248/2011 FORU DEKRETUA, abenduaren 28koa, Nafarroako Foru Komunitatean araubide bereziko kirol ikasketen antolamendua eta garapena arautzen dituena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

ZIOEN AZALPENA

  1. -Kirolari buruzko urriaren 15eko 10/1990 Legeak kirolaren antolamendua ezartzen du, eta 55.1 artikuluan zehazten du ezen, Gobernuak, Hezkuntza Ministerioak proposaturik, kirol teknikarien ikasketak arautuko dituela, hezkuntza mailetan ageri diren betebeharren arabera eta sarbideen, programen, jarraibideen eta ikasketa planen baldintzak kontuan harturik.

    Araubide bereziko kirol ikasketak Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoari lotuta daude, hain zuzen ere I. tituluko VIII. kapituluari. 63.3 artikuluan ezartzen du ikasketa horiek kirol modalitateak eta, hala denean, espezialitateak oinarri hartuta antolatuko direla, eta 64.1 artikuluan azaltzen du ikasketa horiek bi mailatan (erdi maila eta goi maila) egituratuko direla, eta Lanbide Kualifikazioen Katalogo Nazionala izan dezaketela erreferentzia.

    Kualifikazioei eta Lanbide Heziketari buruzko ekainaren 19ko 5/2002 Lege Organikoak Kualifikazioen eta Lanbide Heziketaren Sistema Nazionala ezartzen du, produkzio sektorearen eskakizunei erantzutera bideratutako prestakuntza ekintzen esparruan, zeinean gorputz jarduerak eta kirolak bizitasun handiko eta hazteko gaitasun handiko elementu nabarmen bat osatzen duten.

    Nafarroako Kirolari buruzko uztailaren 5eko 15/2001 Foru Legeak, II. tituluko I. kapituluaren (Foru Komunitateko Administrazioaren eskumenak arautzen ditu) 5. artikuluko h) atalean, ezartzen du Nafarroako Gobernuaren eskumena dela kirol teknikarien prestakuntza garatu eta arautzea.

    Horretaz gainera, titulazioak eta prestakuntza arautzeari buruzkoa den VII. tituluaren 83. artikuluan berriz ere xedatzen du Nafarroako Gobernua dela kirol teknikarien titulu ofizialak lortzera bideratutako ikasketak antolatzearen ardura duena; halaber, aurreragoko erregelamendu bidezko garapenaren esku uzten ditu Foru Komunitateko hezkuntza administrazioari eta kirol administrazioari esparru horretan dagozkien eginkizunak eta eskumenak.

    Lege horiek esparru arautzaile bat sortzen dute, eta horrek bide ematen du kirol ikasketak kirol garapenaren oinarrietako baten gisara finkatzeko eta kirol jarduera profesionala errazteko. Alde horretatik, foru dekretu hau lehen urrats beharrezko bat da, Nafarroako Gobernuak egiten duena, kirolarien hastapen, entrenamendu eta zuzendaritza eginkizunak kirol modalitate eta espezialitate desberdinetan garatuko dituzten kirol teknikariak prestatzeko. Horrela, titulu ofizialak lortzeko aukera izanen dute teknikari horiek. Kirol ikasketak abian jartzearen elementu estrategiko bat Nafarroako kirol federazioen eta hezkuntza eta kirol arloetan eskumena duten Nafarroako Gobernuko departamentuen arteko lankidetza da, Kirolari buruzko urriaren 15eko 10/1990 Legearen 33. artikuluak ezartzen duen moduan.

    Araubide bereziko kirol ikasketen antolamendu orokorra ezartzen duen urriaren 24ko 1363/2007 Errege Dekretuaren bidez garatu da ikasketa horien erregulazioa eta antolamendua. Errege dekretu horrek zehazten du kirol ikasketen modalitate batzuek lanbide heziketaren kontzeptu orokorrarekin lotzen dituzten ezaugarriak dituztela, baina horrek ez dakar uko egin behar izatea kirol sistemari zuzendutako berariazko eskaintza bat izateari, hau da, Gorputz eta Kirol Jardueren lanbide arloak, hezkuntza sistemaren lanbide heziketaren barnean, sektoreko gainerakoarentzat egiten duen eskaintzatik bereizitako eskaintza bat izateari.

    Araubide bereziko kirol ikasketa hauek ziklo hierarkizatuetan antolatzen dira, Kirolaren Kontseilu Nagusiak onartutako kirol modalitate eta espezialitateak oinarri hartuta. Horiek gero kirol prestakuntzako modulu eta multzoetan antolatzen dira.

    Ikasketa hauek idiosinkrasia berezia dute, beren xedea baita ikasleak kirol modalitate edo espezialitate bati lotutako lanbide jarduerarako prestatzea, bai eta lan eta kirol munduaren bilakaeraren eta herritar aktiboen arabera egokitzeko erraztasunak ematea ere.

    Araubide bereziko kirol ikasketen antolamenduaren funtsezko printzipioetako bat malgutasuna da, horrek aukera ematen baitu kirol modalitate eta espezialitateen ezaugarriei eta helburuei egokitzeko, baita ikasleen ezaugarri eta beharrei ere. Halaber, hezkuntza ahalik eta banakatuena emateko bidea jartzen du, ikasle guztiek hezkuntzan emaitza onak izan ditzaten.

    Kirol teknikarien prestakuntzarako garatuko den antolamendu ereduaren oinarria kirol klub eta elkarteek (Nafarroako Foru Komunitatearen esparruan kirolen federezioetan bilduek) osatutako egitura izanen da, kontuan harturik Nafarroako Gobernuan kirol arloan eskuduna den departamentuak dituen eskumenak. Hezkuntza Departamentuak teknikarien prestakuntzarekin lagundu behar du, teknikariak gakoak baitira bai kirol praktikarako bai lehiaketarako. Horregatik, hezkuntzaren eta kirolaren arloetan eskudunak diren departamentuen ekintza koordinatuak, baita kirol federazioenak ere, funtsezkoa izan behar du Nafarroan kirola hobetzeko.

    Aurreko oinarrizko antolamendua kontuan harturik, foru dekretu honek alderdi estrategiko eta arau berriak garatzen eta sartzen ditu. Horrela, araubide bereziko kirol ikasketetarako helburu batzuk ezarri dira, ikasketa horiek Nafarroan etorkizunean hartuko duten norabidea finkatzeko.

  2. -Nafarroaren esparrurako soilik garatzen diren arauei dagokienez, lehenbizi, araubide bereziko kirol ikasketetako tituluen curriculumaren diseinuari, antolaketari, garapenari eta banaketari buruzko artikuluak azpimarratu behar dira. Curriculum hori autonomia erkidegoek egin behar dute eta, Nafarroako Foru Komunitatearen kasuan, zenbait alderdi berriztatzaile sartu dira. Batetik, kirol ikasketen nahitaezko moduluak sortu dira, Estatuak titulu bakoitzerako finkatutako gutxieneko irakasgaiei Hezkuntza Departamentuak erantsiko dizkienak, eta, bestetik, aukera ematen da ikasketa horiek ematen dituzten ikastetxeek kirol ikasketen modulu osagarrien curriculuma diseinatu ahal izateko.

    Kontuan hartu beharreko bigarren elementua kirol inguruneari dagokiona da, funtsezko eta oinarrizko erreferentea baita lanbideratzea helburu nagusi duten ikasketa hauentzat. Horrenbestez, ikastetxeak kirol eta lan munduari egokitzeko ezartzen diren helburuek mugatutako esparruan, jarrera ekintzailea eta kirol arloko profesionalen parte-hartzea sustatu nahi da, kirol ikasketen zikloetako irakaskuntzan laguntzaile gisa ager daitezen.

    Hirugarren elementua araubide bereziko kirol ikasketak etorkizunari begira proiektatzearekin lotuta dago, eta araubide bereziko kirol ikasketen ildo estrategikoetan xehakatuta dago, esparru hauei lotuta: kirolaren eta teknologiaren arloko berrikuntza, nazioartekotzea, lanbideari buruzko informazioa eta orientazioa, kirolaren sustapenean parte hartzea eta departamentuen eta Nafarroako kirol federazioen arteko lankidetza.

  3. -Araubide bereziko kirol ikasketetan kirolaren eta teknologiaren arloko berrikuntzak duen azken helburua da ikasleen artean beharrezkoak diren ezagutzak eta gaitasunak sustatzea, eskolatik kirolaren arloko lan mundurako eta kirol teknifikaziorako igarobidea arrakastatsua izan dadin. Hori horrela, ildo estrategiko honek aukera ematen du araubide bereziko kirol ikasketak lanbide ikasketen zaintza sisteman integratzeko.

    Araubide bereziko kirol ikasketen nazioarteratzea proiektu eta ekintza zehatz batzuei lotuta dago, gainerako elementu estrategiko guztiak bezala. Proiektu horiek, eremu honetan, zerikusia dute ikasleen eta irakasleen nazioarteko mugigarritasunarekin eta, orobat, atzerriko entitate eta erakundeekin mota desberdinetako proiektuak egiteko interesarekin. Elementu estrategiko horren zuzeneko ondorio bat da goi mailako kirol ikasketen zikloetan atzerriko hizkuntza bat sartzea, ingelesa lehentasunez. Horrek guztiak nazioarteko informazioa eta baliabideak eskuratzeko aukera emanen du, eta ikasleak profesionalki edozein herrialdetara joateko aukera handitzen lagunduko du.

    Lanbide orientazioa eta informazioa, gazteentzako eta kirol teknikarientzako prestakuntza integratzeko duen ahalmenagatik, mugigarritasun, malgutasun eta hedadura handiagoa sortuko duen tresna bat da. Hala, herritarrek lanbideari eta lanari buruzko informazio eta orientazio zerbitzua izanen dute araubide bereziko kirol ikasketak ematen dituzten ikastetxeetan.

    Kirolaren sustapenean parte hartzea hiru jarduketa ardatzetan oinarrituta dago: lehenik, berariazko populazio sektoreetan sustatzea, hala nola desgaitasunak dituzten pertsonak, adineko pertsonak, 16 urtetik beherakoak eta gizartean bazterturik egoteko arriskuan daudenak. Bigarrenik, gorputz eta kirol jarduera emakumeen artean sustatzea, gizonen eta emakumeen arteko benetako berdintasuna lortzeari begira. Eta, hirugarrenik, gorputz eta kirol jardueraren sustapenean parte hartzea, osasuna mantendu eta hobetzeko elementu onuragarri bat den aldetik.

    Horrenbestez, Nafarroako Eskola Kontseiluaren aldez aurreko txostena eta Nafarroako Kirol Kontseiluaren nahitaezko txostena, loteslea ez dena, ikusirik, Hezkuntzako kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak bi mila eta hamaikako abenduaren hogeita zortziko bilkuran hartutako erabakiarekin bat,

    DEKRETATU DUT:

    1. KAPITULUA

    Araubide bereziko kirol ikasketak

  4. artikulua. Xedea eta aplikazio eremua.

    Foru dekretu honen helburua da araubide bereziko kirol ikasketen egiturari eta antolaketari buruzko jarraibide orokorrak ezartzea Nafarroako Foru Komunitatearen esparruan, Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoan xedatutakoari jarraikiz eta, hala badagokio, Lanbide Kualifikazioei eta Lanbide Heziketari buruzko ekainaren 19ko 5/2002 Lege Organikoan eta araubide bereziko kirol ikasketen antolamendu orokorra ezartzen duen urriaren 24ko 1363/2007 Errege Dekretuan xedatutakoari jarraikiz.

  5. artikulua. Kontzeptua eta xedea.

  6. Araubide bereziko kirol ikasketak honela definitzen dira: ikasketa multzo bat, ikasleei gaikuntza ematen diena kirol modalitate edo espezialitate batekin zerikusia duten lanbideetan modu kualifikatuan aritzeko, lan munduan sartzeko, lan eta kirol munduaren bilakaerara egokitzeko, eta ezagutzan eta etengabe ikasten egoteko...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR