465/2001 FORU AGINDUA, urriaren 3koa, Osasun kontseilariak emana, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko osasun laguntzaz kanpoko atal eta unitateetako burutzak eta erizaintza unitateetako burutzak merezimendu lehiaketa bidez betetzeko prozedurak arautu eta haietan aplikatu beharreko baremoak ezartzen dituena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Laguntzaz kanpoko atal eta unitateetako burutzak eta erizaintza unitateetako burutzak betetzeko prozedurak 1994ko otsailaren 7ko Foru Aginduan arautu ziren. Arau hori hein handi batean aldatu zen Osasun kontseilariaren uztailaren 5eko 406/2001 Foru Aginduaren bitartez.

Bestalde, bi mila eta bateko uztailaren hemeretzian Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Sailaren epaiari jarraikiz, Administrazio Publikoan lorturiko esperientziak balorazio bakarra izanen du, eta ez da kontuan hartuko esperientzia hori langile finko edo aldi baterako gisara lortu zen.

Horiek horrela, komeni da oraingo arauak aldatu eta xedapen bakar batean biltzea Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko osasun laguntzaz kanpoko atal eta unitateetako burutzak eta erizaintza unitateetako burutzak merezimendu lehiaketa bidez betetzeko prozeduretarako arauak eta haietan aplikatu beharreko baremoak.

Foru Agindu hau Osasuneko Mahai Sektorialean negoziatu ondoren onetsi da.

Horrenbestez, esleituak ditudan ahalmenak erabiliz,

AGINDU DUT:

  1. artikulua.-Arau orokorrak.

    1.1. Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko osasun laguntzaz kanpoko atal eta unitateetako burutzak eta erizaintza unitateetako burutzak betetzeko prozedura Foru Agindu honetan ezarritakoaren araberakoa izanen da.

    1.2. Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko osasun laguntzaz kanpoko atal eta unitateetako burutzak eta erizaintza unitateetako burutzak Nafarroako Foru Komunitatearen Administrazioko plantillako langileek beteko dituzte, merezimenduen lehiaketa bidez.

    1.3. Lehiaketa horien bitartez burutza horietako bat betetzeko izendatzen direnak sei urtez ariko dira karguan. Epe hori bukatzen denetik hurrengo lehiaketan kargua lortzen duenak jabetza hartzen duen arte gelditzen den denbora tartean, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak izendatuko ditu burutza horiek aldi baterako beteko dituztenak.

    1.4. Aurreko ataletan ezarritakoa gorabehera, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren egitura organikoa aldatzeko Kudeatzailetzak duen ahalmenak bere horretan iraunen du. Hortaz, egitura organikoa aldatzearen ondorioz unitateren eta/edo atalen bat kentzen bada, haren burutza betetzen duenak ere kargua utzi beharko du eta, ondorioz, dagozkion lansari osagarriak galduko ditu.

    1.5. Merezimendu lehiaketa bidez Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko osasun laguntzaz kanpoko atal eta unitateetako burutzak eta erizaintza unitateetako burutzak betetzen dituzten langileak kargutik kendu ahalko dira, bertan aritzeko gaitasunik ez badute, alegia, behar adinako errendimendurik erakutsi ez eta lanpostuaren eginkizunak behar bezala betetzeko gauza ez direlako, edo, bestela, lanpostuaren edukian aldaketarik gertatzen bada, betiere interesatuari entzutea eman eta kasuan kasuko partaidetza organoak bere txostena egin ondoren.

    Kasu horietan, langilea beste lanpostu bati atxikiko zaio, betetzen ari zen estamentu eta espezialitate beretan.

  2. artikulua.-Deialdiak.

    2.1. Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak onetsiko ditu deialdiak.

    2.2. Deialdietan lanpostuaren izena zehaztuko dute, hala nola zein titulu eskatzen den eta zer jarduketa esparru duen ere.

    2.3. Epaimahaiak karguak hutsik utzi ahalko ditu, haren ustez lanpostuak betetzeko gutxieneko ezagutzak, gaitasunak eta/edo trebetasunak betetzen dituen lehiakiderik ez badago.

  3. artikulua.-Lehiakideen betebeharrak.

    3.1. Merezimendu lehiaketan parte hartu ahal izateko, izangaiek ondoko baldintza hauek bete beharko dituzte eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean:

    1. Deialdi bakoitzean bete beharreko lanpostuari dagokion maila edo taldekoa izatea.

    2. Deialdi bakoitzean bete beharreko lanpostuari dagokion estamentu eta espezialitatekoa izatea.

    3. Estamentu edo espezialitate horretan bost urteko antzinatasuna izatea.

    4. O.O.L.T.etako burutzak baldin badira, O.O.L.T. horretako plantillako langile finkoa izatea.

    3.2. Merezimendu lehiaketa hauetan parte hartzeak ez du inola ere ekarriko lehiakideen araubide juridikoa aldatu beharra.

  4. artikulua.-Eskabideak.

    Eskabideak aurkezteko epea 15 egun naturalekoa izanen da, deialdia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR