814/2010 FORU AGINDUA, abenduaren 31koa, Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariak emana, aldi baterako kontratazioa kudeatzeko arauak onesten dituena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea
  1. TITULUA

    Arau orokorrak

    1. artikulua. Xedea.

      Foru agindu honen xedea da Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako lanpostuetan aldi baterako kontratazioaren bidez aritu nahi duten izangaien zerrendak kudeatzeko arauak ezartzea.

    2. artikulua. Aplikazio eremua.

      Foru agindu honetan jasotako arauak Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta haren erakunde autonomoei atxikitako lanpostuetan aldi baterako kontratazioaren bidez aritu nahi duten izangaien zerrenden kudeaketan aplikatuko dira, lanpostu hauetakoetan izan ezik:

      1. Hezkuntza Departamentuko irakasle lanpostuak.

      2. Nafarroako Osasun Zerbitzua-Osasunbideari atxikitako lanpostuak.

    3. artikulua. Aldi baterako langileak hautatzeko printzipioak.

    4. Aldi baterako langileen hautapena deialdiaren bidez eginen da, non berdintasun, merezimendu, gaitasun eta publikotasun printzipioak bermatuko diren.

    5. Betiere, aldi baterako langileak hautatzeko prozeduretan kontratazioa ahalik eta eraginkortasun eta arintasun handienarekin egitea bilatuko da.

  2. TITULUA

    Izangaiak hautatzeko prozedurak

    1. artikulua. Zerrendak osatzeko prozedurak eta lehentasun hurrenkera.

      Administrazioak aldi baterako kontratazioetarako izangaien zerrendak osatzen ahalko ditu. Horietan lehentasun hurrenkera hau izanen da:

      1. Proba guztiak gainditu arren, lanposturik lortzen ez duten izangaien zerrendak.

      2. Sartzeko hautapen prozesuetan proba guztiak gainditzen ez dituzten izangaien zerrendak.

      3. Hautaprobetarako deialdi publikoaren bidez osatzen diren izangai zerrendak.

      4. Nafarroako Enplegu Zerbitzuak deitutako hautaproben bidez osatutako izangai zerrendak.

    2. artikulua. Proba guztiak gainditu arren, lanposturik lortzen ez duten izangaien zerrendak.

    3. Zerrenda hauek osatuko dira Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioan eta haren erakunde autonomoetan funtzionario gisa edo lan kontratatu finko gisa sartzeko deialdietan, proba guztiak gainditu arren, lanposturik lortzen ez duten izangaiekin.

    4. Proba guztiak gainditu arren, lanpostua lortzen ez duten izangaien zerrenda hauetan lehentasuna finkatzeko, sartzeko hautapen prozesuan lortutako puntuazio altuenari erreparatuko zaio, 9. artikuluan ezarritakoa izan ezik.

    5. Artikulu honen babesean osatzen diren zerrenden indarraldia bost urtekoa izanen da gehienez, indarra hartzen duten egunetik hasita.

      Zerrenden indarraldia bitartean, halako lanpostuetarako beste zerrendaren bat osatzen bada, proba guztiak gainditu arren, lanpostua lortzen ez duten izangaiekin, berrikiago onetsitako zerrendetako izangaiak lehenetsiko dira zerrenda zaharragokoen aurretik.

    6. artikulua. Sartzeko hautapen prozesuetan proba guztiak gainditzen ez dituzten izangaien zerrendak.

    7. Zerrenda hauetan honako hauek sartuko dira:

      1. Sartzeko deialdian aurkeztuta, prozesu osoa ez, baina proba batzuk gainditzen diuzten izangaiak.

      2. Deialdiaren oinarrietan lehenengo probarako ezarritako gehieneko puntuazioaren gutxienez %30 lortzen duten izangaiak.

    8. Izangai zerrenda hauetan lehentasunak finkatzeko, irizpide hauei eta aplikazio hurrenkera honi erreparatuko zaie, 9. artikuluan ezarritakoa izan ezik:

      1. Nork gainditu duen proba gehien.

      2. Nork izan duen puntuaziorik altuena probetan.

    9. Artikulu honen babesean osatzen diren zerrenden indarraldia bost urtekoa izanen da gehienez, indarra hartzen duten egunetik hasita.

      Zerrenden indarraldia bitartean, halako lanpostuetarako beste zerrendaren bat osatzen bada, hautapen prozesuan proba guztiak gainditu ez dituzten izangaiekin, berrikiago onetsitako zerrendetako izangaiak lehenetsiko dira zerrenda zaharragokoen aurretik.

    10. artikulua. Hautaprobetarako deialdi publikoaren bidez osatzen diren izangai zerrendak.

    11. Aldi baterako kontratatzeko izangaien zerrenda hauek osatzeko deialdiak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko dira.

    12. Aldi baterako kontratatzeko izangaien zerrendan sartuko dira hautapen probetan ezarritako gehieneko puntuazioaren gutxienez %30 lortzen duten izangaiak.

    13. Izangaien zerrendan lehentasuna finkatzeko, probetan lortutako puntuazioari erreparatuko zaio, handienetik txikienera, 9. artikuluan ezarritakoa izan ezik.

    14. Artikulu honen bidez osatzen diren zerrendek bost urteko indarraldia izanen dute gehienez, onesten direnetik hasita.

      Zerrenden indarraldia bitartean, halako lanpostuetarako beste zerrendaren bat osatzen bada Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratutako hautaproben deialdi publiko baten bidez, berrikiago onetsitako zerrendetako izangaiak lehenetsiko dira zerrenda zaharragokoen aurretik.

    15. artikulua. Nafarroako Enplegu Zerbitzuak deitutako hautaproben bidez osatzen diren izangai zerrendak.

    16. Idatz-zati honetan aurreikusitako hautapen sistema erabiliko da aurreko artikuluetan aipatutako zerrendetan deitzeko moduko izangairik ez dagoenean eta justifikatzen denean kontratatzeko premia larria dagoela edo lanpostu horiek betetzeko zailak direla, berariazko ezaugarri dituztelako.

    17. Hautapen sistema hau erabiltzeko, deialdi bat onetsi beharko da, non parte hartzeko betebeharrak eta egin beharreko hautaprobak finkatuko diren. Deialdian parte hartzen ahalko dute Nafarroako Enplegu Zerbitzuan lan eskatzaile gisa edo enplegua hobetzeko egoeran inskribaturik dauden pertsonek.

    18. Aldi baterako kontratatzeko izangaien zerrendan sartuko dira hautaprobetan ezarritako gehieneko puntuazioaren gutxienez %30 lortzen duten izangaiak.

    19. Izangaien zerrendan lehentasuna finkatzeko, hautaprobetan lortutako puntuazioari erreparatuko zaio, handienetik txikienera, 9. artikuluan ezarritakoa izan ezik.

    20. Artikulu honen bidez osatzen diren zerrendek hiru urteko indarraldia izanen dute gehienez, onesten direnetik hasita.

      Zerrenden indarraldia bitartean, halako lanpostuetarako beste zerrendaren bat osatzen bada Nafarroako Enplegu Zerbitzuak deitutako hautaprobetarako deialdi baten bidez, berrikiago onetsitako zerrendetako izangaiak lehenetsiko dira zerrenda zaharragokoen aurretik.

    21. Kanpainarako kontratazioen kasuan, eta betiere behar bezala justifikatuko ohiz kanpoko...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR