379/2013 FORU AGINDUA, azaroaren 19koa, Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enpleguko kontseilariak emana, Nafarroako desjabetze epaimahaiaren bilkuretara joateagatik ordaintzen diren dietak eguneratzen dituena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Nafarroako Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 35/2002 Legeak Nafarroako desjabetze epaimahaiaren eskumenak eta kideak zeintzuk diren arautzen du, lehenago, besteak beste, Hirigintza aprobetxamenduari buruzko presako neurriei buruzko 24/1998 Foru Legeak edo Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 10/1994 Legeak egin zuten bezala. Bileretara joateko eta dietak jasotzeko araubideari dagokionez, gero bateko erregelamenduzko garapenera jotzen du legeak.

Horrela zegoen ezarrita Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariaren uztailaren 26ko 639/1994 Foru Aginduan, horren bidez ezarri baitziren Nafarroako desjabetze epaimahaiko kideek bilkuretara joateagatik eta beren eginkizunetan aritzeagatik izandako gastuak konpentsatzeko ordaindu beharreko dietak.

Gaur den egunean, bidezkoa da bilkuretara joateagatiko dieta eguneratzea, eta gainerakoak bere horretan uztea.

Nafarroako desjabetze epaimahaiko buruak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41.1 artikuluan eta Nafarroako Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 35/2002 Foru Legearen 126.9 artikuluan jasotako ahalmenak erabiliz,

AGINDU DUT:

Lehena.–Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariaren uztailaren 2ko 639/1994 Foru Aginduaren lehenengo...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR