624/2002 FORU AGINDUA, abenduaren 4koa, Hezkuntza eta Kultura kontseilariak emana, eskola garraioko zerbitzua egiten duten enpresen kontratuak 2002/2003 ikasturterako luzatzeko baimena ematen duena, ondoko ikastetxe eta ibilbideetarako: Berriozarko 'Mendialdea' I.P. / D.B.H.I.rako 5. ibilbidea, Otsagabiako I.P. / D.B.H.I.rako 1. ibilbidea, Erronkariko 'Julián Gayarre' I.P. / D.B.H.I.rako 1. ibilbidea, Antsoaingo 'Ezcaba' I.P.rako 1. ibilbidea, Agoizko 'San Miguel' I.P. / D.B.H.I.rako 1. ibilbidea, 'Benjamín de Tudela' B.H.I.rako 2. eta 3. ibilbideak.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

El Servicio de Centros y Ayudas al Estudio ha presentado un informe en el que se proponen las prórrogas de los contratos de transporte escolar que vienen prestándose habitualmente para las rutas de los centros públicos del Gobierno de Navarra citados, para el mes de diciembre de 2002, a las empresas que en su día fueron adjudicatarias de los mismos.

Eskola garraioko zerbitzuen kontratazioak onesteko baimena Foru Agindu hauen bidez eman zen: 488/2002, 489/2002, 490/2002, 491/2002, 492/2002, 493/2002 eta 494/2002.

Nafarroako Foru Komunitateko Gobernua eta Administrazioa arautzen dituen apirilaren 11ko 23/1983 Foru Legearen 36. artikuluak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

AGINDU DUT:

1. Baimena ematea Foru Agindu horien bidez sinatu ziren kontratuak 2002ko abendurako luzatzeko. Foru Agindu honen eranskinean enpresak, egin beharreko zerbitzuak eta bakoitzari dagokion diru kopurua ageri dira.

2. Aipatzen den gasturako baimena ematea. Gehieneko kostua, abenduko denbora-tarte luzatuari dagokiona, 37.340,94 eurokoa da. Diru kopuru hori 2002. urtera luzatutako 2001. urteko aurrekontuko 41620-2230-425200 kontusailaren kargura ordainduko da.

3. Foru Agindu hau eta bere eranskina Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea.

4. Foru Agindu hau honako enpresa hauei jakinaraztea: Ativar, S.A., Autobuses Río Irati, S.A., La Tafallesa, S.A., Autocares Félix Gastón, S.L. Autobuses Elcarte-Labarga, Conda, S.A. Halaber, ohartaraztea Foru Agindu horren kontra gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dutela, hilabeteko epean, jakinarazi eta biharamunetik, urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak aldatu zuen Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 115. artikuluan xedatutakoari jarraikiz.

5. Foru Agindu hau eta bere eranskina igortzea Herrilan, Garraio eta Komunikazio Departamentuko Garraio Zerbitzuari, Ekonomi eta Ogasun Departamentuak Hezkuntza eta Kulturakoan duen kontu-hartzaile delegatuari, Zerbitzuak Ikuskatzeko eta Ikuskapen Teknikorako Zerbitzuari, Ikastetxeen eta Ikasketetarako Laguntzen Zerbitzuari, Ikasketetarako Laguntzen Atalari, Kudeaketa Ekonomikoaren Bulegoari eta Zerbitzu Osagarrien Bulegoari, behar diren ondorioak izan ditzaten.

Iruñean, bi mila eta biko abenduaren lauan._Hezkuntza eta Kultura kontseilaria, Jesús María Laguna Peña.

E R A N S K I N A

13._IRUÑA-TXANTREA

Berriozar

"Mendialdea" I.P./ D.B.H.I.

5

483

Berriozar...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR