169/2013 FORU AGINDUA, uztailaren 5ekoa, Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariak emana. Honen bidez ezartzen da Nafarroako Justizia Administrazioaren zerbitzuko kidegoetako langile funtzionarioek aldi baterako ezintasuneko zer kasutan, salbuespenez, jaso ditzaketen beren ordura arteko ordainsarien ehuneko ehun.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Justizia Administrazioaren Arloko Aurrekontu-eraginkortasuneko Neurriei buruzko abenduaren 27ko 8/2012 Lege Organikoak beste idazketa bat eman dio uztailaren 1eko 6/1985 Lege Organikoaren 504.5 artikuluaren zazpigarren lerroaldeari (uztailaren 1eko 6/1985 Lege Organikoa, Botere Judizialari buruzkoa). Idazketa berriaren bidez aldatzen dira aldi baterako ezintasun egoeran dauden Justizia Administrazioaren zerbitzuko kidegoetako funtzionarioen ordainsariak, uztailaren 13ko 20/2012 Errege Lege Dekretura egokitzeko (uztailaren 13ko 20/2012 Errege Lege Dekretua, Aurrekontu-egonkortasuna Bermatzeko eta Lehiakortasuna Bultzatzeko Neurriei buruzkoa).

Aipatutako 8/2012 Lege Organikoaren seigarren xedapen iragankorrak 504.5 artikuluaren zazpigarren lerroaldearen indarra hartzea geroratu egiten du, harik eta organo eskudunak ezartzen duen arte zer kasutan, salbuespenez eta behar bezala justifikaturik, ezar daitekeen osagarri bat, ordura arteko ordainsarien gehienez ere ehuneko ehun jasotzeko, betiere gehienez ere sei hilabetez.

Horrenbestez, Nafarroako Foru Komunitateko Justiziako Mahai Sektorialean negoziatu ondoren, eta Justizia Administrazioko langileen ordezkariekin akordioa lortu ondoren, Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legeak eta otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuak (Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen organoetako langileen arloko eskudantziak zehazten ditu) esleitzen dizkidaten eskudantziak erabiliz,

AGINDU DUT:

  1. Xedea eta aplikazio-eremua.

    Foru agindu honen xedea da ezartzea Nafarroako Justizia Administrazioaren zerbitzuko kidegoetako langile funtzionarioek aldi baterako ezintasuneko zer kasutan, salbuespenez, jaso dezaketen osagarri bat, beren ordura arteko ordainsarien ehuneko ehun egin arte.

  2. Salbuespenezko kasuak.

    Hona hemen salbuespenezko kasuak:

    1. Ospitalizazioa. Hau da, eguneko ospitaleetan egiten den osasun laguntza espezializatua, barneratze araubideko ospitalizazioa eta etxeko ospitalizazioa, maiatzaren 28ko 16/2003 Legearen 13.2 artikuluaren b, c) eta d) letretan aipatuak, hurrenez hurren (maiatzaren 28ko 16/2003 Legea, Osasun Sistema Nazionalaren Kohesio eta Kalitateari buruzkoa).

    2. Irailaren 15eko 1030/2006 Errege Dekretuak aipatutako zerbitzu orokorren zorroko edozein tratamenduk ekarritako ebakuntza kirurgikoa (irailaren 15eko 1030/2006 Errege Dekretua, Osasun Sistema Nazionaleko zerbitzu komunen zorroa eta zorro hori eguneratzeko prozedura...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR