hori bere jardueraren gidatzailea izan da beti, are gehiago, Nafarroara eta Espainiako beste toki batzuetara 1989. urtetik aurrera egin dituen bidaia askoren ondorioz handitu da. Gainera, txikitatik, Buenos Airesko nafar guztiekin harreman estua izan du.

Aita Baionesen San José ikastetxean hezi zuten, eta lehen eta bigarren mailako ikasketak bukatuta, Zuzenbidea ikasi zuen. Gaur egun arlo horretan dihardu oraindik, batez ere familiaren zuzenbidearen arloan. Baina bere lanbide jarduera eta Nafar Biltokian parte-hartzea beti bateragarriak izan dira harentzat. Berrogeita hamar urte...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR