43/2012 FORU AGINDUA, irailaren 21ekoa, Sustapeneko kontseilariak emana, 'Bidasoko trenbide zaharraren trazadura Endarlatsa-Doneztebe tartean egokitzeko proiektua, bide berde gisa erabiltzeko; 1. fasea' behin-behinekoz onetsi eta jendaurrean jartzen duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Azterlan eta Proiektuen Zerbitzuak bere txostenean dio Nafarroako Gobernuak, 2011ko abenduaren 14ko Erabakiaren bidez, hasiera batez onetsi, Udalez gaindiko proiektu sektorial deklaratu eta jendaurrean jarri zuela "Bidasoko bide berdea Endarlatsa-Doneztebe tartean egokitzeko proiektua", Bertizko Turismo Partzuergoa sustatzaile zela. (2012ko 13. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, urtarrilaren 19koa).

Nafarroako Gobernuak 2012ko uztailaren 4an hartutako Erabakiaren bidez ebatzi zen jendaurreko fasea eta behin betiko onetsi zen "Bidasoko trenbide zaharra Endarlatsa-Doneztebe tartean egokitzeko proiektua, bide berde gisa erabiltzeko" udalez gaindiko proiektu sektoriala, Bertizko Turismo Partzuergoa sustatzaile izanik; gainera, proiektu horren onura publikoa eta gizarte interesa deklaratu ziren, baita haren presa ere, desjabetze ondorioetarako (2012ko 149. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, uztailaren 30ekoa).

Proiektu sektorial horrek, bere eraikuntza proiektuan, jarduketa hauek ditu kontuan: zuloguneak dituzten tarteak konpontzea, tunelak egokitzea, zeharkako drainadurak jariatze-ura biltzeko, bidea eta bidegurutzeak seinalatzea, bide berria egitea galduta dagoen bi tartetan eta, obra nagusi gisa, pasabide bat egitea NA-121-A errepide azpian Lesakako tartean eta garrantzi txikiagoko errepideekiko bidegurutzeak seinalatzea.

Bertizko Turismo Partzuergoak, Bidasoko bide berdea Endarlatsa-Doneztebe tartean egokitzeko proiektuaren sustatzaileak, desjabetze espedientea tramitatzeko eskatu dio Sustapen Departamentuari, proiektua udalez gaindikoa delako eta lau udal mugape ukituta daudelako. Orobat, partzuergoa desjabetzearen onuradun deklaratzeko eskatu du.

Onuradun deklaratze hori bat heldu da UPSa onesten duen erabakiaren azalpen zatiko III. atalean esaten denarekin, onura publikoaren eta presakoaren deklarazioari buruz desjabetze ondorioetarako; izan ere, deklarazio horretan esaten da proiektua gauzatzeko beharrezko diren eragiketen onuraduna sustatzailea izatea dela helburua.

Horrenbestez, Azterlan eta Proiektuen Zerbitzuak jakinarazi eta proposatu duenarekin bat, eta Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen abuztuaren 24ko 143/2011 Foru Dekretuaren 2.2 artikuluaren bidez eskuratu ditudan eskudantziak erabiliz,

AGINDU DUT:

  1. Behin-behinekoz onestea "Bidasoko trenbide zaharraren trazadura Endarlatsa-Doneztebe tartean egokitzeko proiektua, bide berde gisa erabiltzeko; 1. fasea".

  2. Bertizko Turismo Partzuergoa desjabetzearen onuradun deklaratzea...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR