Decreto Foral 17/2013, del Consejo de Diputados de 21 de mayo, que aprueba la creación de la Comisión Territorial en materia de Regadíos de Álava.

SecciónDisposiciones Administrativas
EmisorNekazaritza Saila
Rango de LeyDecreto foral

17/2013 FORU DEKRETUA, maiatzaren 21eko Diputatuen Kontseiluarena. Honen bidez, onartu egiten da ureztakearen alorreko Arabako Lurralde Batzordea sortzea.

Euskadiko Autonomia Estatutuak, abenduaren 18ko 3/1979 Lege Organikoak onartuak, 10.11 artikuluan xedatzen du Euskal Autonomia Erkidegoaren eskumen esklusiboak direla aprobetxamendu hidraulikoak, ubideak eta ureztaketak, baldin eta ur horien ibilbide osoa Euskal Autonomia Erkidegoan badago.

Ondoren, Eusko Jaurlaritzaren 34/1985 Dekretuaren bidez, Arabako Foru Aldundiaren esku utzi ziren nekazaritza eraberritzeko eta garatzeko arloan erakunde komunen legedia betearazteko eskumenak; eta Eusko Legebiltzarraren abenduaren 21eko 7/1992 Legearen bidez, hots, ureztatze zonekin, eskualdeko planak hobetzearekin eta eraberritze plan orokorrekin zerikusia duten zenbait alderdi arautzen duenaren bidez, lurralde historikoen esku utzi zen ureztatze zonak izendatzeko, ureztatze zonak eraldatzeko plan orokorra egiteko eta lurralde historikoari eragiten dion plan hori behin betiko onartzeko eskumena, bai eta ureztatze zonak eraldatzeko plan orokorretan jasotako obren erabilera publikoaren adierazpena eta okupatu beharra izapidetzeko eta lursailen erabiltzaileen eta jabeen edo ureztatze zona bihurtzeko beharrezkoak diren nekazaritza ustiategien titularren erkidegoek sustatutako jarduerek plan horietan zehaztutakoak betetzen dituztela adierazteko eskumena ere.

Arabako Foru Aldundiaren Nekazaritza Sailak, Arabako Biltzar Nagusiek erakutsitako interesa kontuan izanik, egoki iritzi dio ureztatzearen gaineko lurralde batzorde bat sortzeari, Arabako lur landu ugariren lehiakortasuna areagotzeagatik eta lurraldean biodibertsitatea hobetzen duten eraginarengatik, nekazaritzan ureztatzeek duten garrantzian oinarrituta. Batzorde horren helburuak dira lurraldean ureztatzeetarako uraren erabilerak bere baitan hartzen dituen zenbait alderditan eragina duten eragileen parte hartzea eta eragile horiek aholkatzea.

Horregatik, Nekazaritza Saileko foru diputatuaren proposamenez eta Diputatuen Kontseiluak gaur egindako bilkuran gaia aztertu ondoren, hauxe

XEDATZEN DUT

Ureztaketaren Alorreko Arabako Lurralde Batzordea sortzea, ondokoen arabera:

  1. artikulua.- Xedea.

  2. Ureztaketaren Alorreko Arabako Lurralde Batzordearen helburu da ureztaketaren alorrean Arabako lurralde historikoaren eskumen esparru barruan administrazio publikoak aholkatzea eta haientzat kontsulta organo izatea. 2. Arabako Foru Aldundian izango du egoitza...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR