7/2010 FORU AGINDUA, urtarrilaren 21ekoa, Berrikuntza, Enpresa eta Enpleguko kontseilariak emana, eraikuntza berriko eraikinen energia eragimenaren ziurtagirien administrazio erregistroa arautzen duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Urtarrilaren 19ko 47/2007 Errege Dekretuaren bidez, eraikuntza berriko eraikinen energia eragimenaren ziurtagirien oinarrizko prozedura onetsi zen. Errege dekretu horren xedea da energia eragimena sustatzea, erosleei eta erabiltzaileei eraikinen ezaugarri energetikoei buruz eman behar zaien derrigorrezko informazio objektiboaren bitartez. Hori energia eragimenaren ziurtagiri gisa emanen da, eraikinaren ezaugarriak baloratu eta alderatzeko aukera emanez.

Eraikin baten energia eragimenaren ziurtagiriaren bidez egiaztatzen da eraikinaren proiektuak eta amaitutako eraikinak energia eragimenaren kalifikazioa lortu dutela, eta energia eragimenaren ziurtagiri bana igortzen dira, hala proiektuarentzat nola amaitutako eraikinarentzat. Ziurtagiri horrek eraikinaren energia eragimenaren informazioa soilik ematen du eta ez du inolaz ere bermatzen erakinari eska dakiokeen bestelako baldintzarik betetzen duenik.

Urtarrilaren 19ko 47/2007 Errege Dekretuaren 7. artikuluaren 4. atalean xedatzen denez, sustatzaileak edo jabeak amaitutako eraikinaren energia eragimenaren ziurtagiria aurkeztu beharko dio autonomia erkidegoko organo eskudunari. Horrek ziurtagiri horien erregistroa egin ahal izanen du bere lurralde eremuan.

Administrazio prozedura sinplifikatu eta arintzeko printzipioak aplikatuz, eraikinen energia eragimenaren erregistro telematiko publikoa sortzen da, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioan administrazio elektronikoa ezartzeari buruzko apirilaren 4ko 11/2007 Foru Legean ezarritakoaren arabera.

Eraikinen energia eragimenaren ziurtagirien erregistro publikoari esker, eraikinen informazio energetikoa eskuratu ahal izanen da eta Nafarroako Foru Komunitatean aurkeztutako ziurtagirien gaineko kontrol administratibo hobea egin ahal izanen da.

Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41.1 g) artikuluarekin bat,

AGINDU DUT:

  1. artikulua. Erregistroaren sorrera, atxikipena, xedea eta izaera juridikoa.

  2. Eraikuntza berriko eraikinen energia eragimenaren ziurtagirien erregistro telematikoa sortzen da. Enpresa Zuzendaritza Nagusiaren menpekoa izanen da, hori arduratuko baita erregistroaren antolaketaz, funtzionamenduaz eta zaintzaz.

  3. Erregistroa publikoa izanen da, eta soilik eraikinaren energia eragimenari buruzko informazioa emanen du. Inolaz ere ez du ziurtatuko eraikinari eska dakiokeen bestelako baldintzarik betetzen duenik.

  4. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak erregistroko informazioa...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR