105/2011 FORU AGINDUA, irailaren 8koa, Osasuneko kontseilariak emana, baimena ematen duena Osasun Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiaren esku uzteko Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzua erakunde autonomoari dagozkion ondare erantzukizuneko prozedurak instruitu, tramitatu eta horien gaineko ebazpen proposamena egiteko ardura.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Osasunari buruzko azaroaren 23ko 10/1990 Foru Legearen VI. tituluan Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren zuzendaritza, kudeaketa eta partaidetza organo zentralak garatu ziren. Horrekin batera xedatu zen geroago ezarriko zirela organoen egitura eta eginbeharrak, hala organo zentralenak nola periferikoenak, erregelamenduzko garapenen bidez. Garapen horietako bat uztailaren 3ko 45/2006 Foru Dekretuaren bidez egin zen, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzua erakunde autonomoaren estatutuak onesteko. Estatutu horien azkeneko aldaketa abuztuaren 24ko 135/2011 Foru Dekretuaren bidez egin da.

Berariaz esleitutako xede eta helburuei buruz instrumentalitate printzipioak dioenari jarraikiz (printzipio hori erakunde publikoen araubide juridikoan jasotzen da), gomendagarria izan daiteke erakunde publiko bati atxikita ez dauden administrazio organoek egitea erakunde publiko horri dagozkion zenbait eginkizun orokor. Esaterako, besteak beste, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzua erakunde autonomoari dagozkion ondare erantzukizuneko prozedurak. Kudeaketaren ardura ematearen teknika erabili da horretarako.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 39.1 artikuluak ezartzen duenez, Nafarroako Foru Komunitateko organoek ahalmena dute beste organo batzuei emateko beren eskumeneko lan materialak, teknikoak edo zerbitzuak egiteko ardura, dela eraginkorragoak izateko, dela lan horietarako baliabide tekniko egokiak ez dituztelako. Antzeko moduan, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 15. artikuluak xedatzen duenez, administrazio organoen edo zuzenbide publikoko entitateen eskumeneko lan materialak, teknikoak edo zerbitzuak egiteko ardura administrazio bereko edo ezberdineko beste organo batzuei ematen ahalko zaizkie, dela eraginkorragoak izateko, dela lan horietarako baliabide tekniko egokiak...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR