4/2010 FORU DEKRETUA, urtarrilaren 18koa, Euskarabidea-Euskararen Nafar Institutua erakunde autonomoaren estatutuak aldatzen dituena. Erakunde autonomo hori sortu zuen irailaren 10eko 183/2007 Foru Dekretuaren bidez onetsi ziren estatutuak.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Irailaren 10eko 183/2007 Foru Dekretuaren bidez Euskarabidea-Euskararen Nafar Institutua erakunde autonomoa sortu zen, eta haren 2. artikuluaren bitartez estatutuak onetsi eta foru dekretuaren eranskinean jaso ziren. Erakundearen egitura eta horren barreneko unitateen eginkizunak azaltzen dira estatutuetan.

Aipatu den foru dekretuan aldaketa bat egin zen, erakundearen izena aldatzeko. Hala, maiatzaren 26ko 55/2008 Foru Dekretuaren ondoren, Euskarabidea-Euskararen Nafar Institutua izena hartu zuen.

Nafarroako Gobernuak 2009ko irailaren 21ean hartutako Erabakiaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioarentzako eta haren erakunde autonomoentzako jarraibide batzuk onetsi ziren, organo bakoitzak bere egitura organikoa alda zezan, oraingo unitate kopurua murrizteko asmoz.

Erabaki hori betez, bidezkoa da Euskarabidea-Euskararen Nafar Institutuko atal kopurua murriztea.

Horiek horrela, Hezkuntzako kontseilariak proposatuta, eta Nafarroako Gobernuak 2010eko urtarrilaren 18an egindako bilkuran hartutako Erabakiarekin bat,

DEKRETATU DUT:

Artikulu bakarra.-Euskarabidea-Euskararen Nafar Institutua erakunde autonomoaren estatutuak aldatzea. Erakunde autonomo hori sortu zuen irailaren 10eko 183/2007 Foru Dekretuaren bidez onetsi ziren estatutuak.

  1. 17. artikuluko 2. atala aldatu da eta honela idatzita agertuko da:

    2. Euskararen gaineko...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR