240/2014 FORU AGINDUA, apirilaren 10ekoa, Gizarte Politiketako kontseilariak emana, 2014. urtean aukera berdintasuneko agenteen lanpostuak sortu eta sendotzeko eta genero berdintasunerako tokiko planak garatzeko, Nafarroako Familiarako eta Berdintasunerako Institutuak Nafarroako toki entitateei ematen dizkien diru-laguntzen deialdia onesten duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Nafarroako Familiarako eta Berdintasunerako Institutuaren xedea da Nafarroan genero berdintasuna lortzea, horretarako bide ematen duten baldintzak sustatuz eta genero desberdintasuneko eta bazterkeriako modu guztiak deuseztatzen lagunduz. Horretarako, bere estatutuen arabera, Nafarroako Foru Komunitatearen esparruan emakumeen eta gizonen arteko berdintasunerako politikak kudeatzeko eskumena dagokio, eta bere helburuetako bat da Nafarroako Administrazio Publikoei laguntza ematea emakumeen eta gizonen arteko berdintasunaren alde lan egiteko.

Nafarroako Foru Komunitateko Emakumeen eta Gizonen Aukera Berdintasunerako I. Planean (2006-2010), toki administrazioko berdintasunerako politikei buruzko atal bat biltzen da zeharkako 1. arloan; plan horren xede eta helburuek indarra izanen dute, arlo horri buruzko bestelako planik onetsi bitartean. Atal horretan jasotzen da beharrezkoa dela Nafarroako toki entitateen konpromisoa bultzatzea, emakumeen eta gizonen aukera berdintasunaren arloan, eta Berdintasunerako udal planen prestaketa eta onespena bultzatzea, non Foru Planaren proposamenak gauzatuko diren, toki entitate bakoitzaren beharren eta egoeraren arabera, laguntzarako eta lankidetzarako baliabideak ezartzearekin batera.

Ildo horretan, planaren 1.8.5 ekintzak aurreikusten du aukera berdintasuneko agenteen edo langile teknikoen kontratazioa bultzatu eta babestea.

Nafarroako Gobernuak, Nafarroako Familiarako eta Berdintasunerako Institutuaren bidez, emakumeen eta gizonen arteko berdintasunaren printzipioa lortzeko lehentasuntzat jotzen du genero berdintasunerako politikak sustatzea toki administrazioarekin batera. Horretarako, modu egituratuan, koordinatuan, sistematikoan lan egin beharra dago, generoaren ikuspegia izanik eta lurraldeko errealitate ezberdinen premiei eta berezitasunei erantzunez.

Horregatik, beharrezkotzat jotzen du langile profesionalak edukitzea, haien bitartez bermatuko baita berdintasun politika horiek abian jarri eta garatzen direla, emakumeen eta gizonen bizi kalitatea eta ongizatea hobetzen dela eta genero berdintasunaren aldeko lanean laguntzen dela. Horregatik, konpromisoa hartzen du toki entitateekin, toki esparruan aukera berdintasuneko agentearen figurari eusteko eta hura finkatzeko.

Ekintza positiboko neurri horrek, berdintasuneko agenteak kontratatzea bultzatu eta babesteak, alegia, lanbide-profil hori tokiko administrazioetan finkatzea eragin beharko luke. Horregatik, finantzaketa prozesu baten parte bat dela ulertu behar da diru-laguntzen deialdi hau, betiere aurrekontuan horretarako krediturik badago.

Modu horretan, deialdi honek laguntza eman behar du emakumeen eta gizonen arteko berdintasuneko udal edo tokiko politika zehaztu eta garatzeko, baita berdintasunerako agentearen lanpostua toki entitatearen langileen plantillan sartzeko ere. Horregatik, berdintasuneko langile teknikoei prestakuntza eta aholkua emateko beste jarduketa antolatu batzuekin indartzen da, tokiko esparruetan genero berdintasuna bultzatu nahian.

Horrenbestez, Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legeak eta Gizarte Politiketako Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen uztailaren 25eko 75/2012 Foru Dekretuak emandako eskudantziak erabiliz,

AGINDU DUT:

  1. 2014. urtean aukera berdintasuneko agenteen lanpostuak sortu eta sendotzeko eta genero berdintasunerako tokiko planak garatzeko, Nafarroako Berdintasunerako eta Familiarako Institutuak Nafarroako toki entitateei ematen dizkien diru-laguntzen deialdia onestea.

  2. Deialdiaren oinarriak onestea. Foru agindu honen eranskinean daude.

  3. Ehun eta laurogeita lau mila, bederatziehun eta sei euro eta laurogeita hamabost zentimoko (184.906,95) gastua baimentzea. 2014rako luzatu den 2012ko gastuen aurrekontuko “Toki entitateentzako transferentziak, berdintasun politikak sustatzeko” izeneko 930001 94100 4609 232200 kontu-sailaren kargura ordainduko da dirua.

  4. Ekitaldi honetan, deialdi honetarako erabilgarri dagoen kredituaren igoera baimentzen ahalko da, horretarako ezarritako baldintzak betez gero.

  5. Foru agindu hau Nafarroako Familiarako eta Berdintasunerako Institutura igortzea eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko agintzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

    Iruñean, 2014ko apirilaren 10ean.–Gizarte Politiketako kontseilaria, Iñigo Alli Martínez.

    ERANSKINA

    Oinarri arautzaileak

  6. oinarria. Xedea eta helburua.

    Deialdi honen xedea da Nafarroako Familiarako eta Berdintasunerako Institutuak Nafarroako toki entitateei diru-laguntzak emateko araubidea ezartzea, 2014. urtean aukera berdintasuneko agentearen lanpostua sortu eta finkatzeko eta genero berdintasunerako tokiko planak garatzeko.

  7. oinarria. Entitate onuradunak.

    Deialdira aurkezten ahalko dira Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legean izaera hori aitortua duten Nafarroako toki entitateak, betiere oinarri hauetako baldintzak betetzen badituzte.

  8. oinarria. Baldintzak.

    3.1. 1. modalitatea: Diru-laguntza berdintasuneko agenteak kontratatzeko eskatzen duten toki entitateak.

  9. Biztanle kopurua:

    1. 7.000 biztanletik gorako udalerrietako udalak edo baldintza hori betetzeko asmoz akordioak sinatzen dituzten udal batasunak.

    2. 7.000 biztanletik gorako mankomunitateak eta gizarte zerbitzuen kudeaketarako sortzen direnak, maiatzaren 17ko 33/2010 Foru Dekretuan zehazten den gizarte zerbitzuen lurralde egiturari jarraituz. Foru dekretu horrek Nafarroako Foru Komunitateko gizarte zerbitzuen eskualdeak ezartzen ditu.

  10. Aurreko deialdietan diruz lagundu den kontrataziorik eten ez izana, ohiz kanpoko kasuak gertatu gabe; halakorik izan bada, behar bezala frogatu beharko da Nafarroako Familiarako eta Berdintasunerako Institutuan.

  11. Diruz lagundutako kontratazioak iraun bitartean, berdintasunaren edo emakumeen zinegotzigoa/batzordea/alorra edukitzea egitura organikoan.

  12. Alorrean edo zinegotzigoan helburu hauetarako kontu-sailak edo diru-izendapenak izatea aurrekontuan:

    1. Kontratazioaren ondoriozko gastuei aurre egiteko.

    2. Generoaren eta emakumeen eta gizonen arteko berdintasunaren arloko ekintzak eta proiektuak finantzatzeko.

  13. Aukera Berdintasunerako Plan bat, Emakumeen eta Gizonen arteko Berdintasunerako Plan Estrategiko bat, Ekintza Positiborako Plan bat edukitzea.

    Berdintasuneko agenteak lehenbiziko aldiz kontratatzen direnean, baldintza hori egiaztatzeko, osoko bilkuraren, gobernu batzordearen edo toki entitatean eskumena duen organoaren erabakia aurkeztuko da, 2014. urtean plana prestatzen hasiko direla dioena.

  14. Entitate eskatzailearen organo eskudunaren baimena, berdintasuneko agente gisa kontratatzen den pertsonak parte har dezan Nafarroako Familiarako eta Berdintasunerako Institutuak generoaren eta berdintasunaren arloetan 2014. urtean antolatzen duen etengabeko prestakuntzaren programan, horrelakorik antolatzen bada.

    3.2. Diru-laguntzaren 1. modalitate honetan, toki entitateek dagozkion akordioak sinatzen ahalko dituzte beste toki entitate batzuekin biztanle kopuruaren baldintza betetzeko.

    Kasu horretan, Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 8.3 artikuluarekin bat, akordioan berariaz adierazi beharko dira batasunaren kide bakoitzak hartutako gauzatze-konpromisoak, bai eta bakoitzak aplikatu behar duen diru-laguntzaren zenbatekoa ere. Kide guztiak onuraduntzat hartuko dira. Nolanahi ere, batasunari, onuraduna den aldetik, dagozkion eginbeharrak betetzeko adina ahalmen duen ahaldun edo ordezkaria izendatu beharko da.

    Horrez gain, adierazi beharko da kontratazioa zein toki entitatek gauzatzen duen, entitate...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR