396/2010 FORU AGINDUA, abenduaren 21ekoa, Familia, Kirol, Gazteria eta Gizarte Gaietako kontseilariak emana, gizarte boluntariotzaren arloan programak garatzen dituzten gizarte zerbitzuen entitateei diru-laguntzak emateko deialdia onesten duena, 2011rako.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Gizarte Zerbitzuei buruzko abenduaren 14ko 15/2006 Foru Legeak 2. artikuluan ezartzen du botere publikoen jarduketek funtsezko helburu izanen dutela, besteak beste, gizarte premiak konpontzeko komunitatearen parte-hartzea sustatzea, batez ere gizatalde behartsuenak ordezkatzen dituzten entitateena.

Foru lege horren 5 n) artikuluaren arabera, gizarte zerbitzuen sistemaren printzipio gidarietako bat boluntariotzaren sustapena da, hau da, herritarren elkartasunezko lankidetza sustatzea gizarte zerbitzuen esparruan, boluntarioen elkarteen parte-hartzearen bitartez, betiere, parte-hartze horrek behar diren zerbitzu profesionalak ordeztea ekartzen ez badu.

Gizarte Zerbitzu Orokorren Zorroa onetsi zuen ekainaren 17ko 69/2008 Foru Dekretuak II. eranskinean jasotzen ditu gizarte zerbitzuetako boluntariotzako entitateentzako diru-laguntzak, "Prestazio bermatugabeak" bezala. Diru-laguntza horiek aipatu arauko a-16 eta b-13 ataletan aurreikusita daude, eta gizarte zerbitzuetako entitateek boluntariotza soziala bultzatzeko jarduerak egitea da baliabidearen xedea.

Boluntariotzari buruzko martxoaren 27ko 2/1998 Foru Legearen 14. artikuluari jarraikiz, Nafarroako Foru Komunitateak boluntariotza arloko programa eta jarduerak diruz lagunduko ditu eta, horretarako, diru-laguntzak emanen dira deialdi publikoen bidez.

Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legeak diru-laguntzei aplikatu beharreko araubide juridiko orokorra ezartzen du, haiek Nafarroako Aurrekontu Orokorren kargura ematen direnean onura publikoko edo gizarte intereseko jarduerak sustatzeko.

Irailaren 10eko 184/2007 Foru Dekretuaren bidez, Nafarroako Mendekotasun Agentziaren estatutuak onetsi ziren eta erakunde horri eman zitzaizkion deialdi honen xedeko arloari buruzko eginkizunak.

Espedienteari lotutako txosten teknikoak eta juridikoak ikusita, agerian daude deialdi hau onestearen egokitasuna eta onura publikoa, baita haren nahiz oinarri arautzaileen legezkotasuna ere.

Horrenbestez, Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen bidez eta Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen irailaren 3ko 125/2007 Foru Dekretuaren bidez eskuratu ditudan eskudantzien arabera,

AGINDU DUT:

  1. Gizarte boluntariotzaren arloko programak garatzen dituzten gizarte zerbitzuen entitateei 2011n diru-laguntzak emateko deialdia onestea. Foru agindu honen I. eranskinean jaso dira oinarri horiek.

  2. 125.000 euroko gastua baimentzea, 2011. urteko gastuen aurrekontuko "PFEZko %0,7ko funtsa. Boluntariotzako ekintzak" izeneko 920005-91810-4819-231000 kontu-sailaren kargura, edo ekitaldi horretan gaitzen den antzeko kontu-sailaren kargura, horretarako baldintza izanik bertan kreditua izatea.

  3. Foru agindu hau igortzea Nafarroako Mendekotasun Agentziako Programen Atalera, baita Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiko Aurrekontuen Kudeaketarako Atalera ere, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

    Iruñean, 2010eko abenduaren 21ean.-Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako kontseilaria, María Isabel García Malo.

    1. ERANSKINA

    2011ko diru-laguntzetarako deialdiaren oinarriak, gizarte boluntariotzaren arloan programak garatzen dituzten gizarte zerbitzuen entitateentzat

  4. Pertsona eta entitate onuradunak.

    1.1. Xedea.

    Gizarte boluntariotzaren arloan programak garatzen dituzten gizarte zerbitzuen entitateei diru-laguntzak emateko 2011rako araubidea ezartzea du xede deialdi honek.

    Diru-laguntza horiek emanez, gizarte boluntariotzaren arloan diharduten entitateek haien zaintzapeko taldeen premiak asetzeko ekintzak gara ditzaten bultzatu eta sustatu gogo da.

    1.2. Onuradunak.

    Deialdi honetan aurreikusitako diru-laguntzen onuradun izaten ahal dira gizarte boluntariotzaren arloko programak garatzen dituzten gizarte zerbitzuen elkarte eta entitateak, baldin eta, irabazi-asmorik gabe eta Nafarroan kokatuta egonik, mendekotasuna duten pertsonentzat ari badira haien autonomia pertsonala sustatzeko eta bizi kalitatea hobetzeko.

  5. Programen tipologia.

    Aurkezten diren programak tipologia hauen barrenean sartuko dira:

    -Boluntarioak erakartzera eta boluntariotza lanari buruzko sentsibilizazioa, zabalkundea eta sustapena bultzatzera bideratutako programak.

    -Boluntariotzako jarduerak koordinatzeko programak.

    -Kanpoko prestakuntza boluntariotzaren arloan.

    -Barneko prestakuntza boluntariotzaren arloan.

    -Autolaguntzako eta boluntariotzako taldeak bultzatzea arazo berberak dituzten pertsonen artean.

    -Parte hartu nahia bideratzeko leku diren entitateetan bildutako boluntarioek egiten dituzten programak; boluntario horiek elkartasunezko ekintzak egiten dituzte gizarte bizitzan integratzeko laguntza behar duten pertsonei laguntzen.

    -Entitate bateko bazkideei entitatearen zenbait programatan boluntario gisa parte hartzeko bidea ematen dieten programak.

  6. Entitate eskatzaileen betebeharrak.

    Oinarri arautzaile hauetan aurreikusitako diru-laguntzen onuradun izateko, entitateek honako baldintzak bete beharko dituzte:

    1. Legez eratutako pertsona juridikoa izatea eta Nafarroako Gobernuko Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako Departamentuaren mendeko Gizarte Zerbitzuen Erregistroan inskribatuta egotea.

    2. Irabazi-asmorik ez izatea.

    3. Egoitza Nafarroako Foru Komunitatearen lurraldean edukitzea. Hori erregistroko inskripzioaren bidez frogatuko da.

    4. Estatutuetan, gizarte boluntariotzako jarduerak egitea erakundearen xedea dela agertzea.

    5. Zergei buruzko betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak eguneraturik izatea, eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioarekiko eta haren erakunde autonomoekiko zorrak kitatuak izatea, edo, bestela, entitate horiekin ordainketa geroratu edo zatikatzeko itun bat lortu dela frogatzea.

    6. Bere helburuak betetzen dituela bermatzeko adinako egitura, baliabide materialak eta eta giza baliabideak izatea.

    7. Funts berekietatik eta/edo beste diru-laguntza publiko edo pribatu batzuetatik heldu den finantziazioa izatea.

    8. Diru-laguntzen onuraduna izateko Diru-laguntzei buruzko Foru Legearen 13. artikuluko 2. eta 3. idatz-zatietan aipatutako gainerako debeku egoeretan ez egotea.

    Aipatutako betebehar horiek guztiak eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunean eta diruz lagundutako jarduerak irauten duen bitartean bete beharko dira.

  7. Diru-laguntzaren xedeko programek bete beharreko baldintzak.

    Diru-laguntza jasotzeko, programek baldintza hauek bete behar dituzte:

    1. Oinarri arautzaile hauetan aurreikusitako tipologiarako egokiak izatea.

    2. Funts berekietatik eta/edo beste diru-laguntza publiko edo pribatu batzuetatik heldu den finantziazioa izatea.

  8. Eskaerak aurkeztea.

    5.1. Eskaerak non eta noiz aurkeztu.

    Entitate interesdunek eskaera bat aurkeztu beharko dute, horretarako prestatu den eskabide ereduaren arabera. Eredua Nafarroako Mendekotasun Agentziako bulego nagusietan (González Tablas kalea, 7) eta erakunde beraren web orrian...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR