280/2010 FORU AGINDUA, apirilaren 26koa, Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariak emana, Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duena bulegoen mailan.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariak uztailaren 29an emandako 78/2005 Foru Aginduaren bidez, Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuaren egitura organikoa onetsi zen bulegoen mailan.

Irailaren 3ko 116/2007 Foru Dekretuaren bidez, Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuaren egitura organikoa ezarri zen, eta zuzendaritza nagusi bakoitza osatzen duten zerbitzuak eta atalak finkatu ziren, baita horien eginkizunen esparrua eta esparru materiala ere. Xedapen iragankor bakarrak ezartzen du "foru dekretu hau garatzeko neurriak hartu bitartean, Atalarena baino maila txikiagokoak diren unitate organikoek berdin segituko dute eta oraingo izenari eta eginkizunei eutsiko diete. Behin-behinekoz egitura berriko organoei atxikiko ziaizkie, orain arte betetzen zituzten eginkizunen arabera".

Bestalde, Nafarroako Gobernuak 2009ko irailaren 21ean hartutako Erabakiaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako unitate organikoen kopurua murrizteko agindua eman zen. Erabakian xedatu zenez, Foru Komunitateko Administrazioaren departamentuetako bakoitzak Nafarroako Gobernuari proposatu behar dizkio bere egitura organikoan egin behar diren aldaketak. Zehazki, Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuari 25 unitate organiko kentzea dagokio.

Foru agindu honen helburua behar diren egokitzapenak egitea da, horrela, alde batetik, 116/2007 Foru Dekretuko aurreikuspenetara egokitzeko eta, bestetik, aipatu erabakia betetzeko. Horrek berarekin dakar zenbait aldaketa egitea, araudi argitasunerako, eta horrek foru agindu berri bat onestea eskatzen du, Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuaren bulego mailako egitura organiko berria osorik arautzeko.

Hori horrela, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 24.4 artikuluak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

AGINDU DUT:

  1. KAPITULUA

    Lehendakaritzako Zuzendaritza Nagusia

    1. ATALA

      Legegintza eta Koordinazio Zerbitzua

    2. artikulua. Elkarte, Fundazio eta Lanbide Elkargoen Bulegoa.

      Elkarte, Fundazio eta Lanbide Elkargoen Bulegoak, Legeen Garapenerako eta Koordinaziorako Atalari atxikirik, eginkizun hauek izanen ditu:

      1. Helbidea Nafarroan duten eta batez ere Foru Komunitatean aritzen diren elkarteen inskripzioa eta erregistroa kudeatzea.

      2. Elkarteen arloko agiriak eta jakinarazpenak Estatuko Administrazio Orokorrari igortzea.

      3. Elkarteei buruzko administrazio espedienteen tramitazioari buruzko informazioa.

      4. Azaroaren 11ko 613/1999 Foru Dekretuak araututako Fundazioen Erregistroa kudeatzea.

      5. Nafarroako Lanbide Elkargoen eta Elkargoetako Kontseiluen Erregistroa, apirilaren 6ko 3/1998 Foru Legeak sortua, kudeatzea.

      6. Esleitzen zaion beste edozein eginkizun.

    3. ATALA

      Gobernuaren Idazkaritza Zerbitzua

    4. artikulua. Gobernu Idazkaritzako Kudeaketa Administratiboaren Bulegoa.

      Gobernu Idazkaritzako Kudeaketa Administratiboaren Bulegoak, Gobernuaren Idazkaritza Zerbitzuari atxikirik, eginkizun hauek izanen ditu:

      1. Gobernuaren bilkuretarako deialdiak prestatu eta banatzea.

      2. Gobernuaren bilkuretan aztertuko diren gaien dokumentazioa prestatzea, departamentuekin batean.

      3. Gobernuaren erabakien eta foru dekretuen ziurtagiriak idaztea.

      4. Gobernuak onetsitako foru dekretuak eta erabakiak biltzea.

      5. Xedapen orokorrak eta, hala behar denean, bestelako egintzak Nafarroako Aldizkari Ofizialera eta Estatuko Aldizkari Ofizialera igortzea.

      6. Gobernuaren bilkuren Akta Liburuak prestatzea, bai eta Gobernuaren foru dekretu eta erabakienak eta Gobernuko lehendakariaren foru dekretuenak ere.

      7. Testuen prozesu mekanizatua kudeatu eta koordinatzea, Gobernuko Idazkaritzaren eginkizunei loturik.

      8. Aipatu eginkizun guztiekin zerikusia duen dokumentazioa, oro har, tramitatzea.

      9. Esleitzen zaion beste edozein eginkizun.

    5. artikulua. Argibide eta Erregistro Bulegoa.

      Argibide eta Erregistro Bulegoak, Gobernuaren Idazkaritza Zerbitzuari atxikirik, eginkizun hauek izanen ditu:

      1. Herritarrei Nafarroako Gobernuko argibide eta erregistro bulegoaren bidez harrera eta argibideak ematea.

      2. Herritarrei eta Administrazioko unitateei telefono baliabideen bitartez harrera eta argibideak ematea.

      3. Herritarrek Foru Komunitateko Administrazioa hobeki ezagutzera bideratzen diren ekintzak gauzatzea.

      4. Dokumentuak hartzea eta horien tratamendua egitea sistema mekanizatuan.

      5. Aurkezturiko dokumentazioa kodetzea eta departamentu interesdunetara igortzea.

      6. Espedienteen kontrola eta jarraipena egitea.

      7. Eragiketa arauak ematea Erregistroko sistema mekanizatuko terminalean.

      8. Departamentuetako eta erakunde autonomoetako erregistro osagarrien arduradunekin koordinatzea.

      9. Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuaren Erregistroa.

      10. Indarra duten xedapenek ematen dizkioten gainerako eginkizunak eta aurrekoekin zerikusia duen edo haien ondoriozkoa den beste edozein.

      11. Esleitzen zaion beste edozein eginkizun.

    6. artikulua. Posta Eginkizunetarako Bulegoa.

      Posta Eginkizunetarako Bulegoak, Gobernuaren Idazkaritza Zerbitzuari atxikirik, eginkizun hauek izanen ditu:

      1. Foru Komunitateko Administrazioari igortzen zaizkion gutunak postetxean bildu eta, gero, sailkatu eta banatzea.

      2. Foruzaingoak egiten dituen segurtasun kontroletan laguntzea.

      3. Foru Komunitateko Administrazioak sortzen dituen gutunak bildu, frankeatu eta igortzea.

      4. Barneko posta bildu eta banatzea.

      5. Frankeatzeko jasotzen diren objektuak kontrolatzea.

      6. Egindako lanen kontabilizazioa.

      7. Kanpoko enpresen esku uzten diren frankeatze eta igortze lanen kontabilizazioa.

      8. Esleitzen zaion beste edozein eginkizun.

    7. ATALA

      Nafarroako Aldizkari Ofizialaren Zerbitzua

    8. artikulua. Kalitate eta Kontrolerako Bulegoa.

      Kalitate eta Kontrolerako Bulegoak, Nafarroako Aldizkari Ofiziala Kudeatzeko Atalari atxikirik, eginkizun hauek izanen ditu:

      1. Nafarroako Aldizkari Ofizialera igortzen diren jatorrizko agiriak aztertzea.

      2. Argitaratze prozesua kontrolatzea presari eta epeei dagokienez.

      3. Argitaratu beharreko jatorrizko agiriak igortzen dituztenekin harremana izatea.

      4. Nafarroako Aldizkari Ofizialaren proba aztertzea.

      5. Dokumentu normalizatuak prestatzea eta horien mantentze-lana egitea.

      6. Esleitzen zaion beste edozein eginkizun.

    9. artikulua. Kudeaketa Ekonomikoaren Bulegoa.

      Kudeaketa Ekonomikoaren Bulegoak, Nafarroako Aldizkari Ofiziala Kudeatzeko Atalari atxikirik, eginkizun hauek izanen ditu:

      1. Zerbitzuaren ohiko kudeaketa ekonomikoa eta aurrekontuei buruzkoa bere gain hartzea.

      2. Nafarroako Aldizkari Ofizialeko harpidetzak, iragarkiak eta aleen salmenta kudeatzea.

      3. Esleitzen zaion beste edozein eginkizun.

  2. KAPITULUA

    Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusia

    1. ATALA

      Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzua

    2. artikulua. Gizarte Segurantzaren Bulegoa.

      Gizarte Segurantzaren Bulegoak, Nominen eta Gizarte Segurantzaren Atalari atxikirik, eginkizun hauek izanen ditu:

      1. Nafarroako Foru...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR