163/2013 FORU AGINDUA, maiatzaren 7koa, Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enpleguko kontseilariak emana, 583 eredua onesten duena (Energia elektrikoaren ekoizpenaren balioaren gaineko zerga. Autolikidazioa eta ordainketa zatikatuak).

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Iraunkortasun energetikorako neurri fiskalei buruzko abenduaren 27ko 15/2012 Legeak, sistema fiskala bateragarriagoa izan dadin ingurumenaren eta jasangarritasunaren aldetik eraginkortasun eta errespetu handiagoa duen erabilerarekin, eta aurrekontuen oreka lor dadin ingurumeneko politikak zerga sisteman sartzeko esparruan, energia elektrikoaren ekoizpenaren balioaren gaineko zuzeneko zerga erreala sortu zuen, energia elektrikoa sortzeko eta hura sistema elektrikoan sartzeko jarduerak zergapetzen dituena Espainiako sistema elektrikoan.

Foru Komunitateak, zergapetzeko ahalmena erabiliz, Parlamentuan onetsi zuen, abenduaren 26ko 24/2012 Foru Legearen bidez, bertan zerga hori aplikatzea. Haren ordainaraztean hura arautzen duen Estatuko araudia aplikatuko da.

Hori guztia gorabehera, 24/2012 Foru Legearen bidez, zerga ordaintzetik salbuetsita daude energia elektriko berriztagarria ekoizteko instalazioen titularrak edo kotitularrak, haien potentzia nominala 100 kW-tik beherakoa bada instalazio bakoitzerako, bai eta energia elektriko berriztagarrien instalazioen titularrak edo kotitularrak ere, bost urteko epean, egungo ekoizpen ekipoak ekoizpena handituko duten beste batzuekin berritzen direnetik aurrera.

Halaber, Tributuei buruzko abenduaren 14ko 13/2000 Foru Lege Orokorraren zazpigarren xedapen gehigarrian baimena ematen zaio Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariari foru agindu bidez arautu dezan foru lege horren 90. artikuluan aipatzen diren zergadun eta entitateek zein kasu eta baldintzatan aurkezten ahal dituzten baliabide elektroniko, informatiko eta telematikoak erabiliz aitorpenak, jakinarazpenak, aitorpen-likidazioak, autolikidazioak edo tributuen arloko araudiak eskatutako beste agiri guztiak.

Horrenbestez, eta Tributuei buruzko abenduaren 14ko 13/2000 Foru Lege Orokorraren 6. artikuluan jasotako eskudantziarekin bat,

AGINDU DUT:

  1. artikulua. 583 eredua onestea.

  2. 583 eredua onesten da (Energia elektrikoaren ekoizpenaren balioaren gaineko zerga. Autolikidazioa eta ordainketa zatikatuak), baita 767 ordainketa gutuna ere, foru agindu honen eranskinean ageri dena.

  3. 583 eredua telematikoki aurkeztu behar da, Internet bidez, foru agindu honen 4. artikuluan xedatutakoarekin bat.

  4. artikulua. 583 eredua aurkeztera behartuta daudenak.

    Tributuei buruzko abenduaren 14ko 13/2000 Foru Lege Orokorraren 25. artikuluak aipatzen dituen pertsona fisiko nahiz juridikoek eta entitateek aurkeztu behar dute 583 eredua, Iraunkortasun energetikorako neurri fiskalei buruzko abenduaren 27ko 15/2012 Legearen 4. artikuluko jarduerak egiten badituzte, Nafarroan daudenean energia elektrikoa ekoizteko eta hura sistema elektrikoan sartzeko zentroak.

  5. artikulua. 583 eredua aurkezteko tokia eta epea.

  6. Tributudunek ondoko epe hauetan aurkeztuko dute, Nafarroako Zerga Ogasunean, 583 eredua, eta, hala balegokio, zerga kuotaren...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR