53/2014 FORU AGINDUA, ekainaren 13koa, Osasuneko kontseilariak emana, urriaren 28ko 129/2008 Foru Agindua aldatzen duena. Foru agindu haren bidez Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan aldez aurreko barne egokitzapenaren sistema arautzeko prozedura berezia ezarri zen.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Aldez aurreko barne egokitzapena Osasun Zerbitzuko langileei aplika daitekeen mugigarritasun-prozedura bat da, eta Osasuneko kontseilariak urriaren 28an emandako 129/2008 Foru Aginduan arautzen da. Haren bidez, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan aldez aurreko barne egokitzapenaren sistema arautzeko prozedura berezia ezarri zen.

Sistema horretan mugigarritasuna aplika daitekeen eremuak zehazten dira. Erakunde autonomoaren eta haren zentroen antolaketa-egiturak baldintzatzen ditu eremu horiek. Horregatik, antolaketa-egitura aldatzen denean, erakunde autonomoaren antolaketa berrira egokitu behar dira eremuak.

Ildo berean, Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutua erakunde autonomoa Osasun Departamentuari atxikita dago, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzua bezala, eta bi erakunde autonomo hauek langileen arloko legeria bera dute, aldez aurreko barne egokitzapenari buruzkoa ere bai. Horregatik, erakunde horren araubidea ere egokitu behar da, alderdi hauek jasoz.

Bestetik, bidezkoa da 2008ko martxoaren 13ko Erabakia berrikusten duen 2014ko urtarrilaren 31ko Erabakiaren 7.1 atala betetzea. Horren bidez, Osasun Administrazioak eta UGT, CCOO, SATSE eta AFAPNA sindikatuek landa eremuko oinarrizko osasun laguntzako laguntza jarraituari eta Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko langileen beste lan baldintzei buruz sinatutako ituna onetsi zen.

Maiatzaren 29ko 35/2013 Foru Dekretuak Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan sartu eta bertako lanpostuak betetzeko arauak ematen dituen azaroaren 22ko 347/1993 Foru Dekretua hein batean aldatu zuen. Modu berean, beharrezkoa da garapeneko foru agindua aipatu erregelamenduan sartutako aldaketetara egokitzea.

Horiek horrela, eta Osasun Departamentuari atxikitako erakunde autonomoen langileekin negoziatzeko mahai sektorialean, 2014ko apirilaren 2an eta 14an eta maiatzaren 7an izandako bileretan, negoziatu ondoren, mahaiaren ordezkari sindikal guztiak ados egonik, erabaki da urriaren 28ko 129/2008 Foru Agindua aldatzea, arestian azaldutako alderdi guztiak bilduz.

Hori horrela, eman dizkidaten ahalmenak erabiliz,

AGINDU DUT:

Artikulu bakarra.–Osasuneko kontseilariaren urriaren 28ko 129/2008 Foru Agindua aldatzea. Foru agindu horren bidez Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan aldez aurreko barne egokitzapenaren sistema arautzeko prozedura berezia ezarri zen.

Osasuneko kontseilariak urriaren 28an emandako 129/2008 Foru Agindua aldatu da, honela:

Bat.–1. atala (Lan eremuak) aldatu da...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR