217/2009 FORU AGINDUA, maiatzaren 7koa, Berrikuntza, Enpresa eta Enpleguko kontseilariak emana, 2009an enpresen gizarte erantzukizuna sustatzeko laguntzen deialdia onesten duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Enpresen gizarte erantzukizuna, enpresek ingurumen eta gizarte arloko kezkak enpresa eragiketetan eta solaskideekiko harremanetan beren borondatez sartze gisa ulertuta, funtsezko elementua da gizarte orekatuagoa, gardenagoa eta iraunkorragoa lortzeko.

2008ko abenduaren 22ko Erabakiaren bidez, Nafarroako Gobernuak Nafarroako Foru Komunitatean enpresen gizarte erantzukizuna (hemendik aurrera, EGE) sustatu, bultzatu eta indartzeko programa orokorra onetsi zuen. Programa horretan ezarritako jarduera ildoetako bat enpresei EGE sustatzeko emandako laguntzak dira.

Nafarroako Gobernuaren 2009ko apirilaren 6ko Erabakiaren bidez, laguntza horiek banakako ebaluazioaren prozeduraren bitartez tramitatzea baimendu zen.

Horrenbestez, eta Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41.1 artikuluak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,

AGINDU DUT:

  1. 2009an enpresen gizarte erantzukizuna sustatzeko laguntzen deialdia onestea.

  2. Diru-laguntzak emateko oinarriak onestea. Foru agindu honen eranskinean ageri dira.

  3. 100.000 euroko gastua baimentzea, deialdi honetatik sortutako konpromisoetarako, 2009ko Gastuen Aurrekontuko "Enpresen gizarte erantzukizuna sustatzeko programa" izeneko 800000-80100-4709-421100 kontu-sailaren kargura.

  4. Foru agindu hau eta eranskina Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

  5. Foru agindu honek ez dio administrazio bideari bukaera ematen eta beronen aurka interesdunek gora jotzeko errekurtsoa paratzen ahal dute, Nafarroako Gobernuari zuzendua, argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean.

    Iruñean, 2009ko maiatzaren 7an.-Berrikuntza, Enpresa eta Enpleguko kontseilaria, José María Roig Aldasoro.

    ERANSKINA

    2009AN ENPRESEN GIZARTE ERANTZUKIZUNA SUSTATZEKO LAGUNTZEN OINARRI ARAUTZAILEAK

  6. oinarria.-Xedea.

  7. Laguntzen xedea Nafarroako Foru Komunitateko enpresetan enpresen gizarte erantzukizunaren ezarpena sustatzea da, diagnostiko bat diruz lagunduz, horrela enpresa onuradunek aukera izan dezaten beren enpresa politiketan enpresen gizarte erantzukizunaren printzipioak ezartzeko jarraitu beharreko jarduera ildoak identifikatzeko.

  8. Diagnostikoa "InnovaRSE" izeneko metodologiaren bidez eginen da.

  9. oinarria.-Entitate laguntzailea.

  10. Kalitaterako Nafarroako Fundazioaren eta bidezko gainerako entitateen laguntzaz, Nafarroako Ingurumen arloko Baliabide Zentroa (CRANA) fundazioak "Innovarse" izeneko metodologia zehaztuko du, laguntzen xede den enpresen gizarte erantzukizunari buruzko diagnostikoak egiteko.

    Metodologiak gizartearen aldetik arduratsua den enpresaren jarreraren hiru arloren azterketa barne hartu beharko du: ekonomia, ingurumen eta gizartea, barneko eta kanpoko aldaeretan. Berrikuntza, Enpresa eta Enplegu Departamentuari aurkeztuko zaio eta...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR