829/2011 FORU AGINDUA, abenduaren 30ekoa, Lehendakaritzako, Administrazio Publikoetako eta Barneko kontseilariak emana, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 247. artikuluko 2. eta 3. idatz-zatiei jarraituz funtzionarioen araubidean bete daitezkeen Nafarroako toki entitateetako idazkari eta kontu-hartzaile lanpostuen behin betiko zerrenda ezartzen duena, 248.3 artikuluan ezarritako ondorioetarako.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Lehendakaritzako, Administrazio Publikoetako eta Barneko kontseilariaren abuztuaren 30eko 642/2011 Foru Aginduak Nafarroako toki entitateetan, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 243.2 eta 244.2 artikuluei jarraituz, funtzionarioen araubidean betetzen ahal diren idazkari eta kontu-hartzaile lanpostuen hasierako zerrenda ezarri zuen, arau horren 248.1 artikuluan ezarritako ondorioetarako. Orobat, foru agindu horretan adierazten dira zein lanpostu dauden hutsik eta zein egon daitezkeen, eta lanpostu horien hizkuntz eskakizunari buruzko informazioa aipatzen da, toki entitate bakoitzak behin betiko onartutako azken plantilla organikoaren eta/edo aplikatu beharreko araudiaren arabera.

Foru agindu horretan ezarri zenez, hura argitaratu eta bi hilabeteko epean, toki entitateek Lehendakaritzako, Administrazio Publikoetako eta Barneko Departamentuko Toki Administrazioko Zuzendaritza Nagusira joko dute, minusbaliatuen txandarako erreserbatutako lanpostuak berresteko eta eremu mistoko eta euskalduneko toki entitateetako idazkari eta kontu-hartzaile lanpostuen hizkuntz eskakizuna zehazteko, haiek kontuan hartu, baimendu eta baloratzearren, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen VII. titulu berriko II. kapituluko 3. idatz-atalean ezarritakoari jarraituz.

Aipatu epean, hainbat toki entitatek planteatutako kontuekin batera, beste batzuk ere agertu dira, ondotik aipatzea merezi dutenak:

-Departamentu hau jakinaren gainean da Garesko eta Larragako Udaletako idazkari lanpostuetan ari ziren funtzionarioek berriki erretiroa hartu dutela eta, hortaz, bidezko da horren ondoriozko lanpostu hutsak funtzionarioen araubidean bete daitezkeen idazkari lanpostuen behin betiko zerrendan sartzea.

-Lizarrako Udalak, 2011ko azaroaren 3ko Osoko Bilkuran eta 2011ko abenduaren 1ekoan, Lehendakaritzako, Administrazio Publikoetako eta Barneko kontseilariari legezko tresnak prestatzeko eskatzea erabaki zuen kontu-hartzaile lanpostua aldi batez bete gabe gel dadin baimentzeko, gaur egun udal horretan lanpostu horren eginkizunak betetzen dituen funtzionario ekonomialariak haiek esleituta dituela jarraitzen duen eta frogatzen den bitarte, hain zuzen.

Bidezko da eskaera horiek ezestea, ez baitago legezko aurreikuspenik aldi batez baimentzen duenik funtzionarioen araubidean bete daitezkeen kontu-hartzaile lanpostuak lehiaketa orokorretatik baztertzeko eta, bestetik, kontu-hartzailearen eginkizun publikoak modu iraunkorrean betetzea Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren gaikuntza duten funtzionarioentzat baino ez dago erreserbatua.

-Zizurko Udalaren ordezkariek zalantzan dute toki entitate horretako idazkari lanpostua hutsik dauden idazkari lanpostuen zerrendan sartu ez sartu, funtzionarioen araubidean betetzeko. Aukera horretarako arrazoi juridikorik ez dagoenez, bidezko da lanpostu hori aipatu zerrendan sartzeko berrestea.

Bestetik, Toki Administrazioko Zuzendaritza Nagusiak aipatu udalari errekerimendua egin arren, ez da gauzatu bere plantilla organikoan kontu-hartzaile lanpostua sortzeko legezko betebeharra eta, hortaz, bidezko da lanpostu hori ez sartzea B taldeko kontu-hartzaile lanpostuen behin betiko zerrendan, harik eta toki entitateak, berak hala nahita edo etor daitekeen ebazpen judiziala betez, lanpostu hori plantilla organikoan sortu...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR