39/2011 FORU AGINDUA, irailaren 23koa, Sustapen eta Etxebizitzako kontseilariak emana, Cordovillako goi-ordokia garatzeko Udalez gaindiko Plan Sektorialaren AR-01 banaketa eremua birzatitzeko proiektuaren Testu Bategina onesten duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Lurraldearen Antolamenduko eta Etxebizitzako zuzendari nagusiak otsailaren 8an emandako 103/2011 Ebazpenaren bidez, behin betiko onetsi zen Cordovillako goi-ordokia garatzeko Udalez gaindiko Plan Sektorialaren AR-01 banaketa eremua birzatitzeko proiektua, bertako Konpentsazio Batzordeak sustatua (2011ko 51. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, martxoaren 15ekoa).

2011ko ekainaren 28an, Carlos Tamburri Moso jaunak, UPS horren AR-01 banaketa eremuaren Konpensazio Batzordearen izenean eta hura ordezkatuz, Birzatiketa Proiektuaren Testu Bategina izeneko dokumentua aurkeztu zuen, onets zedin.

Aurkeztutako dokumentazioa azterturik, ikusi da onetsitako birzatiketa proiektuan harrapatutako huts, omisio eta akatsak zuzendu direla.

Sustapen eta Etxebizitza Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen abuztuaren 24ko 143/2011 Foru Dekretuaren 4. artikuluan eta Hirigintza Kudeaketaren Erregelamenduaren 133.3 eta 174. artikuluetan xedatutakoari jarraikiz, horrelakoak onesteko eskumena Lurraldearen Antolamenduko eta Etxebizitzako zuzendari nagusiari dagokio, baina prozedura honetan esku hartzeari uko egiteko egoeran dagoela alegatu du.

Hori horrela, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 28.1 artikuluan eta Sustapen eta Etxebizitza Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen abuztuaren 24ko 143/2011 Foru Dekretuaren 2. artikuluan xedatutakoari jarraikiz,

AGINDU DUT:

  1. Cordovillako goi-ordokia garatzeko Udalez...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR