260/2001 FORU DEKRETUA, irailaren 17koa, Uztegiko (Araitz) herri ondasunak berreskuratzearen gaineko transakzio hitzarmenaren oinarri orokorrak onesten dituena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Uztegiko Kontzejuak, hasiera batez herrilurtzat hartzen diren lurzatien titulartasunaren gainean sor daitezkeen erreklamazio auziak saihestu eta herri ondasunak zehazteko asmotan, herri ondasunak berreskuratzeko transakzio hitzarmen baten oinarri orokorrak prestatu ditu; haren bidez konpentsatu eginen da partikularren aprobetxamendu eskubidea.

Aipatu hitzarmena Toki Entitateen Ondasunei buruzko Erregelamenduaren 30, 31 eta 32. artikuluetan xedatutakoari jarraikiz egin da. Urriaren 18ko 280/1990 Foru Dekretuaren bitartez onetsi zen Erregelamendu horrek Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen zati bat garatzen du.

Horiek horrela, Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura kontseilariak hala proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak bi mila eta bateko irailaren hamazazpiko bilkuran hartutako Erabakiarekin bat eginez,

DEKRETATU DUT:

Artikulu bakarra.-Uztegiko (Araitz) herri ondasunak berreskuratzearen gaineko transakzio hitzarmenaren oinarri orokorrak onestea. Eranskinean ageri dira.

AZKEN XEDAPENA

Foru Dekretu honek Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.

Iruñean, bi mila eta bateko irailaren hamazazpian.-Nafarroako Gobernuko lehendakaria, Miguel Sanz Sesma.-Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura kontseilaria, Ignacio Javier Martínez Alfaro.

UZTEGIN (ARAITZ) HERRI ONDASUNAK BERRESKURATZEKO TRANSAKZIO HITZARMENAREN OINARRI OROKORRAK, NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOARI BURUZKO 6/1990 FORU LEGEAREN 116. ARTIKULUARI JARRAIKIZ

Lehenengo artikulua. Uztegiko Kontzejuak herri ondasunen gaineko aprobetxamenduetako eskubideak eskrituratuak dituzten partikularrekin izenpetu beharreko transakzio hitzarmenak arautzea da oinarri hauen xedea.

Bigarren artikulua. Uztegiko Kontzejuaren iritziz, Foru Berriaren edo Nafarroako Foru Zuzenbide Pribatuaren Bildumaren 388. Legean ezarritakoari atxikiz, Uztegiko iralekuak, orokorrean, herrilurrak dira eta partikularrek iratzea aprobetxatzeko eskubidea baizik ez dute.

Zuzenbidean oinarrituriko bestelako arrazoiak ukatu gabe, Uztegiko Kontzejuak aurreko lerroaldean aipatu irizpideari eutsiko dio herrilurren aprobetxamenduen eskubide guztietarako.

Uztegiko Kontzejuak iritzi hori defendatuko du eta eskura dituen legezko baliabide guztiak erabiliz aplikatuko, batez ere Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legean biltzen direnak.

Hirugarren artikulua. Aitzineko artikuluan ezarritakoa goiti-beheiti, Uztegiko Kontzejuak, herri...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR