153/2014 FORU AGINDUA, ekainaren 27koa, Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuko kontseilariak emana, Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuko zuzendari nagusien eta idazkari tekniko nagusiaren aldi baterako ordezkoak izendatzen dituena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioa arautzen duen abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 41.2 artikuluak ezartzen duenaren arabera, zuzendari nagusiak, idazkari tekniko nagusiak eta zuzenean kontseilarien mende dauden beste organo batzuetako titularrak kanpoan direnean, eritasun edo ezintasunen bat dutenean edo karguak hutsik daudenean, departamentu bakoitzeko titularrak foru agindu baten bidez izendatuko ditu horien ordez aldi baterako ariko diren ordezkoak. Manu horren 6. idatz-zatiaren arabera, ordezkoen izendapena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da, kasu zehatzetarako egiten dena izan ezik.

Horrenbestez, aipatutako legearen artikulu horrekin bat,

AGINDU DUT:

  1. Kargua hutsik dagoenean, titularra kanpoan edo eri denean edo ezintasun bat duenean, Lehendakaritza eta Justiziako zuzendari nagusiaren ordez haren mendeko zerbitzuetako zuzendariak arituko dira aldi baterako, hurrenkera honetantxe:

    1. Gobernuaren Idazkaritzako eta Araugintzako Zerbitzua.

    2. Nafarroako Aldizkari Ofizialaren Zerbitzua.

    3. Aholkularitza Juridikoaren Zerbitzua.

    4. Justiziako Zerbitzu Juridiko Administratiboa.

    5. Justiziako Gizarte Zerbitzua.

    6. Baliabide Materialen Kudeaketarako Zerbitzua.

  2. Kargua hutsik dagoenean, titularra kanpoan edo eri denean edo ezintasun bat duenean, Barneko zuzendari nagusiaren ordez haren mendeko zerbitzuetako zuzendariak arituko dira aldi baterako, hurrenkera honetantxe:

    1. Araubide Juridikoaren eta Langileriaren Zerbitzua.

    2. Segurtasun Politikak Garatzeko Zerbitzua.

    3. Nafarroako Segurtasun Eskola.

  3. Kargua hutsik dagoenean, titularra kanpoan edo eri denean edo ezintasun bat duenean, Informatika eta Telekomunikazio zuzendari nagusiaren ordez haren mendeko zerbitzuetako zuzendariak arituko dira aldi baterako, hurrenkera honetantxe:

    1. Informazio Sistema Korporatiboen Zerbitzua.

    2. Departamentuetako Informazio Sistemen Zerbitzua.

    3. Azpiegitura Teknologikoen eta Euskarri Zentroaren Zerbitzua.

    4. Osasun Arloko Informazio Sistemen Zerbitzua.

  4. Kargua hutsik dagoenean, titularra kanpoan edo eri denean edo ezintasun bat duenean, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiaren ordez haren mendeko zerbitzuetako zuzendariak arituko dira aldi baterako, hurrenkera honetantxe:

    1. Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzua.

    2. Langileriaren Kudeaketako Zerbitzua.

    3. Lan Harremanen eta Antolamenduaren Zerbitzua.

    4. Gizarte Prestazioen Zerbitzua.

    5. Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutua.

    6. Antolaketa eta Modernizazio Zerbitzua.

      ...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR