4/2012 FORU AGINDUA, urtarrilaren 13koa, Sustapen eta Etxebizitzako kontseilariak emana, Erripagañako Udalez gaindiko Plan Sektorialaren I. banaketa eremua birzatitzeko proiektuaren aldaketa orokorra, eremu horretako konpentsazio batzordeak sustatua, behin betiko onesten duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Lurraldearen Antolamenduko eta Etxebizitzako zuzendari nagusiak apirilaren 27an emandako 582/2011 Ebazpenaren bidez, hasiera batez onetsi zen Erripagañako Udalez gaindiko Plan Sektorialaren I. banaketa eremua birzatitzeko proiektuaren aldaketa orokorra, eremu horretako konpentsazio batzordeak sustatua.

2011ko ekainaren 1ean (105. Nafarroako Aldizkari Ofiziala) jendaurrean jarri zen proiektuaren aldaketa hori.

2011ko ekainaren 21ean, Javier Alforja Sagone jaunak, Miguel Rico y Asociados Promoción, S.L. merkataritza-enpresa ordezkatuz, alegazio-idazki bat aurkeztu zuen, bere jabetzapeko lurzatiei esleituriko urbanizazio-karga berriak zuzen daitezela eskatzeko, Erripagañako Udalez gaindiko Plan Sektorialaren I. banaketa eremua birzatitzeko proiektuaren aldaketa partzialari buruzko espedientean jasotzen diren aurreikuspenei jarraikiz, B-7.1, B-7.5, B-8.1, B-8.2, B-8.3, C-4, C-8 eta D-1 lurzatiei dagokienez.

Alegazio horiek konpentsazio batzordeari igorrita, eta urbanizazio kostuak Miguel Rico y Asociados Promoción, S.L.k proposatu bezala banatzea onartu denez, beste agiri bat aurkeztu da, jabekidetasun eskubideren bat duten lurzatien urbanizazio kargak berriz kalkulatzen dituena.

Sustapen eta Etxebizitza Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen abuztuaren 24ko 143/2011 Foru Dekretuaren 4. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, Erripagañako Udalez gaindiko Plan Sektorialaren I. banaketa eremua birzatitzeko proiektuaren aldaketa hau onesteko eskumena Lurraldearen Antolamenduko eta Etxebizitzako zuzendari nagusiari dagokio, baina prozedura honetan esku hartzeari uko egiteko egoeran dagoela alegatu du.

Hori horrela, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 28.1 artikuluan eta Sustapen eta Etxebizitza Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen abuztuaren 24ko 143/2011 Foru Dekretuaren 2. artikuluan...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR