1475/2009 EBAZPENA, urriaren 30ekoa, Arriskuen Prebentziorako eta Lanaren zuzendari nagusiak emana, 'Cintruenigoko Udala' erakundeko akordio kolektiboaren testua erregistratu, gorde eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea erabakitzen duena (espediente zenbakia: 9/2009-F).

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

2009ko urriaren 27an, departamentu honetan sartu da "Cintruenigoko Udala" erakundearen eta funtzionarioen ordezkariek 2009ko apirilaren 2an izenpeturiko dokumentazioa, enpresaren eta langileen ordezkariek izenpeturiko akordio kolektiboa erregistratu eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko igorria. Akordio horretan udal horretako funtzionarioen lan baldintzak ezartzen dira, 2008-2011 denboraldirako.

Berrikuntza, Enpresa eta Enplegu Departamentua da Lan Hitzarmen Kolektiboaren testua, baita abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren 84. artikuluan aipatzen diren akordio kolektiboak ere, erregistratu, gorde eta argitaratzeko eskumena duena, Estatuaren lan arloko eginkizunak Nafarroako Foru Komunitateari eskualdatzeko arauak ezartzen dituen apirilaren 11ko 937/1986 Errege Dekretuan ezarritakoaren arabera. Eginkizun haiek martxoaren 24ko 1/1995 Legegintzako Errege Dekretuaren 90. artikuluan ezarrita daude. Horiek horrela, eta kontuan hartuta Hitzarmen kolektiboen erregistro eta gordailuei buruzko maiatzaren 22ko 1040/1981 Errege Dekretuan ezarritakoa.

Adierazitakoarekin bat eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22.1. artikuluak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,

EBATZI DUT:

  1. "Cintruenigoko Udala" erakundearen akordio kolektiboa erregistratzea, Lan Hitzarmen eta Akordio Kolektiboak Erregistratu eta Gordetzeko Bulegoan horretarako bereziki prestaturik dagoen liburuan, eta bertako administrazio unitatean testua eta dokumentazioa gordetzea.

  2. Ebazpen hau Negoziazio Batzordeari jakinaztea eta adieraztea ebazpenak ez duela administrazio bidea amaitzen eta honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dela, Berrikuntza, Enpresa eta Enpleguko kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean.

  3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

    Iruñean, 2009ko urriaren 30ean.-Arriskuen Prebentziorako eta Lanaren zuzendari nagusia, Imelda Lorea Echavarren.

    Cintruenigoko Udala (Nafarroa) erakundeko funtzionarioen lan baldintzei buruzko akordioa 2008-2011 aldirako

    2009ko apirilaren 2ko osoko bilkura arruntean onetsia.

  4. artikulua. Aplikazio esparrua eta indarraldia.

  5. Akordio honek Cintruenigoko Udaleko funtzionario guztiengan izanen du eragina.

  6. Hitzarmen honek 2008ko urtarrilaren 1etik 2011ko abenduaren 31ra bitarte izanen du indarra, eta isilbidez luzatuko da urtez urte, bi aldeetako batek horren amaiera iragartzen ez badu, hasierako indarraldia edo ondoko luzapenak bukatu baino hiru hilabete lehenago, gutxienez.

  7. Akordio honetan jaso ez den orotan, ondokoei jarraituko zaie: Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren Testu Bategina eta aplikatzen ahal diren gainerako lege xedapenak, eta Nafarroako Gobernuak eta sindikatuek funtzionarioentzat sinatzen dituzten akordioak, baldintza ekonomiko eta sozialei buruz: lanaldia, lizentziak eta baimenak eta ordainsariak.

  8. artikulua. Aldeak.

    Hitzarmen hau sinatu dute, alde batetik, Cintruenigoko (Nafarroa) Udaleko alkate-udalburuak, eta, bestetik, udaleko funtzionarioen ordezkariek, sinatzeko legitimazioa eta behar adinako ahalmena aitortzen baitiote elkarri.

    Hitzarmeneko eta batzorde paritarioko akordioak bermatzen eta errespetatzen dira, bai eta indarra duten xedapenen arabera lortutako eskubideak ere.

  9. artikulua. Jarraipen Batzordea.

    Akordio hau aplikatu, aztertu eta zaintzeko organo gisa, Jarraipen Batzorde paritario bat ezarri da, Udalbatzaren eta funtzionarioen ordezkariek osatuko dutena.

    Itundutakoaren interpretazioan edo aplikazioan gorabeheraren bat sortzen denean edo akordioa garatu behar denean bilduko da, aldeetako batek eskaturik.

    Aipatu batzordeak akordio honen xede diren gaiei buruz eta hura interpretatzeko edo garatzeko hartzen dituen erabakiak akordioan sartuko dira eta haren izaera juridiko bera izanen dute.

  10. artikulua. Lanaren antolaketa.

  11. Alkatetzari dagokio lana antolatzeko eta zuzentzeko ahalmena.

  12. Langileei dagokien plantilla organikoaren urteko proiektua eta onetsitako plantilla organikoan egiten diren aldaketak funtzionarioen ordezkariei bidaliko zaizkie, txostena egin dezaten.

  13. Deialdietan parte hartuko dute ordezkari bat izendatuz, eta txostena egiten ahalko du egokia irudituz gero.

  14. Langileak hautatzeari buruzko oinarrizko irizpideen eta horiek zuzen aplikatzeko neurri zehatzen gaineko kontsulta eginen zaio Batzorde Paritarioari.

  15. Langileen arloko afera guztien berri emanen zaie funtzionarioen ordezkariei.

  16. artikulua. Lanaldia eta lan egutegia.

  17. Urteko lanaldia benetan lan egindako 1.592 ordukoa izanen da. Akordio honek indarra duen bitartean, Nafarroako Gobernuko langileek dituzten ordu konpentsazio berberak aplikatuko dira.

    Aurreko lerroaldean xedatutakoa alde batera utzi gabe, honako ordu konpentsazio hauek aplikatuko dira:

    1. Goiz, arratsalde eta gaueko txandak: 1457 ordu.

    2. Gaueko txanda finkoa: 1535 ordu.

    3. Goiz eta arratsaldeko txanda: 1554 ordu.

    4. Lanaldi zatitua: 1569 ordu.

    Ez dira "txandatzat" hartuko egoeraren araberako edo noizbehinkako zerbitzuak.

  18. Ordutegietan eta lan txandetan aldaketaren bat egiteko, bai eta atsedenaldiei, oporrei eta egutegiari dagokienez ere, funtzionarioen ordezkariekin negoziatu beharko da. Akordiorik lortu ezean Alkatetzak zehaztuko du, udal zerbitzuak antolatzeko arduradun nagusia baita.

    Txanda edo zerbitzua funtzionarioen artean aldatzea baimenduko da, baldin eta horrek gorabeherarik sortzen ez badu zerbitzuaren ohiko funtzionamenduan. Idatziz eskatuko zaio kasuan kasuko burutzari, eta langileari ebazpenaren berri emanen zaio 36 orduko aurrerapenarekin, behar bezala justifikatuta dauden eta premiazkoak eta ezustekoak diren kasuetan izan ezik. Behar den epean erantzunik ematen ez bada, aldaketa onartutzat joko da. Ukatzen bada, arrazoitu egin beharko da.

    Aldaketa baimendua duten funtzionarioek trukatu den eta egitekoa den txandako eskubideak eta betebeharrak berenganatuko dituzte.

    Ahal izanez gero, 12 orduko tartea utzi behar da, gutxienez, bi txandaren artean.

  19. Udaleko bulegoetan aritzen diren funtzionarioen eguneko lanaldia, oro har, 7 ordu eta 20 minutukoa izanen da. Laneko ordutegia 7:40tik 15:00etara artekoa izanen da nahitaez.

    Obren eta Zerbitzuen Udal Lantaldeak neguan eta udan ordutegi desberdinak izaten segituko du.

  20. Malgutasuna eskatzen ahalko dute beren kargura adingabeko haurrak, zaharrak edo ezgaituak dituzten funtzionarioek.

  21. Aurreko lerroaldean aipatzen den lanaldi banaketa ez zaie aplikatuko zerbitzuko beharrengatik lanaldi bereziren bat duten funtzionarioei.

  22. Udaltzainen eguneko lanaldia hiru txandatan banatuta egonen da: 06:00etatik 14:00etara, 14:00etatik 22:00etara eta 22:00etatik 06:00etara.

  23. Aparteko gisa, 12 orduko gehieneko lanaldi etengabea ezartzen da.

  24. Udaltzain bakoitzari, urte bakoitzeko urtarrilaren 1a baino lehen, urteko zerbitzuen egutegi-koadrantea emanen zaio.

  25. artikulua. Oporrak.

  26. Udaleko funtzionarioek opor ordainduak izateko eskubidea dute, 27 lanegunekoak, jarduneko zerbitzuko urte osoan, edo proportzioan legozkiekeen egunak, zerbitzuko denbora laburragoa izanez gero.

    Nafarroako Gobernuak 27 laneguneko opor ordainduei egun gehiago ezarriko balizkie, oporraldi bera izanen lukete Cintruenigoko (Nafarroa) Udaleko funtzionarioek ere.

  27. Urte bakoitzeko urtarrilaren 15a baino lehen, funtzionario guztiek urteko oporrak zein egunetan hartu nahi dituzten adierazi beharko dute atal bakoitzeko arduradunen bitartez, eta, Alkatetzak, eskaerak ikusirik eta udalaren zerbitzu guztien ohiko funtzionamendua bermatuz, banakako egutegia prestatuko du, funtzionarioek oporretarako eskatutako egunak ahalik eta gehien errespetatuz.

    Udaltzainen kasuan, plantillako %35a egoten ahal da, gehienez, aldi berean oporretan.

  28. Udaleko plantillako langileen oporrak esleitzeko irizpidea honako hau izanen da:

    Opor eskaera asko aldi berekoak direnean eta, zerbitzu beharrengatik denak baimentzerik ez dagoenean, lehentasuna ezartzeko irizpide hauek aplikatuko dira:

    1. Aurreko urtean halako egunetan hartu ez dituztenak.

    2. Baldintza berberetan, egun gehien eskatzen dituena.

    3. Lehenik eskatzen dituena.

    4. Azken irizpidea, plantillako antzinatasuna aplikatzea.

  29. Oporrak urte natural bakoitzean hartu beharko dira. Urtean urteko abenduaren 31n iraungiko da oporrak hartzeko eskubidea. Hala ere, funtzionarioren batek, zerbitzu beharrengatik, opor egun guztiak hartzerik izan ez badu, hurrengo urteko urtarrilaren 10era arteko epea izanen du opor egunak hartzeko.

  30. Oporrak hartzen ez dituzten funtzionarioei diru konpentsazioa emanen zaie oporrak ez hartzea zerbitzuaren beharrengatik izan bada soilik.

  31. Larunbatak ez dira kontatuko opor kontuetarako.

  32. Oporraldia eten eginen da funtzionarioak baja hartzen duenean eritasun larri batengatik, istripu batengatik edo ospitalean ingresatzeagatik (medikuen ziurtagirien bidez frogatuta), eta interesdunak oporraldia osatzeko eskubidea izanen du etetea sortu zuen egoera bukatutakoan.

  33. Oporraldiak bat egiten badu langile baten haurdunaldiaren edo erditzearen ondoriozko edo bularra emateko aldi baterako ezintasun egoera batekin edo amatasun baimenarekin edo bularra emateko luzapenarekin, funtzionarioak eskubidea izanen du oporrak beste egun batzuetan hartzeko, urte naturala bukatu bada ere.

  34. Urte bakoitzeko urtarrilean, arloko buruek arlo bakoitzeko langile guztien oporretako plana aurkeztu beharko dute Alkatetzan. Hilabete horretan berean, eskaera guztien gaineko ebazpena emanen du Alkatetzak. Hala, urte bakoitzeko urtarrilaren 31n ebatzita egon beharko du funtzionario guztien oporretako planak.

  35. Oporretako planen ez ohiko aldaketa baimentzen ahalko da, behar bezala arrazoituta badago eta zerbitzua berdin betetzen bada.

  36. artikulua. Lizentzia ordainduak.

  37. Ordaindutako lizentziak eman ahal izanen dira ikastetxe ofizialetako amaierako azterketak eta gaitasun eta ebaluazioko behin betiko frogak egiteko. Lizentziak hartzen dituzten funtzionarioek azterketa edo proba horiek egin izanaren...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR