235/2012 FORU AGINDUA, maiatzaren 22koa, Gizarte Politika, Berdintasun, Kirol eta Gazteriako kontseilariak emana. Haren bidez, diru-laguntzak aldizka ordaintzeko deialdiaren oinarriak onesten dira 2011n eta 2012an izandako haur baten baino gehiagoren jaiotza, adopzio edo harrerengatik.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Nafarroako Berdintasunaren eta Familiaren Institutuak dituen eginkizun eta helburuen artean, familiarentzako programak sustatu, koordinatu, kudeatu eta haien segimendua egitea dago.

Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legeak diru-laguntzei aplikatu beharreko araubide juridiko orokorra ezartzen du, haiek Nafarroako Aurrekontu Orokorren kargura ematen direnean onura publikoko edo gizarte intereseko jarduerak sustatzeko.

Deialdi honen xedea da oinarri arautzaileak ezartzea diru-laguntzak familiei aldizka ordaintzeko 2011n eta 2012an izandako haur baten baino gehiagoren jaiotza, adopzio edo harrerengatik, baldin eta 2011n laguntzarik ez bazuten jaso kontzeptu horregatik.

Espedienteko txosten teknikoek eta juridikoek adierazten dute, hurrenez hurren, diru-laguntza hauek egokiak eta gizarte interesekoak direla eta deialdia eta haren oinarri arautzaileak legezkoak direla.

Horrenbestez, Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen bidez eta Gizarte Politika, Berdintasun, Kirol eta Gazteria Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen abuztuaren 24ko 136/2011 Foru Dekretuaren bidez esleitu dizkidaten eskudantziak erabiliz,

AGINDU DUT:

  1. Diru-laguntzak familiei aldizka ordaintzeko deialdia onestea, foru agindu honen eranskineko oinarri arautzaileekin bat, 2011n eta 2012an izandako haur baten baino gehiagoren jaiotza, adopzio edo harrerengatik.

  2. Guztira 185.584,14 euroko gastua baimentzea, honela egotzita aurrekontuan: 145.584,14 euro, gastuen 2012ko aurrekontuko "Transferentziak familiei haur bat baino gehiagoren jaiotzengatik" izeneko 930002 94000 4809 231500 kontu-sailaren kargura; 36.000 euro horretarako 2013ko aurrekontuan sortuko den antzeko kontu-sailaren kargura; eta 4.000 euro horretarako 2014ko aurrekontuan sortuko den antzeko kontu-sailaren kargura, betiere aurrekontuan diru erabilgarri aski baldin badago.

  3. Foru agindu hau igortzea Familientzako Politiken Plangintza eta Kudeaketarako Zuzendariordetzari eta Gizarte Politika, Berdintasun, Kirol eta Gazteria Departamentuko Nafarroako Berdintasunerako eta Familiarako Institutuko Kontabilitate Zentrora.

  4. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.

Iruñean, 2012ko maiatzaren 22an.-Gizarte Politika, Berdintasun, Kirol eta Gazteriako kontseilaria, Elena Torres Miranda.

ERANSKINA

Deialdiaren oinarriak

Lehena.-Xedea eta aplikazio eremua.

Deialdi honen xedea da diru-laguntzak aldizka ordaintzeko araubidea ezartzea haur baten baino gehiagoren jaiotza, adopzio edo harrerengatik, Nafarroako Foru Komunitatean 2011n eta 2012an gertatu baziren.

Ulertuko da haur baten baino gehiagoren jaiotza, adopzio edo harrera gertatu dela jaiotako, adoptatutako edo hartutako haurren kopurua bi edo handik gorakoa denean.

Bigarrena.-Diru-laguntza jaso dezaketen ekintzak.

2.1. Nafarroako Berdintasunerako eta Familiarako Institutuak, Familientzako Politiken Plangintza eta Kudeaketarako Zuzendariordetzaren bidez, bi haur edo gehiago batera jaiotzea lagunduko du diruz, 2011n eta 2012an gertatu zenean.

2.2. Bi haur edo gehiago 2011n eta 2012an adoptatzea edo hartzea ere lagunduko da diruz, adingabeek zenbat urte dituzten kontuan izan gabe. Adingabeen harreraren kasuan, urtebete baino gehiago iraun behar du harrerak.

Harreraren iraupenaren aurreikuspena organo kudeatzaileak kontsultatuko du ofizioz.

Nolanahi ere, deialdi honetan seme-alaba esaten den bakoitzean seme-alaba biologikoez eta adoptiboez ari dela ulertu behar da, baita harrera egoeran urtebetetik gora edukitzeko aurreikuspena duten adingabeez ere.

2.3. Laguntza jasotzeko epea jaiotza, adopzio eta harreraren egunarekin hasiko da, eta ondoko oinarrian zehaztutako epemugaraino iraunen du, baldin eta deialdi honetako baldintzak betetzen badira eta 2011n laguntzarik jaso ez bada arrazoi beragatik.

Hirugarrena.-Zenbatekoa.

3.1. Zenbateko hauek ezarri dira:

  1. 91,03 euro hilean, haurrak familiarekin dauden lehen urtean familiei ordainduko zaiena, bi haur jaio...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR