1/2009 FORU DEKRETUA, urtarrilaren 12koa, Balio Erantsiaren gaineko Zergaren Erregelamendua (martxoaren 8ko 86/1993 Foru Dekretuaren bidez onetsia) aldatzen duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

ZIOEN AZALPENA

Balio Erantsiaren gaineko Zerga likidatzeko prozeduran, ordaindutako kuotak deduzitzeko eskubidea funtsezkoa da, zeren horrela zergaren neutraltasun osoa lortzen ahal da.

Bada, Europako Erkidegoetako Justizia Auzitegiaren jurisprudentzian behin eta berriz agertu da aipatutako deduzitzeko eskubidea funtsezko osagaia dela zergaren funtzionamenduan eta likidazioan, eta beharrezkoa dela subjektu pasiboek berehalakoan egiteko aukera izatea.

Horrekin loturik, kontuan hartu beharrekoa da Balio Erantsiaren gaineko Zerga kontsumoaren gaineko tributua dela, eta bere eragin ekonomikoa horrantz bideratu behar dela. Horregatik, saihestu behar da enpresaburuek edo profesionalek sufritzea itzulketen atzerapenak ekar ditzakeen finantza kostuak, zerga aitortzeko eta likidatzeko modua dela-eta (betiere eragotzi gabe Zerga Administrazioak egin beharreko egiaztatze jarduerak). Bereziki, aitorpen garaian inbertsio handiak egin badira, edo jarduera enpresarial edo profesional bati hasiera emateko asmorik baldin bada.

Gaur egun itzulketak egiteko bi araubide edo prozedura dira. Alde batetik, itzulketak egiteko dauden ohiko kasuak, eta, bestetik, esportatzaileei merkataritza araubidean egiten zaizkien itzulketak eta beste operadore ekonomiko batzuei egiten zaizkienak. Lehenbiziko kasuan, subjektu pasiboek eska dezakete urteroko abenduaren 31n beren alde dagoen saldoa itzultzea, urte horretako azken likidazioaldiari dagokion aitorpenean. Bigarren prozedurari dagokionez, aukera ematen da likidazioaldi bakoitzaren bukaeran eskatzeko itzulketak. Baina subjektu pasibo gutxi batzuek soilik erabil dezakete prozedura hori: batez ere, Batasunaren barneko esportazioak eta entregak egiten dituztenek. Eta horretarako aintzat hartu da egiten dituzten eragiketak (Batasunaren barneko esportazio eta entrega salbuetsiak) errepikatu egiten direla, eta horrek erabakitzen duela aitorpen-likidazioen zeinua. Gainerako kasuetan, arestian esan bezala, itzulketa eskaerak atzeratu egiten dira, hau da, azken likidazioaldian aurkeztu beharreko aitorpenean egiten dira. Horrela, zeharkako presio fiskala handitu egiten da (finantza kostuen handitzea), eta hori jusitifikatzea zaila da gaur egun.

Egoera hori konpontzeko asmoz, Estatuko araudia aldatu egin da, eta, Hitzarmen Ekonomikoaren aginduz, beharrezkoa da zenbait aldaketa egitea, Estatuaren araudiari egokitzeko. Bada, Tributu Harmonizazioari buruzko abenduaren 29ko 5/2008 Legegintzako Foru Dekretuak aldatu egin zuen Balio Erantsiaren gaineko Zergari buruzko abenduaren 30eko 19/1992 Foru Legea, zerga horren itzulketak arautzeari dagokionez. Ildo horretan, dagokion erregelamenduzko ahalmena erabiliz, Foru Dekretu honen helburua da hilabetero itzulketak egiteko sistema berri bat ezartzea. Horren oinarriak izanen dira subjektu pasibo gehienek erabiltzeko aukera izatea eta funtzionamendu erraza izatea; dena dela, mantendu eginen da Administrazioak egiaztapenak egiteko eta ikertzeko duen ahalmen egokia, beharrezkoa baita iruzur fiskalaren kontra borrokatzeko.

Sistema hori erabiltzeko aukera duten subjektu pasiboei dagokienez, Hilabeteko Itzulketen Erregistro bat sortuko da, eta hori izanen da sistema berriaren oinarria. Esportatzaileen eta beste Eragile Ekonomikoen Erregistroan (iraungia) gertatzen zen ez bezala, BEZarengatik ordaindu behar duten subjektu pasibo gehien-gehienek dute aukera hartan sartzeko, batez ere jarduera enpresarial edo profesional bati ekin nahi dioten enpresaburu eta profesionalek, hau da, enpresaburu bihurtzen direnak ondasunak nahiz zerbitzuak eskuratzen dituzten neurrian, betiere jarduera enpresarial nahiz profesional batean erabiltzeko.

Erregistro horren funtzionamendua zehatz arautu da. Zentsu-aitorpen baten bidez sartuko dira erregistro horretan, salbu...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR