61/2011 FORU AGINDUA, otsailaren 9koa, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariak emana, eskaera bakarraren aurkezpena arautzen duena, 2011ko kanpainarako, honako hauek direla eta: Nekazaritza Bermatzeko Europako Funtsak (NBEUF) finantzatutako nekazaritza eta abeltzaintzako ordainketa zuzenak, Nafarroako Landa Garapenaren Programako zenbait laguntza, Nafarroako Aurrekontu Orokorren kargura finantzatutako nekazaritzaren eta ingurumenaren arloko laguntzak, bai eta ordainketa bakarraren eskubideak lagatzearen jakinarazpenak, erreserba nazionalerako eskubide eskaerak eta zenbait laguntza ordainketa bakarraren araubidean sartzea ere.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Kontseiluak 2009ko urtarrilaren 19an emandako 73/2009 (EE) Erregelamenduak, 2009ko azaroaren 30eko 1250/2009 Erregelamenduaren bidez aldatuak, nekazaritzako politika bateratuaren esparruan nekazariei zuzeneko laguntza emateko araubideei aplikatzeko xedapen bateratuak ezartzen ditu, nekazariei laguntzeko zenbait araubide finkatzen ditu, 1290/2005 (EE), 247/2006 (EE) eta 378/2007 (EE) erregelamenduak aldatzen ditu eta 1782/2003 (EE) Erregelamendua indargabetzen du. Batzordeak 2009ko urriaren 29an emandako 1120/2009 (EE) Erregelamenduak, berriz, Kontseiluaren 73/2009 (EE) Erregelamenduaren III. tituluan aurreikusten den ordainketa bakarraren araubidea aplikatzeko xedapenak ezartzen ditu; eta Batzordeak 2009ko urriaren 29an emandako 1121/2009 (EE) Erregelamenduak xedapenak ezartzen ditu aipatu 73/2009 (EE) Erregelamenduaren IV. eta V. tituluetan nekazarientzat aurreikusten diren laguntza araubideei aplikatzeko.

Batzordearen 2009ko azaroaren 30eko 1122/2009 (EE) Erregelamenduak arauak ematen ditu Kontseiluaren 73/2009 (EE) Erregelamendua garatzeko, erregelamendu horrek nekazarientzako zuzeneko laguntzetarako ezartzen dituen baldintzei, moduluei eta kudeaketa eta kontrol sistema integratuei dagokienez, eta Kontseiluaren 1234/2007 (EE) Erregelamendua garatzeko, mahastizaintza eta ardogintzaren sektorearentzat ezarritako laguntza araubidearen baldintzei dagokienez.

Kontseiluak, 2005eko irailaren 20ko 1698/2005 (EE) Erregelamenduaren bidez, Europar Batasunak landa garapenerako nekazaritzarako LGENFaren bidez finantzaturiko laguntzari buruzko arauak ezarri zituen. Batzordeak, 2006ko abenduaren 15eko 1974/2006 (EE) Erregelamenduaren bidez, Kontseiluaren 1698/2005 (EE) Erregelamendua aplikatzeko xedapenak ezarri zituen, eta Kontseiluaren 1975/2005 (EE) Erregelamenduak 1698/2005 (EE) Erregelamendua aplikatzeko xedapenak ezarri zituen landa garapenerako laguntza neurriak hartzeko kontrol prozeduraren eta baldintzen aplikazioari buruz.

Apirilaren 3ko 486/2009 Errege Dekretuak kudeaketako legezko betekizunak eta nekazaritzako zein ingurumeneko baldintza egokiak ezarri dizkie nekazaritzako politika bateratuaren esparruan zuzeneko ordainketak eta landa garapenerako zenbait laguntza jasotzen dituzten nekazariei, eta mahastiak berregituratu eta moldatzeko laguntzarako eta mahastia erauzteko primarako programen arabera laguntzak jasotzen dituztenei.

Azaroaren 13ko 1680/2009 Errege Dekretuak, ordainketa bakarreko araubidea nekazaritzan aplikatzeari buruzkoak, 2010etik aurrera nekazaritzako zenbait laguntza araubide horretan sartuko direla ezarri du.

Herrilurren berezitasunak kontuan harturik, bidezkoa da arautzea zer tratamendu emanen zaien Erreserba Nazionalari ordainketa bakarra egiteko eskubide eskaerei, ureztalur bihurtutako herrilurrak direla eta.

Urtarrilaren 29ko 66/2010 Errege Dekretua nekazaritzarako eta abeltzaintzarako zuzeneko ordainketak 2010ean eta 2011n aplikatzeari buruzkoa da.

Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariaren maiatzaren 22ko 286/2009 Foru Aginduak kudeaketako legezko betekizunak eta nekazaritzako zein ingurumeneko baldintza egokiak ezarri ditu, nekazaritzako politika bateratuaren esparruan zuzeneko laguntzak eta Nekazaritza Garatzeko 2007-2013 Programaren 2. ardatzaren esparruan laguntza jakin batzuk jasotzen dituzten nekazariek eta mahastiak berregituratu eta moldatzeko eta erauzketa primarako programen arabera laguntzak jasotzen dituzten nekazariek bete ditzaten. Halaber, nekazaritzako eta ingurumenerako laguntzak eskatzen dituztenek ongarriak eta produktu fitosanitarioak erabiltzeko bete beharreko gutxieneko beharkizunak ezarri ditu.

Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadurako kontseilariaren otsailaren 12ko 32/2007 Foru Aginduaren bidez, Nafarroako mendialderako eta eskualde behartsuetarako kalte-ordainak eman, kudeatu eta kontrolatzeko araubide orokorra erregulatu zen.

Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadurako kontseilariaren otsailaren 12ko 36/2007 Foru Aginduaren bidez, galtzeko zorian dauden arraza autoktonoak babesteko eta sustatzeko laguntzak eman, kudeatu eta kontrolatzeko araubide orokorra ezarri zen.

Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadurako kontseilariaren otsailaren 12ko 35/2007 Foru Aginduaren bidez, abeltzaintza ekologikoari laguntzak eman, kudeatu eta kontrolatzeko araubide orokorra ezarri zen.

Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadurako kontseilariaren otsailaren 12ko 33/2007 Foru Aginduaren bidez, abeltzaintza ekologikoari laguntzak eman, kudeatu eta kontrolatzeko araubide orokorra ezarri zen.

Nafarroako Gobernuak 2007ko irailaren 24an, 2008ko ekainaren 30ean eta 2009ko azaroaren 23an hartutako erabakien bitartez, baimena eman zitzaion Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariari urte anitzeko gastuetarako konpromisoak hartzeko 2007tik 2013ra bitarteko ekitaldietarako, nekazaritza ekologikorako eta abeltzaintzako ingurumeneko laguntzak tramitatzeko, alegia abeltzaintza ekologikorako eta desagertzeko arriskuan diren arrazentzat.

Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariak uztailaren 29an emandako 412/2008 Foru Aginduaren bidez, abeltzaintzako produkzio sistema iraunkorrak sustatzeko laguntzak emateko oinarri arautzaileak eta deialdia onetsi ziren.

Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariaren otsailaren 9ko 50/2009 Foru Aginduaren bidez, estepa eremuetako nekazaritza eta ingurumen arloko laguntzak eman, kudeatu eta kontrolatzeko arauak ezarri ziren.

Nafarroako Gobernuak 2008ko abenduaren 1ean hartutako Erabakiaren bitartez, baimena eman zitzaion Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariari urte anitzeko gastu-konpromiso bat hartzeko 2009tik 2013ra bitarteko ekitaldietarako, "Natura 2000" laguntzak eta estepa eremuetako nekazaritza eta ingurumen arloko laguntzak tramitatzeko.

Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariaren otsailaren 9ko 283/2010 Foru Aginduaren bidez, ardiak Errege Bardean larratzeko "Natura 2000" laguntzak emateko arauak ezarri ziren eta deialdia onetsi zen.

Nafarroako Gobernuak 2010eko martxoaren 22an hartutako Erabakiaren bidez, baimena eman zitzaion Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariari urte anitzeko gastu-konpromiso bat hartzeko 2010etik 2014ra bitarteko ekitaldietarako, ardiak Errege Bardean larratzeko.

Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariak abuztuaren 7an emandako 393/2009 Foru Aginduaren bidez, nekazaritzan plastiko biodegradagarrizko estalkiaren teknika sustatzeko laguntzak eman, kudeatu eta kontrolatzeko araubide orokorra ezarri zen.

Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariak ekainaren 15ean emandako 322/2009 Foru Aginduaren bidez, hazitarako patataren laborantzan nekazaritza eta ingurumen arloko neurriak sustatzeko laguntzak emateko arauak onetsi ziren.

Nafarroako Gobernuak 2009ko ekainaren 1ean hartutako Erabakiaren bitartez, baimena eman zitzaion Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariari urte anitzeko gastuetarako konpromisoak hartzeko 2009tik 2013ra bitarteko ekitaldietarako, hazitarako patataren laborantzan nekazaritza eta ingurumen arloko neurriak sustatzeko laguntzen tramitaziorako.

Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariak otsailaren 19an emandako 76/2010 Foru Aginduaren bidez, mahastietan nekazaritza eta ingurumen arloko neurriak aplikatzeko laguntzak eman, kudeatu eta kontrolatzeko arauak onetsi ziren.

Nafarroako Gobernuak 2010eko otsailaren 1ean hartutako Erabakiaren bidez, baimena eman zitzaion Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuari urte anitzeko gastuetarako konpromisoak hartzeko 2010etik 2014ra bitarteko ekitaldietarako, mahastietan nekazaritza eta ingurumen arloko neurriak aplikatzeko laguntzen tramitaziorako.

Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariak apirilaren 29an emandako 229/2009 Foru Aginduaren bidez, hemengo abere arrazak ekoizteko sistemak araubide estentsiboetan sustatzeko diru-laguntzen oinarri arautzaileak onetsi ziren.

Urriaren 2ko 67/2006 Foru Dekretuan, Nekazaritza Bermatzeko Europako Funtsaren (NBEUF) eta Nekazaritza Aldeen Garapenerako Nekazaritzaren Europako Funtsaren (LGENF) bidez finantzatzen diren gastuak Nafarroako Foru Komunitatean ordaintzen dituen erakundea onetsi eta horren antolamendua eta funtzionamendua ezarri zen. Dekretuko azken xedapenetako bigarrenak baimena eman zion Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariari, bere eskumenen barruan, behar diren xedapen guztiak emateko foru dekretua garatu eta betearazteko; bereziki, nekazaritzarako Europako funtsekin osorik edo hein batean finantzatzen diren diru-laguntzei buruzko arauak ezartzeko.

Abeltzaintza, Nekazaritza eta Elikadurako kontseilariak, otsailaren 8ko 29/2007 Foru Aginduaren bidez, NBEUFk finantzaturiko laguntzak kudeatzeko prozedura ezarri zuen, eta Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadurako kontseilariak, otsailaren 8ko 30/2007 Foru Aginduaren bidez, LGENFarekin batera landa garapenerako finantzaturiko laguntzak tramitatzeko prozedura ezarri zuen.

Foru agindu honek, goian aipatutako arauek ezarritako esparruan, baldintzak ezartzen ditu 2011ko kanpainako eskaera bakarra egiteko ordainketa bakarraren araubideko laguntzetarako, azaleraren arabera ordaindu beharreko gainerako NBEUF laguntzetarako eta abeltzaintzako primetarako, eskualde menditsu eta behartsuetako konpentsazio-ordainerako, Nekazaritza Garatzeko Programan sarturik dauden nekazaritza eta ingurumen arloko laguntzetarako eta Estatuko zenbait laguntzatarako: hazitarako patata, plastiko biodegradagarriak, nekazaritza eta ingurumeneko mahastia eta abeltzaintza iraunkorra. Halaber, mahastia erauzteko 2010ean lortutako laguntzen ordainketa bakarraren araubidean sartzea arautzen da. Azkenik, ordainketa bakarrean sartutako laguntzei dagozkien behin-behineko eskubideei buruzko alegazioak, eskubide-lagapenak eta erreserba nazionalerako eskaerak ere arautzen ditu ordainketa bakarreko araubidearen barnean.

Horrenbestez, eta Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41. artikuluko 1. idatz-zatiak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

AGINDU DUT:

1. 2011ko kanpainan eskaera...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR