47/2010 FORU AGINDUA, urtarrilaren 26koa, Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariak emana, Kudeaketa Prozesal eta Administratiboko, Tramitazio Prozesal eta Administratiboko eta Laguntza Judizialeko kidegoetarako ikastaroaren eta praktika baztergarrien aldien antolaketa, plangintza eta gauzatzea ezartzen dituena, baita horietan parte hartzen duten praktiketako funtzionarioen balorazioa ere.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Botere Judizialaren Lege Organikoaren 485. artikuluan aurreikusitakoarekin bat, Justizia Administrazioaren zerbitzuko funtzionarioak hautatzeko prozesuetan ikastaro teoriko eta praktiko bat eginen da, edo praktikaldi bat, baztergarria izan daitekeena. Ildo horretan, Justizia Administrazioan sartzea, bertako lanpostuak betetzea eta bertako funtzionarioen lanbide-igoera arautzeko Erregelamendua onetsi zuen abenduaren 7ko 1451/2005 Errege Dekretuaren 24. artikuluan arautzen dira praktikaldi edo ikastaro baztergarria.

Azaroaren 10eko JUS/3337/2008, 3338/2008 eta 3339/2008 Aginduen bidez, honako deialdiak egin ziren: sarrera irekiko sistema orokorren bidez Laguntza Judizialeko Kidegoan sartzeko hautaketa prozesuarena; sarrera irekiko eta barne igoerako sistema orokorren bidez Kudeaketa Prozesal eta Administratiboko Kidegoan sartzeko hautaketa prozesuarena; eta sarrera irekiko eta barne igoerako sistema orokorren bidez Tramitazio Prozesal eta Administratiboko Kidegoan sartzeko hautapen prozesuarena. JUS/3337/2008 Aginduaren 6.6 oinarriak ezartzen duenez, Justizia Ministerioak eta lanpostuak deitzen dituzten autonomia erkidegoek zehaztutako destinoko institutu, unitate nahiz zentroetara bidaliko dira praktiketako funtzionarioak, lehiatzen diren lurralde eremuan, ikastaroa eta praktikaldi baztergarria egiteko. Era berean, JUS/3338/2008 Aginduaren 6.7 oinarriak eta JUS 3339/2008 Aginduaren 6.6 oinarriak aurreikuspen bera ezartzen dute praktikaldi baztergarrirako.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen organoetako langileen arloko eskudantziak zehazten dituen otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren 12. artikuluan ezarritakoarekin bat, Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuari dagokio, bere estatutuetan ezarritakoarekin bat eskudun diren gobernu organoen bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioan eta haren erakunde autonomoetan langileak sartu eta mailaz igotzeko deialdiak onetsi eta tramitatzea.

Bestalde, Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutua erakunde autonomoaren estatutuak onesten dituen irailaren 3ko 117/2007 Foru Dekretuaren bidez Nafarroako Administrazio Publikoari esleitzen zaizkio, besteak beste, Nafarroako Foru Komunitatearen Administrazioaren zerbitzuko langileak hautatu eta mailaz igotzeko modua kudeatzeko eskumena, baita langile horien hautaproben ondoko prestakuntza ikastaroak antolatu, planifikatu nahiz gauzatzekoa ere.

Era berean, Nafarroako Administrazio Publikoaren...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR