14/2012 FORU AGINDUA, otsailaren 10ekoa, Sustapen eta Etxebizitzako kontseilariak emana, Erripagañako Udalez gaindiko Plan Sektorialaren I. banaketa eremuko H-2.3 lurzatian Erripagaña birzatitzeko proiektua aldatzea behin betiko onesten duena. Eremu horretako konpentsazio batzordea da sustatzailea, Alero, S.L.k eta beste batzuek eskaturik.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Lurraldearen Antolamenduko eta Etxebizitzako zuzendari nagusiak maiatzaren 20an emandako 172E/2011 Ebazpenaren bidez onetsi zen hasiera batean espediente hori. Bertan adierazi zen beste bi espediente onetsi behar zirela hura behin betiko onesteko:

-Erripagañako UPSeko H-2.3 unitate morfologikoaren determinazio xehakatuetako aldaketa.

-Erripagañako UPSeko I. banaketa eremua birzatitzeko proiektuko aldaketa orokorra.

Espediente horietako lehena abuztuaren 17ko 954/2011 Ebazpenaren bidez onetsi da, zein Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitzako zuzendari nagusiaren abuztuaren 30eko 959/2011 Ebazpenaren bidez zuzendu baita. Biak 2011ko 180. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu dira, irailaren 12an.

Bigarrena Sustapen eta Etxebizitzako kontseilariaren urtarrilaren 13ko 4/2012 Foru Aginduaren bidez onetsi da.

2011ko ekainaren 14an (115. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratua) birzatiketa partziala egiteko proiektuko aldaketa jendaurrean jarri zen, eta ez da haren gaineko alegaziorik jaso.

Sustapen eta Etxebizitza Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen abuztuaren 24ko 143/2011 Foru Dekretuaren 4. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, planeamendu sektoriala egiteko birzatiketa proiektuak behin betiko onesteko eskumena Lurraldearen Antolamenduko eta Etxebizitzako zuzendari nagusiari dagokio, baina prozedura honetan esku hartzeari uko egiteko egoeran dagoela alegatu du.

Hori horrela, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 28.1 artikuluan eta Sustapen eta Etxebizitza Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen abuztuaren 24ko 143/2011 Foru Dekretuaren 2. artikuluan xedatutakoari jarraikiz,

AGINDU DUT:

  1. Behin betiko onestea Erripagañako...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR