15/2014 FORU AGINDUA, otsailaren 19koa, Hezkuntzako kontseilariak emana, Cuatrovientos I.T.C. Lanbide Heziketako ikastetxe pribatua lanbide heziketako ikastetxe bateratu izendatzen duena, Cuatrovientos ikastetxe bateratu pribatuaren izenarekin.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren 39.5 artikuluan adierazten denez, legeak arautzen dituen lanbide heziketako ikasketak Lanbide Kualifikazioei eta Lanbide Heziketari buruzko ekainaren 19ko 5/2002 Lege Organikoan aipatzen diren ikastetxe bateratuetan egiten ahal dira.

Azken lege horren 11. artikuluko laugarren idatz-zatian, lanbide heziketako ikastetxe bateratuak honela definitzen dira: “Ikastetxe berriak dira eta, Kualifikazioen Sistema Nazionalaren esparruan, Lanbide Kualifikazioen Katalogo Nazionalean ageri diren tituluak eta lanbideko ziurtagiriak lortzera bideratzen diren lanbide heziketako eskaintza guztiak emanen dituzte”.

Halaber, 11.4 artikuluko bigarren lerroaldeak ezartzen du administrazioek, beren eskumenen esparruan, lanbide heziketako ikastetxe horiek sortu eta baimentzen ahalko dituztela, ezartzen diren baldintza eta betekizunei jarraikiz.

Ildo horretan, Lanbide heziketako ikastetxe bateratuen oinarrizko beharkizunak arautzen dituen abenduaren 23ko 1558/2005 Errege Dekretua aldatzen duen maiatzaren 7ko 564/2010 Errege Dekretuaren bidez, berriro idatzi da abenduaren 23ko 1558/2005 Errege Dekretuaren 4. artikuluko 3. atala. Bertan ezarri da hezkuntza administrazioek titulartasun pribatuko lanbide heziketako ikastetxe bateratu berriak baimentzen ahal dituztela, betiere nahitaezkoa izanda lan administrazioaren txosten lotesle bat.

Nafarroako Foru Komunitatearen esparruan, Nafarroako Foru Komunitateko hezkuntza sistemako lanbide heziketaren antolamendua eta garapena arautzen dituen maiatzaren 26ko 54/2008 Foru Dekretuaren 18. artikuluko bigarren atalean ezartzen denez, lanbide heziketa ematen duten ikastetxeak ikastetxe bateratutzat jotzen ahalko dira, ekainaren 19ko 5/2002 Lege Organikoaren 11. artikuluari jarraikiz. Ikastetxe horiek Nafarroako Foru Komunitateko lanbide heziketako ikastetxe bateratuak arautzen dituen irailaren 4ko 63/2006 Foru Dekretuak arautuko ditu. Haren 3.2 artikuluak xedatzen du ekimen pribatuko ikastetxe bateratuak ikastetxe bateratu pribatuak deituko direla.

Irailaren 4ko 63/2006 Foru Dekretuaren 5. artikuluan, ikastetxe bateratuak sortu eta baimentzea arautzen da. Artikulu horretan ezartzen da ezen, abenduaren 23ko 1558/2005 Errege Dekretuaren 4. artikuluko hirugarren atalean agintzen denarekin bat, Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enplegu Departamentuaren txosten lotesle bat beharko dela.

Nafarroako ikastetxe bateratuen sare publikoan (Hezkuntzako kontseilariaren abenduaren 1eko...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR