9/2013 FORU DEKRETUA, urtarrilaren 30ekoa, Nafarroako Lan Autonomoaren Kontseilua sortu eta osaera, antolamendua eta funtzionamendua arautzen dituena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

ZIOEN AZALPENA

Nafarroako Foru Eraentza Birrezarri eta Hobetzeari buruzko abuztuaren 10eko 13/1982 Lege Organikoaren 58.1.b) artikuluaren arabera, Nafarroako Foru Komunitateak, lan arloan dituen eskumen exekutiboen eremuan, laguntza eman behar dio lan autonomoari, ekonomia dinamizatzeko elementu garrantzitsua baita, eta gai baita Nafarroako gizartean eta ekonomian enplegua eta aberastasuna sortzeko.

Lan Autonomoaren Estatutuari buruzko uztailaren 11ko 20/2007 Legearen V. titulua lan autonomoa sustatzeari eta bultzatzeari buruzkoa da, eta ezartzen du botere publikoek, nork bere eskumenen barnean, lan autonomoa sustatzeko politikak gauzatuko dituztela, norberaren konturako ekimen ekonomikoak eta profesionalak ezartzeko eta garatzeko helburuarekin.

Ildo horretan, Nafarroako Gobernuak, departamentuen bidez, laguntza handia ematen dio lan autonomoari. 2008ko apirilaren 21eko erabakiaren bidez "Nafarroa Autonomoa" plana onartu zen, langile autonomoei sostengua emateko neurriak dituena. Hartan, sistematikoki jaso ziren lan autonomoa sustatzeko eta babesteko neurriak, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak inplementaturik. Neurri horien artean, nabarmentzekoa da honako hau: ekintzailearen espiritua eta kultura bultzatzea, lan autonomoaren elkartegintza sustatzearen bidez, dagokion ordezkaritza eta parte-hartzea emanez Nafarroako Lan Autonomoaren Kontseiluan.

Era berean, Nafarroako Enplegurako IV. Planean aurreikusi zen, arlo honetako lehentasunezko helburu gisa, Nafarroako Lan Autonomoaren Kontseilua eratzeko laguntza ematea.

Berrikuntza, Enpresa eta Enpleguko kontseilariaren maiatzaren 21eko 239/2009 Foru Aginduaren bidez, Nafarroako Langile Autonomoen Lanbide Elkarteen Erregistroa sortu zen. Horretaz gain, egitura eta funtzionamendu-arauak ezarri ziren eta honako hauek arautu ziren: zer lanbide-erakunde sar daitezkeen hartan, inskribatzen ahal diren egintzak eta erregistro-publizitatea.

Horrenbestez, uztailaren 11ko 20/2007 Legearen 22.7 artikuluan aurreikusitakoarekin bat, foru dekretu honen helburua da Nafarroako Lan Autonomoaren Kontseilua sortzea, foro gisa, non elkartuko baitira langile autonomoen lanbide elkarteak eta Foru Komunitatean ordezkaritza handiena duten enpresaburuen erakundeak eta sindikatuak, baita Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioa ere. Kontsulta eginkizunak izanen ditu lan autonomoaren gizarte, ekonomia eta lanbide arloetan.

Azaldutakoarekin bat, Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enpleguko kontseilariak proposaturik, Nafarroako Kontseiluaren irizpenarekin ados, eta Nafarroako Gobernuak 2013ko urtarrilaren 30eko bilkuran hartutako erabakiarekin bat,

DEKRETATU DUT:

  1. artikulua. Eraketa eta atxikipena.

    Nafarroako Lan Autonomoaren Kontseilua sortzen da. Kide anitzeko organoa da, parte hartzeko eta erakundeen arteko eztabaida izateko honako hauen artean: langile autonomoen lanbide elkarteak, sindikatuak, enpresaburuen erakundeak eta Nafarroako Gobernua. Lan Autonomoaren...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR