158/2010 EBAZPENA, apirilaren 13koa, Antolamenduaren, Kalitatearen eta Berrikuntzaren zuzendari nagusiak emana, 2010-2011 ikasturtean Nafarroako Foru Komunitateko ikastetxe itunduetan hezkuntza premia bereziak dituzten ikasleei laguntzeko beharrezkoak diren giza eta diru baliabideak esleitzeko deialdi publikoaren oinarriak onesten dituena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

2010eko ekitaldirako Nafarroako Aurrekontu Orokorrei buruzko abenduaren 23ko 16/2009 Foru Legeak 37.6 artikuluan ezartzen du hezkuntza premia bereziak dituzten ikasleak edo gizarte edo kultur egoera ahulean daudenak dituzten Haur Hezkuntzako eta Derrigorrezko Irakaskuntzetako ikastetxe itunduek bestelako diru eta giza baliabideak izanen dituztela, behar diren txosten teknikoek finkatzen dutenaren arabera banatuko direnak, Hezkuntza Departamentuak onetsi beharreko deialdi publiko baten bidez. Hortaz, beharrezkoa da 2010-2011 ikasturtean beharko diren baliabideak esleitzeko deialdia onestea.

Nafarroako Gobernuak, 2010eko otsailaren 22an hartutako Erabakiaren bidez, 3.761.595,96 euroko urte anitzeko gastua onetsi zuen deialdi hori finantzatzeko.

Hortaz, Aniztasunaren, Orientazioaren eta Kultura-aniztasunaren Zerbitzuko zuzendariak emandako txostena ikusirik, non proposatzen baita 2010-2011 ikasturtean Nafarroako Foru Komunitateko ikastetxe itunduetan hezkuntza premia bereziak dituzten ikasleei laguntzeko beharrezkoak diren giza eta diru baliabideak esleitzeko deialdi publikoaren oinarriak onestea.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22.1.d) artikuluak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

EBATZI DUT:

  1. Nafarroako Foru Komunitateko ikastetxe itunduetan, 2010-2011 ikasturtean, hezkuntza premia bereziak eta hezkuntza sostenguko bestelako premia berariazkoak dituzten ikasleei laguntzeko beharrezkoak diren baliabideak emanez hezkuntzako konpentsazioa lortu ahal izateko deialdi publikoaren oinarriak onestea.

  2. Deialdi honen xedeko giza eta diru baliabideak finantzatzeko 3.761.595,96 euroko kostua onestea, gehienez, honela banaturik:

    1.238.306,77 euro, 2010eko aurrekontuko "Hezkuntza premia bereziak. Irakaskuntza pribatuarendako diru-laguntzak" izeneko 410003-41140-4811-322000 kontu-sailetik finantzatuko dira.

    Gainerakoa, 2.523.289,19 euro, 2011ko gastuen aurrekontuan izen horiekin prestatzen diren kontu-sailen kargura.

  3. Ebazpen hau eta I., II. eta III. eranskinak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

  4. Ebazpen hau eta eranskinak igortzea Ekonomia eta Ogasun Departamentuak Hezkuntza Departamentuan duen kontu-hartzaile delegatuari, Aniztasunaren, Orientazioaren eta Kultura-aniztasunaren Zerbitzuari, Zerbitzuak Ikuskatzeko eta Ikuskapen Teknikorako Zerbitzuari, Giza Baliabideen Zerbitzuari, Ikastetxeen, Ikasketetarako Laguntzen eta Azterlan Ekonomikoen Zerbitzuari, Eskolatze Batzordeko buruari, Ikastetxeen eta haien Finantzaketaren Atalari, Hezkuntza Premia Berezien Atalari, Hezkuntza Itunen Bulegoari, Kudeaketa Ekonomikoaren Bulegoari eta Nafarroako Hezkuntza Bereziko Baliabideen Zentroari, behar diren ondorioak izan ditzaten.

    Iruñean, 2010eko apirilaren 13an.-Antolamenduaren, Kalitatearen eta Berrikuntzaren zuzendari nagusia, Teresa Aranaz Jiménez.

    1. ERANSKINA

    Nafarroako Foru Komunitateko ikastetxe itunduetan, 2010-2011 ikasturtean, hezkuntza premia bereziak eta hezkuntza sostenguko bestelako premia berariazkoak dituzten ikasleei laguntzeko beharrezkoak diren baliabideak emanez hezkuntzako konpentsazioa lortu ahal izateko deialdi publikoaren oinarriak

  5. Deialdiaren xedea.

    Deialdi honen xedea da giza eta diru baliabideak esleitu eta ematea hezkuntza premia bereziak eta hezkuntza sostenguko bestelako premia berariazkoak dituzten Haur Hezkuntzako, Oinarrizko Hezkuntzako eta Derrigorrezkoaren Ondoko Hezkuntzako ikasleak (azken hauen kasuan gaztelaniazko zeinuen hizkuntzaren interpreteendako eta mugitzeko desgaitasuna duten ikasleen zaindariendako bakarrik) eskolatzen laguntzen duten ikastetxe itunduei.

    Deialdi honetan ulertuko da hezkuntza premia bereziak dituzten ikasleak direla Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren 73. artikuluan aipatzen direnak, hots, beren eskolatzearen denbora batean edo osoan hezkuntza arloko laguntza eta arreta berariazkoa behar dutenak, desgaitasunen bat edo portaeraren nahaste larriak izateagatik.

    Hezkuntza premia bereziak dituzten ikasleei laguntzeko behar diren baliabideak emanen dira, 2009-2010 ikasturtean emandako giza baliabidek aldatu, murriztu edo kenduz, hala badagokio, eta beste baliabide batzuk emanez premia gehiago edo bestelakoak dauden tokietan.

    Deialdi honetan ez dira sartzen Hezkuntza Bereziko ikastetxe itundu berariazkoak, ez eta Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxeetako erdibideko unitateetan/garapenaren nahaste orokorreko unitateetan eta Bigarren Hezkuntzako curriculum bereziko unitateetan diharduten ikasleak ere (zaindariendako baliabideak izan ezik, beharrak mugitzeko desgaitasunaren ondoriozkoak badira), kasuan-kasuan hezkuntza itun berariazkoa dute eta. Halaber, ez dira sartu curriculum egokitzapenak aurretik egiteko baliabideak, ez eta, aniztasunari kasu emateko, eskolan atzeratuta dabiltzan ikasleei laguntzeko beste neurri arrunt batzuk hartzeko baliabideak ere, horiek itun arrunteko zuzkiduretan sartuta baitaude.

    Beraz, oraingo baliabideak aldatu edo luzatzeagatik edo beste batzuk esleitzeagatik ebazpen honen arabera ematen direnak oso-osorik hezkuntza premia bereziak edo hezkuntza sostenguko bestelako premia berariazkoak dituzten ikasleendako izanen dira. Premia horiek desgaitasun fisiko, psikiko, zentzumenezkoei lotuak izanen dira edo adimen gaixotasun larria edo portaeraren nahaste larriak adieraziko dituzte. Ikasleak ikastetxe arrunt batean integrazio modalitatean eskolaturik egonen dira.

    1. eranskineko 1. eta 2. tauletan adierazitako kategorietako batekoak izan behar dute deialdi honetan aipatu ikasleek, eta baliabide espezializatuak haientzat eskatuko dira.

  6. Eskaerak egiteko epea eta aurkeztu beharreko agiriak.

    2,1.a) Aipatu ezaugarrietako ikasleak eskolatzen dituzten ikastetxe itunduek eskabide orria aurkeztu beharko dute departamentu honetako Aniztasunaren, Orientazioaren eta Kultura-aniztasunaren Zerbitzuari zuzenduta, deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hamar egun balioduneko epean, Hezkuntza Departamentuaren Erregistroan edo azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4 artikuluan ezarritako tokietan edo ekainaren 23ko 70/2008 Foru Dekretuan aipatzen den Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren erregistro orokor elektronikoaren bidez.

    2,1.b) Erreserban uzten diren giza baliabideak eskatzeko (eranskin honen 5.4 puntua), eskabideak aurkezteko epea 2010eko urriaren 13an bukatuko da...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR