67/009 FORU AGINDUA, otsailaren 16koa, Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariak emana, Nafarroako Foruzaingoaren Ikuskapen Orokorreko Arloa garatzen duena, brigaden eta taldeen maila arte.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Urtarrilaren 20ko 103/2008 Foru Dekretuaren bidez, Nafarroako Foruzaingoaren antolamendu eta funtzionamenduaren Erregelamendua aldatu zen hein batean. Erregelamendu hori uztailaren 26ko 265/2004 Foru Dekretuaren bitartez onetsi zen.

Erregelamenduzko testu horren 12 . artikuluak xedatzen du polizia etxeak, polizia arretarako bulegoak, brigadak eta taldeak sortu, aldatu edo kentzea Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariari dagokiola, Barne zuzendari nagusiak proposaturik.

Bestalde, uztailaren 26ko 265/2004 Foru Dekretuak (urriaren 20ko 103/2008 Foru Dekretuaren bidez aldatu zenak) 15.2 artikuluan dio Ikuskapen Orokorreko Arloak Komunikazio eta Loturako Dibisioa, Dibisio Tekniko Orokorra eta Barne Araubideko Dibisioa dituela bere egituraren barrenean.

Horregatik, arlo honetan indarra duen legediak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

  1. KAPITULUA

    Ikuskapen Orokorreko Arloaren antolaketa egitura

    1. ATALA

      Dibisio Tekniko Orokorra

    2. artikulua. Brigadak.

      Dibisio Tekniko Orokorrak brigada hauek ditu bere baitan:

      1. Polizia Administrazioaren Brigada.

      2. Garapen Teknologikoaren Brigada.

      3. Baliabideak Administratzeko Brigada.

    3. artikulua. Polizia Administrazioaren Brigada.

    4. Polizia Administrazioaren Brigadari eginkizun hauek dagozkio:

      1. Foruzaingoaren dokumentazio guztia jaso, erregistratu eta banatzea.

      2. Foruzaingoaren barneko eta kanpoko komunikazioa kudeatzea, Foru Administrazioan arlo horretan eskumena duten unitateekin koordinaturik.

      3. Foruzaingoko buruaren idazkaritza lanak.

      4. Beste polizia kidegoekiko harreman instituzionalak bideratzea eta antolaketa eta protokolo lanez arduratzea.

      5. Poliziaren eraginkortasunari aplikagarri zaizkion arau eta prozedurak bildu eta zabaltzea.

      6. Txosten juridikoak prestatzea eta aholku ematea.

      7. Foruzaingoari dagozkion lan orokor administratibo guztiak zentralizatzea eta lan horietan laguntzea arlo eta polizia etxe guztiei.

      8. Foruzaingoaren dokumentazio guztia kudeatu eta kontrolatzea, behar bezala eta epeak betez tramitatzen dela begiratuz, eta orobat, dokumentazioa erregistratu, artxibatu eta gordetzea.

      9. Foruzaingoak giza baliabideen arloan dituen beharrak identifikatu eta bideratzea, Barne Zuzendaritza Nagusian arlo horretan eskumena duen unitatearekin koordinatuz.

      10. Laneko lizentziekin, baimenekin, oporrekin, administrazio egoerekin, ordutegien kontrolarekin eta lanpostuak betetzeko prozesuekin zerikusia duten gai guztiak kudeatu eta tramitatzea, eta arlo horretako xedapen indardunak betetzen direla begiratzea.

      11. Foruzaingoko kideen espediente pertsonalak kudeatu eta kontrolatzea.

      12. Laneko arriskuei aurrea hartzeko kultura garatzea, arloko legediaren arabera behar diren jarduerak eta laneko arriskuei aurrea hartzeko planak sustatuz, Administrazioan eskumena duten beste unitate batzuekin koordinaturik.

      13. Foruzaingoaren ekonomia eta aurrekontuak kudeatzea, Idazkaritza Tekniko Nagusiaren barrenean eskumena duten beste organo batzuekin koordinatuz.

      14. Foruzainek egiten dituzten joan-etorri eta bidaiak tramitatzea eta kontrolatzea.

        ñ) Polizia txostenak egiteagatik, tasengatik, akonpainamenduengatik edo zerbitzu bereziengatik jasotzen diren diru-sarrerak kudeatzea.

      15. Foruzaingoaren prestakuntza beharrak identifikatu eta zehaztea.

      16. Prestakuntza jarduerak planifikatu, antolatu eta ebaluatzea, Nafarroako Segurtasun Eskolarekin batera.

      17. Foruzaingoko prestatzaileei orientabideak ematea, Nafarroako Segurtasun Eskolarekin batera arituz, eta polizia lanetarako interesgarriak diren jardunaldi eta hitzaldien diseinuan eta prestaketan parte hartzea.

      18. Polizia lanetarako interesgarriak diren prestakuntza eskaintzak jasotzea.

      19. Armak ikuskatzea, Barne Araubideko Dibisioarekin batera.

      20. Liburutegi zerbitzuaz eta kultur ekitaldiez arduratzea.

      21. Esleitzen zaion beste edozein eginkizun, aurrekoekin zerikusia dutenak.

    5. artikulua. Taldeak.

    6. Esleitu zaizkion eginkizunak burutzeko orduan hobeki espezializatzeko, Polizia Administrazioaren Brigadak talde hauek bilduko ditu bere baitan:

      1. Burutza Taldea.

      2. Kudeaketa Administratiboaren Taldea.

      3. Giza Baliabideen Taldea.

      4. Kudeaketa Ekonomikoaren eta Aurrekontu Kontrolaren Taldea.

      5. Prestakuntza Taldea.

    7. Aurreko idatz-zatiko taldeak unitate zentralak izanen dira.

    8. artikulua. Garapen Teknologikoaren Brigada.

    9. Garapen Teknologikoaren Brigadari eginkizun hauek dagozkio:

      1. Foruzaingoaren zerbitzuen berrikuntza eta hobekuntza teknologikorako azterlanak egitea.

      2. Foruzaingoari esleitutako baliabide teknologikoak etengabe ebaluatu eta hobetzea.

      3. Beste erakunde batzuekin sinatutako akordio eta hitzarmen teknologikoak betetzen direla begiratzea.

      4. Poliziaren sistema informatikoen mantentze-lanak bermatzea eta hobekuntza teknologikorako proiektuak proposatzea, beste organo eskudun batzuekin lankidetzan.

      5. Datu pertsonalak babesteko arauak betetzen direla begiratzea, beste organo eskudun batzuekin lankidetzan.

      6. Polizia sistema informatikoetan sartzeko baimenak kudeatu eta kontrolatzea.

      7. Delinkuentzia mapak prestatu eta eguneratzea, hala nola kartografia.

      8. Polizia estatistikak prestatu, aztertu eta kontrolatzea.

      9. Datu polizialak sartu eta balidatzea.

      10. Beste administrazio batzuekin polizia arloko lotura lanak egitea Europar Batasuneko koordinazio polizialaren prozesuetan, Foruzaingoko buruak ematen dituen jarraibideei segituz.

      11. Esleitzen zaion beste edozein eginkizun, aurrekoekin zerikusia dutenak.

    10. artikulua. Taldeak.

    11. Esleitu zaizkion eginkizunak burutzeko orduan hobeki espezializatzeko, Garapen Teknologikoaren Brigadak talde hauek bilduko ditu bere baitan:

      1. Proiektu, Berrikuntza, Azterketa eta Estatistiken Taldea.

      2. Datuak Mekanizatzeko Taldea.

      3. Lotura Taldea.

    12. Aurreko idatz-zatiko taldeak unitate zentralak izanen dira.

    13. artikulua. Baliabideak Administratzeko Brigada.

    14. Baliabideak Administratzeko Brigadari eginkizun hauek dagozkio:

      1. Baliabide materialen arloan dauden eskaerei erantzutea, Barne Zuzendaritza Nagusiko unitateekin koordinaturik.

      2. Foruzaingoari atxikitako ondasunen inbentarioa kudeatzea eta haien mantentze-lanez arduratzea.

      3. Baliabideak erosteko prozeduretarako baldintza-agiriak prestatzea eta, agintzen zaionean, kontratazio organoetan parte hartzea.

      4. Ibilgailuen eta baliabide materialen kontrolean, kudeaketan eta mantentze-lanetan laguntzea.

      5. Argazki laborategiaz arduratzea.

      6. Foruzaingoko eraikinen eta egoitzetako altzarien mantentze-lanez arduratzea.

      7. Foruzaingoak dituen instalazioak planifikatu eta antolatzea, tokiak modurik egokienean aprobetxa daitezen.

      8. Foruzaingoaren instalazio eta baliabideetan ingurumen kudeaketarako sistemak ezarri eta haien jarraipena egitea.

      9. Foruzaingoak dituen telefonia eta transmisiorako baliabideak kontrolatu eta haien mantentze-lanez arduratzea.

      10. Poliziaren komunikazio sistemak aztertu eta etengabe hobetzea.

      11. Baliabide materialen auditoria egitea eta egoki erabiltzen direla kontrolatzea, ongi kudeatzen direla begiratuz.

      12. Esleitzen zaion beste edozein eginkizun, aurrekoekin zerikusia dutenak.

    15. Aurreko idatz-zatian araututako brigada unitate zentrala izanen da.

    16. ATALA

      Barne Araubideko Dibisioa

    17. artikulua. Taldeak.

      Barne Araubideko Dibisioak honako talde hauek biltzen ditu bere baitan:

      1. Ebaluazio eta Ikerketa Taldea.

      2. Kalitatearen eta Diziplina Araubidearen Taldea.

    18. artikulua. Ebaluazio eta Ikerketa Taldea.

    19. Ebaluazio eta Ikerketa Taldeari eginkizun hauek dagozkio:

      1. Agintari eskudunek finkatzen dituzten isilpeko informazioak eta ikerketak instruitzea, Foruzaingoko kideen jarduketari buruzkoak eta, orobat, Nafarroako Segurtasun Eskolan ari diren izangaien jarduketari buruzkoak.

      2. Zerbitzua hobetze aldera zehazten diren polizia zerbitzuen auditoria eta ebaluazioa.

      3. Esleitzen zaion beste edozein eginkizun, aurrekoekin zerikusia dutenak.

    20. Ebaluazio eta Ikerketa Taldea unitate zentrala izanen da.

    21. artikulua. Kalitatearen eta Diziplina Araubidearen Taldea.

    22. Kalitatearen eta Diziplina Araubidearen Taldeari eginkizun...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR