87/2012 FORU AGINDUA, otsailaren 28koa, Gizarte Politika, Berdintasun, Kirol eta Gazteriako kontseilariak emana, 'Nafarroako gizarte zerbitzuen kalitaterako V. sarirako' dei egiten duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Abuztuaren 24ko 136/2011 Foru Dekretuaren bidez, Gizarte Politika, Berdintasun, Kirol eta Gazteria Departamentuaren egitura organikoa ezarri zen. Foru dekretu horrek gizarte zerbitzuen sistemako zerbitzuen kalitatearen hobekuntza sustatzeko gaitasuna esleitu zion departamentuari, Gizarte Zerbitzuei buruzko abenduaren 14ko 15/2006 Foru Legean xedatutakoaren barruan lortu beharreko helbururik garrantzitsuenetariko bat da eta.

Eskumen hori gauzatzeko, departamentuak, "Tomás y Lydia Recari García" Fundazioarekin elkarlanean, dei egiten du "Nafarroako gizarte zerbitzuen kalitaterako V. sarirako", urtero deitzen baita. Fundazio horrek gizarte, hezkuntza eta kultura jarduerak egiten ditu, batez ere egoitzetan eta leku gerontologikoetan dauden pertsonekin, eta elkarlanean aritzen da Nafarroako instituzio ongintzakoekin, sozialekin eta erlijiosoekin.

Gizarte zerbitzuen kalitatea osoko kontzeptu gisa ulertu behar da, erabiltzaileen bizi-kalitatea bermatzen lagundu behar duena. Sistema osoaren ardatza erabiltzaileak izan behar du, eta haren beharrak eta aurreikuspenak kontuan hartu behar dira. Bizi-kalitate hori lortzeko, pertsonaren beraren oinarrizko eta funtsezko alderdietan oinarritutako estandarretatik abiatu behar da, hala nola ongizate fisiko eta emozionala, edo antolamendu juridikoak aitorturiko eskubideak erabiltzea. Horretarako, zentroek eta zerbitzuek beste alderdi batzuk hobetzeko jardun behar dute, horien artean, zerbitzuaren kalitatea, profesionalen lanaren kalitatea eta pertsonentzako laguntzaren kalitatea.

Deialdi honetan laugarren edizioko espirituari eutsi nahi zaio, jardunbide egokiak aplikatzen dituzten entitateen lana jendaurrean aitortuz, bai gizarte zerbitzuak erabiltzen dituztenei laguntzeari dagokionez, haien bizi-kalitatea hobetu nahian, bai zentroetako eta/edo zerbitzuetako langileen enpleguaren kalitateari dagokionez.

"Pertsonen eskubideak eta pertsona ardatz duen bizi-kalitatea" izeneko parte hartzeko modalitateari dagokionez, helburua da jardunbide egokiak aplikatzea gizarte zerbitzuak erabiltzen dituztenei laguntzerakoan, haien betebeharrei egokitutako gizarte laguntza emateko ideia sustatu nahian, haien bizitza atseginagoa, osasuntsuagoa eta duinagoa izan dadin.

Halaber, garrantzizkoa da erabiltzailearen familia eta gizartearen inguru hurbilenean esku hartzea bultzatzea. Hau da, hura aintzat hartzea modu zabalean eta gure gizartearen erabilerei, ohiturei eta balioei egokitua.

Alde horretatik, erabiltzailea eta haren familiakoak, lagunak eta gizarte sarekoak zerbitzuaren onuraduntzat hartzen dira, emandako eta jasotako zerbitzuen kalitatea hobetzen lagundu behar baitute. Hori dela eta, batik bat pertsona arteko harremanak (intimitatea, familia, lagunak...) lehenetsiko ditu epaimahaiak, eta bereziki baloratuko ditu erabiltzaileen familiakoak, lagunak eta gizarte sarekoak kontuan hartzen dituzten jardunbide egokiak.

"Enpleguaren kalitatea" izeneko parte-hartzeko modalitateari dagokionez, giza baliabideetako adituak bat datoz baieztatzean enpresen aktibo nagusia langileak direla. Jendea lanean eta lanarekin pozik dagoen heinean, gogotsuago arituko da hartan.

Eguneroko bizitza eta lana orekatzea, lanaren barneko antolaketa egokia izatea, malgutasuna izatea familiari dagozkion kudeaketak egin daitezen, genero berdintasuna jarduteko irizpide gisa hartzea edota laneko...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR