201/2009 FORU AGINDUA, abenduaren 14koa, Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariak emana, abenduaren 16ko 219/2008 Foru Agindua aldatzen duena. Foru agindu horren bidez, lan etekinengatik, enpresa eta lanbide jarduera batzuengatik, sariengatik eta errenta-egozpen batzuengatik pertsona fisikoen errentaren gaineko zergarako egindako atxikipen eta konturako sarreren urteko laburpena egiteko 190 eredua onetsi zen, eredu hori ordenagailuz zuzenean irakurtzeko euskarrietan aurkezteko diseinu fisiko eta logikoak ezarri ziren eta Interneten bidezko aurkezpen telematikoa egiteko prozedura finkatu.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariak abenduaren 16an emandako 219/2008 Foru Aginduaren bidez, lan etekinengatik, enpresa eta lanbide jarduera batzuengatik, sariengatik eta errenta-egozpen batzuengatik pertsona fisikoen errentaren gaineko zergarako egindako atxikipen eta konturako sarreren urteko laburpena egiteko 190 eredua onetsi zen. Horrekin batera, eredu hori ordenagailuz zuzenean irakurtzeko euskarrietan aurkezteko diseinu fisiko eta logikoak ezarri ziren eta Interneten bidezko aurkezpen telematikoa egiteko prozedura finkatu.

Foru agindu honetan 219/2008 Foru Aginduaren II. eranskinari (190 ereduaren diseinu fisikoak eta logikoak) egin beharreko zenbait aldaketa agertzen dira. Lehenbizi, idazguneak berrantolatzen dira, 0 motako erregistroetan (baterako aurkezpena), 1. motako erregistroetan (Atxikitzailea) eta 2. motakoetan (Jasotakoa), idazguneak 250etik 500era igo baitira.

Horrez gainera, 2. motako erregistroan (Jasotakoa), A gakoaren definizioa aldatzen da, besteren konturako enplegatuen gauzazko ordainketei dagokionez. 2. motako erregistroan (Jasotakoa) beste gako bat eransten da, Y letra duena, enplegatuei emandako maileguetako interesen hobariengatik egiten den gauzazko ordainketari dagokiona. Gainera, 2. motako erregistroan (Jasotakoa) H gakoan dauden azpigako batzuen definizioak aldatzen dira. Azkenik, H gakoan azpigako gehiago eransten dira, baita Y gakoan ere, sortu berria baita.

Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren Erregelamendua onetsi zuen maiatzaren 24ko 174/1999 Foru Dekretuaren 90.5 artikuluak adierazten du 190 eredua ezartzeko eskumena Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariari dagokiola. Eredu hori lan etekinengatik, enpresa eta lanbide jarduera batzuengatik, sariengatik eta errenta-egozpen batzuengatik pertsona fisikoen errentaren gaineko zergarako egindako atxikipenen eta konturako sarreren urteko laburpena egiteko da.

Halaber, Tributuei buruzko abenduaren 14ko 13/2000 Foru Lege Orokorraren zazpigarren xedapen gehigarrian baimena ematen zaio Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariari, foru agindu bidez erregula dezan zergadunek eta entitateek zein kasutan eta baldintzatan aurkezten ahal dituzten baliabide elektronikoak, informatikoak eta telematikoak erabiliz aitorpenak, jakinarazpenak, aitorpen-likidazioak, autolikidazioak edo tributuen arloko arautegiak eskatutako beste agiri guztiak.

Horrenbestez,

AGINDU DUT:

  1. artikulua. 190 ereduaren diseinu fisiko eta logikoetako 0 motako erregistroa (Baterako aurkezpena) aldatzea.

    ...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR