22/2009 FORU AGINDUA, otsailaren 3koa, Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako kontseilariak emana, Nafarroako Berdintasunerako Institutuak Nafarroako toki entitateei 2009an aukera berdintasuneko agentearen lanpostua sartu eta finkatzeko diru-laguntzak emateko deialdia onesten duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Nafarroako Berdintasunerako Institutuaren xedea da Nafarroan genero berdintasuna lortzea, horretarako bide ematen duten baldintzak sustatuz eta genero desberdintasuneko eta bazterkeriako modu guztiak deusezten lagunduz.

Nafarroako Foru Komunitateko emakumeen eta gizonen aukera berdintasunerako I. planaren zeharkako 1. arloan (2006-2010) toki administrazioko berdintasunerako politikei buruzko atal bat biltzen da. Bertan adierazten da beharrezkoa dela "Nafarroako toki entitateen konpromisoa bultzatzea, emakumeen eta gizonen aukera berdintasunaren arloan". Ildo horretan, 1.8 xedeak (1.8.5 ekintza) aukera berdintasuneko agenteen edo langile teknikoen kontratazioa bultzatzea proposatzen du.

Nafarroako Gobernuak, Nafarroako Berdintasunerako Institutuaren bidez, uste du berme segurua dela profesional horiek edukitzea berdintasunerako politikak abian jarri eta garatzeko, bai eta ezinbesteko neurria ere emakume eta gizonen bizi kalitatea eta ongizatea hobetzeko eta genero berdintasuna lortzen laguntzeko. Horregatik, herrietan eta eskualdeetan aukera berdintasuneko agenteak kontratatzearen eta lanpostu hori finkatzearen aldeko apustua egin du.

Ekintza positiboko neurri horrek, aukera berdintasuneko agenteak kontratatzea bultzatu eta babesteak, alegia, lanpostu hori toki administrazioetan finkatzea eragin beharko luke. Horregatik, deialdia lau urterako finantzaketa prozesu baten zati da, betiere aurrekontuetan horretarako behar adina diru badago. Aldi horretan, emakumeen eta gizonen arteko berdintasunerako udal edo eskualde mailako politika zehaztu eta garatu beharko da. Horregatik, Nafarroako Berdintasunerako Institutuaren "Aukera berdintasuna bultzatzea toki mailan" programaren esparruan diseinatutako deialdi hau indartu egiten da erakunde autonomoak berdintasuneko langile teknikoentzako bestelako prestakuntza eta aholkularitza jarduketak, prozesuaren osagarri direnak, finantzatzearen bidez.

Horrenbestez, Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen bidez eta Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen irailaren 3ko 125/2007 Foru Dekretuaren bidez eskuratu ditudan eskudantzien arabera,

AGINDU DUT:

  1. Nafarroako Berdintasunerako Institutuak Nafarroako toki entitateei 2009an aukera berdintasuneko agentearen lanpostua sartu eta finkatzeko diru-laguntzak emateko deialdia onestea, foru agindu honen eranskinean ageri diren oinarriei jarraikiz.

  2. 350.000 euroko gastua baimentzea, 2009ko gastuen aurrekontuko "Toki entitateentzako transferentziak, berdintasun politikak sustatzeko" izeneko 930001 94000 4609 232200 kontu-sailaren kargura.

  3. Foru agindu hau Nafarroako Berdintasunerako Institutuari jakinaraztea eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

    Iruñean, 2009ko otsailaren 3an.-Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako kontseilaria, María Isabel García Malo.

    ERANSKINA

    Oinarri arautzaileak

  4. oinarria. Xedea eta helburua.

    Deialdiaren xedea da Nafarroako Berdintasunerako Institutuak 2. oinarrian zehazten diren Nafarroako toki entitateei aukera berdintasuneko agentearen lanpostua sartu eta finkatzeko emanen dizkien diru-laguntzen araubidea ezartzea.

  5. oinarria. Entitate onuradunak.

    Deialdira aurkezten ahalko dira Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legean arautu eta baldintza hauek betetzen dituzten Nafarroako toki entitateak:

  6. Biztanle kopurua:

    1. 7.000 biztanletik gorako udalerrietako udalak, edo datozen lau urteotan biztanleen hazkundea kopuru horretara iritsiko dela frogatzen dutenak.

    2. 10.000 biztanletik gorako mankomunitateak, salbu eta, biztanleen banaketa geografikoa justifikatuta, biztanle kopuru horretara iristen ez direnak.

  7. Aukera berdintasunaren edo emakumeen zinegotzigoa/batzordea/alorra edukitzea edo 2009an eratzeko konpromisoa agertzea.

  8. Alorrean edo zinegotzigoan helburu hauetarako aurrekontuko kontu-sailak edo diru-izendapenak izatea:

    1. Aukera berdintasuneko agente bat kontratatzearen ondoriozko gastuak ordaintzea.

    2. Generoaren eta emakumeen eta gizonen arteko berdintasunaren arloko ekintzak eta proiektuak finantzatzea.

  9. Aukera berdintasunerako plana, emakumeen eta gizonen arteko berdintasunerako plan estrategikoa, ekintza positiboko plana edo udalbatzaren, gobernu batzordearen...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR