1/2010 FORU DEKRETUA, urtarrilaren 11koa. Honen bidez aldatzen dira Nafarroako Zerga Ogasuna erakunde autonomoaren estatutuak, irailaren 3ko 119/2007 Foru Dekretuaren bidez onetsiak, eta Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren Erregelamendua, maiatzaren 24ko 174/1999 Foru Dekretuaren bidez onetsia.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Irailaren 3ko 119/2007 Foru Dekretuaren bidez, Nafarroako Zerga Ogasuna erakunde autonomoaren estatutuak onetsi eta erakunde horren egitura organikoa ezarri zen.

Iruzur Fiskalaren aurka Borrokatzeko 2008-2012 Planaren helburu nagusietako bat da zerga arloko betebeharrak hobeki bete daitezela lortzea, bi ardatz estrategikoren bidez:

  1. Alde batetik, iruzurraren prebentzioan eta zerga arloko betebeharrak ez-betetzearen jazarpenean eraginkortasuna hobetu nahi da, zerga arloko kontrola indartuz horretarako.

  2. Bestalde, betebehar horiek borondatez betetzea bultzatu nahi da, zergadunari ematen zaizkion zerbitzuak eta laguntza hobetuz eta horretan aurrera eginez.

    Gaur egun Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren kudeaketa eta berrikusketa bereizita daude, bi zuzendaritzatan. Zergadunari laguntza ematearekin lotura handiena duen zatia, errentaren kanpaina biltzen duena nagusiki, Zergadunentzako Arretaren eta Zerbitzuen Zuzendaritzaren barruan dago. Kudeaketarekin, egiaztapenarekin, espedienteen tramitazioarekin eta irizpide teknikoak finkatzearekin lotutako eginkizunak, berriz, Tributuen Kontrolerako Zuzendaritzari dagozkio.

    Kudeaketako eta berrikusketako lanen eraginkortasuna hobetzearren, beharrezkoa da Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergarekin zerikusia duten eginkizun guztiak zuzendaritza eta zerbitzu bakar batean biltzea. Horrela lortuko da:

  3. Herritarrei ematen zaien zerbitzua hobetzea, izan ere Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergarekin zerikusia duen administrazio prozesu osoa unitate berean kudeatuko da.

  4. Irizpideen bateraketa eta koordinazio teknikoa eta kudeaketarena hobetzea.

  5. Sinergiak sortzea, bi arloak bateratzean eraginkortasun handiagoa izanen baitute baliabide materialek eta giza baliabideek.

  6. Zergaren konturako atxikipenen eta ordainketa zatikatuen kontrola areagotzea, eta egiaztapen laburtuak egitea.

    Lehen fase batean, hori guztia antolaketaren ikuspuntutik gauzatuko da, Pertsona Fisikoen Errentaren eta Ondarearen gaineko Zergen Atala, orain Zuzeneko Tributu, Zehapen eta Errekerimenduen Zerbitzuaren mende dagoena, Pertsona Fisikoen Errentaren eta Ondarearen gaineko Zergen Kanpainarako Zerbitzura eramanez, eta unitateen izenetan eta beren eginkizunetan zenbait doikuntza eginez.

    Bestalde, eta egitura berria ongi oreka dadin, beharrezkoa da Oinordetzen eta Dohaintzen, Ondare Eskualdaketen eta Egintza Juridiko Dokumentatuen gaineko Zergen Atala Zeharkako Tributuen eta Enpresa Handien Zerbitzutik Zuzeneko Tributu, Zehapen eta Errekerimenduen Zerbitzura pasatzea.

    Azkenik, kopuru handiko zergadunekin izaten den harremana eta kudeaketa hobetzearren, aldatu egin da Enpresa Handien Atalari esleitutako kolektiboaren mugaketa eta osaera.

    Horrenbestez, Ekonomiako eta Ogasuneko kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak 2010eko urtarrilaren 11ko bilkuran hartutako erabakiarekin bat,

    DEKRETATU DUT:

    1. artikulua. Nafarroako Zerga Ogasuna erakunde autonomoaren estatutuak onesten dituen irailaren 3ko 119/2007 Foru Dekretua aldatzea.

    Nafarroako Zerga Ogasuna erakunde autonomoaren estatutuak onesten dituen irailaren 3ko 119/2007 Foru Dekretuaren ondoko manuak honela idatzita agertuko dira:

    Bat. 18. artikulua.

    "18. artikulua. Zergadunentzako Arretaren eta Zerbitzuen Zuzendaritzaren egitura.

    Zergadunentzako Arretaren eta Zerbitzuen Zuzendaritza zerbitzu hauek osatzen dute:

  7. Pertsona Fisikoen Errentaren eta Ondarearen gaineko Zergak Kudeatzeko Zerbitzua.

  8. Lurralde Aberastasunaren Zerbitzua.

  9. Zergadunari Laguntza eta Argibideak Emateko Zerbitzua".

    Bi. 21. artikulua.

    "21. artikulua. Zuzeneko Tributu, Zehapen eta Errekerimenduen Zerbitzuaren eginkizunak.

    Zuzeneko Tributu, Zehapen eta Errekerimenduen Zerbitzuak, Sozietateen gaineko Zergari, Ez-egoiliarren Errentaren gaineko Zergari eta Oinordetzen eta Dohaintzen, Ondare Eskualdaketen eta Egintza Juridiko Dokumentatuen gaineko Zergei dagokienez, eginkizun hauek izanen ditu:

    -Tributu-kudeaketaren zuzendaritza teknikoa.

    -Tributuak egiaztatu eta likidatzeko irizpideak prestatu eta proposatzea, Arauen Garapen eta Fiskalitaterako Zerbitzuak parte hartu eta gainbegiratuta.

    -Kontsulta fiskalen alde teknikoei arreta ematea, Zergadunari Laguntza eta Argibideak Emateko Zerbitzuarekin koordinaturik, eta, bereziki, zerga arloko kontsultak aztertu eta ebaztea.

    -Tributudunen zentsuak eratu eta mantentzea.

    -Ofiziozko behin-behineko likidazioak egitea, Tributuei buruzko abenduaren 14ko 13/2000 Foru Lege Orokorraren 113. artikuluak xedatutakoaren arabera, eta haiei dagozkien berandutza-interesak aplikatzea.

    -Zerbitzuaren egintzen aurka jarritako berraztertze errekurtsoen tramitazio eta ebazpena, baita autolikidazioen eta atxikipenen edo konturako sarreren inpugnazioena ere; zerga likidazioak ere bertan eginen dira.

    -Zerbitzuaren egintzei bide ekonomiko-administratiboan egindako inpugnazioei buruz Nafarroako Gobernuak ematen dituen erabakien tramitazioa.

    -Tributuei buruzko abenduaren 14ko 13/2000 Foru Lege Orokorraren 52.3. artikuluak ezarritako errekarguen eta, halakorik bada, berandutza-interesen likidazioa.

    Zehapenei eta errekerimenduei dagokienez, eginkizun hauek izanen ditu:

    -Tributuen arloko arau-hausteak direla-eta, zehapenak likidatzea bere eskumenen esparruan eta Zeharkako Tributuen eta Enpresa Handien Zerbitzuaren eta Pertsona Fisikoen Errentaren eta Ondarearen gaineko Zergak Kudeatzeko Zerbitzuaren esparruetan. Halaber, zehapenen kontra jarritako berraztertze errekurtsoak ebaztea, salbu eta zergei buruzko zehapen prozeduren kasuan, baldin eta haien kudeaketa Zerga Berezi, Aseguru-sarien gaineko Zerga eta Tasen Atalaren ardura bada.

    -Tributudunek aurkezten ez dituzten aitorpenen erreklamazio orokorra, bai eta egindako errekerimenduei ez erantzuteagatik eragindako zehapenen likidazioa ere.

    Horrez gain, honako eginkizun hauek izanen ditu:

    -Jarduera Ekonomikoen gaineko Zerga dela-eta Ekonomia eta Ogasun Departamentuari esleitutakoak.

    -Helburuak eta jarduera-adierazleak finkatzea eta emaitzak ebaluatzea.

    -Zerbitzuaren memoria prestatzea.

    -Tributuen...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR