35/2014 FORU DEKRETUA, martxoaren 31koa, Leringo eta Oteitzako udalerrietan, Nafarroako Ubidearen eremu ureztagarriko XXV. sektoreko nekazaritza azpiegituretako jarduketa onetsi, hau da, lurzatien berrantolamendua egitea eta ureztalurrak sortzea, eta jarduketa hori onura publikokoa eta presakoa dela adierazten duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

ZIOEN AZALPENA

Nafarroako Foru Komunitateko Ureztatze Planean sartutako ureztaketetako jarduketa eta obrei buruzko martxoaren 16ko 7/1999 Foru Legeak adierazten du onura publikoa eta interes orokorra duela Nafarroako Ubidearen eraginpeko eremuetako nekazaritza azpiegituretako jarduketak.

Irailaren 5eko 102/2012 Foru Dekretuaren bidez, Nafarroako Ubidearen 1. fasea handitzearen ondoriozko eremu ureztagarria Nafarroako Foru Komunitateko Ureztatze Planeko jarduketen zerrendan sartzea onetsi zen.

Nafarroako Ubidearen eremu ureztagarriko interes orokorreko azpiegiturak eraiki eta ustiatzeko araubidea ezartzea du xede azaroaren 22ko 12/2005 Foru Legeak.

Nafarroako Gobernuak 2013ko urtarrilaren 16an hartutako Erabakiaren bidez, jarduketak hastea onetsi zen Nafarroako Ubidearen eremu ureztagarriko 1. fasea handitzearen ondoriozko interes orokorreko azpiegiturak eraiki eta ustiatzeko.

Eremu ureztagarriaren eraikuntzari jarraipena emateko eta XXV. sektorean ureztalurra sortzeko beharrezko jarduketak koordinatzeko, bidezkoa da une honetan nekazaritza azpiegituretako jarduketa onestea, lurzatien berrantolamendua egiteko eta ureztalurra sortzeko.

Hori dela eta, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuko kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak 2014ko martxoaren hogeita hamaikan hartutako erabakiarekin bat,

DEKRETATU DUT:

  1. Onespena.

    Nekazaritzako azpiegituretako jarduketa onetsi da, hau da, lurzati berrantolamendua egitea eta ureztalurrak sortzea Nafarroako Ubidearen eremu ureztagarriko XXV. sektorean, Leringo eta Oteitzako udal-mugarteen zati batean.

  2. Onura publikoa eta presaz egin beharra deklaratzea.

    Nafarroako Ubidearen eremu ureztagarriko XXV. sektorean nekazaritza azpiegituretan egin gogo den jarduketaren onura publikoa eta presaz egin beharra deklaratzen da, ondasunak eta eskubideak desjabetzeko, aldi baterako eta betiko okupatzeko eta bidezkoak diren zortasun iraunkorrak edo aldi baterakoak sortzeko.

  3. Ureztalurra nahitaez sortu beharra.

    Nekazaritzako azpiegiturei buruzko martxoaren 7ko 1/2002 Foru Legearen 14. artikuluaren arabera, azpiegituretako jarduketa nahitaezkoa da, eta ukitutako titularren batek eraldaketari lotutako konpromisoak bere gain hartzen ez baditu, eremu ureztagarritik kanpoko berrantalomenduan sartzen ahalko da edo lurraren jabetza galtzen ahalko du, jarduketaren aurreko balioa emanez eta lurra Lurren Funtsean sartuz, aipatu Foru Legearen 42.2.h eta 43.2.a artikuluen arabera.

  4. ...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR