8/2012 FORU LEGEA, maiatzaren 4koa, Foru Legea, baliabiderik gabeko zordun hipotekarioak babesteko tributu-neurriei buruzkoa.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

NAFARROAKO GOBERNUKO LEHENDAKARIA NAIZEN HONEK.

Aditzera ematen dut Nafarroako Parlamentuak onetsi duela honako:

FORU LEGEA, FORU LEGEA, BALIABIDERIK GABEKO ZORDUN HIPOTEKARIOAK BABESTEKO TRIBUTU-NEURRIEI BURUZKOA.

Baliabiderik gabeko zordun hipotekarioak babesteko presako neurriei buruzko martxoaren 9ko 6/2012 Errege Lege-dekretuak neurriak ezartzen ditu hipoteken betearazpenerako prozedurak malgutzeko, gizartean bazterturik gelditzeko arriskuan dauden pertsonen kasuan etxebizitzaren utzarazpenak dakartzan arazoak arindu nahian. Errege lege-dekretu horretan, neurri horiek aplikatuko zaizkien zordunen gizarte-bazterketaren muga non den zehazten da, berandutza-korrituak mugatzen dira eta epaitegitik kanpoko betearazpenerako prozedurak aldatzen dira. Neurri horiekin batera, tributu arloko beste batzuk ere ezartzen dira, etxebizitzaren eskualdatzaileari kalterik ez eragiteko xedeaz.

Baliabiderik gabeko zordun hipotekarioak babesteko tributu-neurriei buruzko Foru Legeak Nafarroako Foru Komunitaterako egokitu ditu estatuko zerga arloko aipatutako neurriak. Lege proiektu hau hiru artikuluk eta azken xedapen batek osatzen dute.

Lehendabiziko artikuluak xedapen gehigarri bat eransten dio Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergari buruzko Foru Legearen Testu Bateginari, berrogeita hirugarrena. Bertan xedatzen denez, Baliabiderik gabeko zordun hipotekarioak babesteko presako neurriei buruzko martxoaren 9ko 6/2012 Errege Lege-dekretuaren 2. artikuluaren aplikazio esparruan sartzen diren zordunek etxebizitza ordainean ematen dutenean, aukera hori aurreikusita baitago errege lege-dekretu horretan, emate horretatik sortzen den ondare-gehikuntza zerga ordaintzetik salbuetsirik egonen da.

Errege lege-dekretu horretan arautzen den ordainean emateak berarekin dakar etxebizitza finantza-entitateari eskualdatzea. Eskualdaketa hori eskualdatzailearen ondarearen osaketaren aldaketa da, eta ondare-gehikuntza edo murrizketa ekar dezake pertsona fisikoen errentaren gaineko zergari dagokionez. Tributu arauak salbuetsi egiten du gerta daitekeen ondare gehikuntza, ez ordea murrizketa.

Bigarren artikuluak beste zenbaki bat eransten dio Ondare Eskualdaketen eta Egintza Juridiko Dokumentatuen gaineko Zergaren Testu Bateginaren 35.I.B) artikuluari, hogeita seigarrena hain zuzen, eta bertan ezartzen du Baliabiderik gabeko zordun hipotekarioak babesteko presako neurriei buruzko martxoaren 9ko 6/2012 Errege Lege-dekretuaren babesean mailegu eta kreditu hipotekarioen...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR