70/2009 FORU AGINDUA, otsailaren 18koa, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariak emana. Honen bidez, ingurumena babestu eta hobetzeko eta abeltegietako higienea edo abereen ongizatea hobetzeko kostu osagarriak sortzen dituzten inbertsioetarako laguntzak emateko arauak ezarri eta 2009rako laguntzen deialdia onesten da.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Nafarroako Foru Komunitateak, bere foru araubideari esker, eskumen osoa du nekazaritza eta abeltzaintza gaietan, ekonomiaren antolamendu orokorraren arabera, Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko abuztuaren 10eko 13/1982 Lege Organikoaren 50.1.a) artikuluak ezartzen duenez.

Lege organiko horren 56.1.a) artikuluan xedatutakoaren arabera, jarduera ekonomiko orokorraren oinarriekin eta haren antolaketarekin bat, Nafarroaren barruan jarduera ekonomikoa planifikatu eta garapen ekonomikoa sustatzeko eskumen osoa Nafarroako Foru Komunitateari dagokio.

Eskumen horien barruan, ekoizpen sistema eragingarriak, ingurumena eta garapen iraunkorra errespetatzen dituztenak, ezartzeko erraztasunak daude.

Horri dagokionez, gogoraraztekoa da abeltzaintza Nafarroarendako garrantzi handi-handia duen azpisektore ekonomiko bat dela, bereziki tamaina handiko abeltegi intentsiboak, ingurumena babesteko Europar Batasuneko zuzentarau berriek gehien ukitzen dituztenak, hain zuzen ere.

Bestaldetik, 96/61/EE Zuzentaraua Kutsadurari Aurrea Hartzeko eta Modu Integratuan Kontrolatzeko uztailaren 1eko 16/2002 Legearen bidez sartu zen Espainiako legerian. Europar Batasunak sortu duen tresnarik garrantzitsuenetariko bat da ekoizpen sektoreen hazkunde iraunkorra bermatzeko, instalazioen lehia bidezko funtzionamendua eta ingurumenaren zainketa bateratuz. Jarduketa esparru horretako jarduera horien artean abere hazkuntza intentsiboa dago.

Arau horiek ikuspegi berri bat ezartzen dute ingurumena ulertzeko moduan eta jarduketa garrantzitsuak zehazten ditu, hala nola, Ingurumen arloko baimen integratua emateko modua, "eskurako hobekuntza teknikoak" eta gardentasun infomatiboa. Kontzeptu berri horiek eragin garrantzitsua dute, ez bakarrik agintari eskudunendako, horien garapenean eta horien aplikazioan, baizik eta esku harturiko ekoizpen sektoreendako berendako, aipatu diren abeltzaintza sektoreendako, besteak beste.

Esparru horretan, Batzordeak BREF ("BAT References Documents") dokumentuak onetsi zituen (eskurako hobekuntza teknikoei buruzko erreferentziako dokumentuak), erreferentziatako balio izan dezaten, bai kasuan kasuko sektorearendako, bai ingurumen arloko agintari eskudunendako. Orobat, Ingurumen Ministerioak Espainian eskurako hobekuntza teknikoei buruzko gidaliburuak prestatu ditu, sektoreka. Horien helburua eskurako hobekuntza teknikoei buruz erreferentziako dokumentuak izatea da, Espainiako industria sektoreen berezitasunak kontuan hartuz.

Gidaliburu horietan, ekoizpen prozesuko fase guztietarako teknika eta estrategia batzuk proposatzen dira, eskurako hobekuntza teknikotzat jotzen direnak. Hala ere, bertako informazioa, eta BREFekoa, aldez aurretik baloratu behar da ikuspegi teknikotik, noraino aplikatzen ahal den zehazteko eta haren ekarpenak eta haren mugak ezagutzeko, kontuan hartuz teknika guztiak ezin direla egoera guztietan aplikatu eta haien eraginkortasuna ingurumenari dagokionez eta hari loturiko kostuak nabarmen aldatzen direla egoera bakoitzean.

Hori dena ikusirik, beharrezkotzat jo da Nafarroako abeltegien berariazko azterketak egitea, ingurumenari eta teknikei dagokienez. Horiek bide emanen dute 16/2002 Legeko aplikazio esparruetan eragina duten ekoizpen tekniken kontu zehatzak aplikatzeko maila aski den moduan zehazteko.

Kontzeptu gisa, azterketa horiek garapen eta berrikuntza ekintzatzat joko dira, ebaluatu ondoren, Nafarroako abeltzaintza sektore osora hedatzen ahalko direnak.

Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuak komenigarritzat jo du eskurako hobekuntza tekniko egokiak, Nafarroako abeltegien beharrekin bat datozenak, garatu, berritu eta hedatzeko ekintzen dinamizazioko diru-laguntzen bidez sustatzea, ingurumena babesteko eta 96/61/EE Zuzentaraua betetzen dela eta abeltzaintza sektorea iraunkorra dela bermatzeko.

Gainera, beharrezkotzat jo du abeltegietan ingurumena babestu eta hobetzeko eta abeltegietako higienea edo abereen ongizatea hobetzeko behar diren kostu osagarriak finantzatzea, inbertsio horiek Europar Batasunean indarra duten gutxienekoak gainditzen dituzten betebeharrak betetzen dituztenean, edo berriki onartu diren gutxieneko arauak betetzeko arauetarako.

Helburu horiek bat datoz 2006an onetsi zen Nafarroako Nekazaritzarako Plan Estrategikoan aipatzen ziren helburuekin, bereziki "Ingurumena" izeneko 3. ardatz estrategikoan, non bi helburu estrategiko uztartzen baitira: "Sektorea hobetzea, ingurumen iraunkorrari dagokionez" eta "Sektorearen irudia hobetzea, ingurumenaren eragilea den aldetik".

Deialdi honetako laguntzak Batzordeak abenduaren 15ean emandako 1857/2006 EE Erregelamenduaren 4. artikuluan xedatutakoaren araberakoak dira. Erregelamendu hori nekazaritzako produktuak ekoizten dituzten enpresa txiki eta ertainetarako Estatuko laguntzei buruzko EE Tratatuaren 87. eta 88. artikuluak aplikatzeari buruzkoa da, eta 70/2001 EE Erregelamendua aldatzen du.

Aldatu egiten da 83/2007 Foru Agindua, martxoaren 27koa, Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadurako kontseilariak emana, abeltzaintza ustiategiak modernizatzeko eta nezakari gazteak beren gain hasteko laguntzei buruzko arauak ezartzen dituena, Landa Garapenerako 2007-2013 urteetarako Programaren barruan. Izan ere, bateraezintasunak daude bien artean.

Foru agindu honi Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legea aplikatuko zaio.

Horrenbestez, Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41. artikuluak ematen dizkidan eskumenak erabiliz,

AGINDU DUT:

Artikulu bakarra.-Ingurumena babestu eta hobetzeko eta abeltegietako higienea edo abereen ongizatea hobetzeko kostu osagarriak sortzen dituzten inbertsioetarako laguntzak emateko arauak onestea. I. eranskinean ageri dira.

Lehen xedapen gehigarria.-2009rako laguntzetarako deialdia.

Ingurumena babestu eta hobetzeko eta abeltegietako higienea edo abereen ongizatea hobetzeko kostu osagarriak sortzen dituzten inbertsioetarako laguntzak emateko 2009rako deialdia onestea.

Bigarren xedapen gehigarria.-Aurrekontuetako kredituak.

2009rako gastu aurrekontuko "Abeltegi intentsiboendako laguntzak, biosegurtasunerako eta ingurumena hobetzeko" 721002-72230-7700- 412106 kontu-sailaren antzeko kontu-sailetatik 200.000 euroko gastua baimentzea 2009ko ekitaldian eta 600.000 eurokoa 2010eko ekitaldian, hori dena Gobernuak 2008ko abenduaren 22an harturiko Erabakiaren bidez deialdi hau aplikatzeko onetsiriko gastu konpromisoen barruan.

Hirugarren xedapen gehigarria.-Errekurtsoak.

Deialdi honen aurka gora jotzeko errekurtsoa paratzen ahal da, Nafarroako Gobernuari zuzendua, argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean.

Azken xedapen bakarra.-Indarra hartzea.

Foru agindu honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.

Iruñean, 2009ko otsailaren 18an.-Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilaria, Begoña Sanzberro Iturriria.

  1. ERANSKINA

    Ingurumena babestu eta hobetzeko eta abeltegietako higienea edo abereen ongizatea hobetzeko kostu osagarriak sortzen dituzten inbertsioetarako laguntzak emateko arauak

    1. artikulua. Xedea eta helburua.

    2. Arau hauen helburua ingurumena babestu eta hobetzeko eta abeltegietako higienea edo abereen ongizatea hobetzeko kostu osagarriak sortzen dituzten inbertsioetarako laguntzak emateko arauak ezartzea da.

    3. Laguntza hauen helburu nagusia abeltzaintza sektoreko inbertsioak indartzea da, ingurumena zaindu eta hobetzeko, higienea eta abereen ongizatea hobetzeko, abeltzaintza sektorea eragingarri eta iraunkorra izan dadin.

    4. artikulua. Onuradunak.

    5. Pertsona fisiko edo juridikoek hartzen ahalko dituzte laguntzak, Nafarroako Abeltegien Erregistroan inskribaturiko abeltegien titularrak badira edo, abeltegi berriak izanez gero, inskribatzeko eskabidea tramitatu badute.

    6. Betiere, entitate onuradunek enpresa txiki edo ertaintzat joak izateko betebeharrak bete behar dituzte, Europako Batzordeak 2008ko abuztuaren 6an eman 800/2008 EE Erregelamenduaren I. eranskinea...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR