201/2014 FORU AGINDUA, ekainaren 23koa, Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enpleguko kontseilariak emana, energia zerbitzuen arloan energia aurreztea bermatzen duten kontratuen erregistroa sortzen duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

ZIOEN AZALPENA

Energia efizientziari buruzko 2012/27/EE Zuzentarauan (Europako Parlamentuak eta Kontseiluak emana) Europar Batasunean energia efizientzia sustatzeko neurrien esparru bateratua ezartzen da energia efizientziaren helburu nagusia lortzeko: 2020an %20 aurreztea. Zehazki, 18. artikuluan honako hau ezartzen du: “Europar Batasuneko estatuek energia zerbitzuen merkatua sustatuko dute eta ETEak merkatu horretan sartzea erraztuko dute”.

Testuinguru honetan, eta Nafarroako 2020ra arteko III. Energia Planaren helburuekin bat, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak laguntza eman nahi du energia zerbitzuak sustatzeko, bereziki energia aurreztea bermatzen duten kontratuak, energia aurrezteko benetako pizgarri garbia baitute.

Sustapen neurri bat da energia zerbitzuen arloan Nafarroan sinatu eta energia aurreztea bermatzen duten kontratuen erregistroa abian jartzea. Kontratu horiek “energia eraginkortasuneko kontratuak” izena ere badute. Erregistroa borondatezkoa izanen da, eta horrelako zerbitzuak ematen dituzten enpresei buruzko informazioa ematea du helburu, modu horretan erreferentzia izateko energiaren kudeaketan eredu hori erabili nahi duten entitateetarako.

Azaldutakoarekin bat, eta Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41.1.g) artikuluak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,

AGINDU DUT:

  1. KAPITULUA

    Xedapen orokorrak

    1. artikulua. Xedea.

    2. Foru agindu honen xedea da energia zerbitzuen arloan Nafarroan sinatu eta energia aurreztea bermatzen duten kontratuen erregistroa sortzea eta erregistroan inskribatzeko prozedura arautzea.

    3. Erregistroa borondatezkoa da, eta informazioa ematea du helburu. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren barruan energia arloko eskumena duen departamentuari atxikirik egonen da.

    4. Erregistroak baliabide elektronikoen bitartez bakarrik funtzionatuko du, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioan administrazio elektronikoa ezartzeko apirilaren 4ko 11/2007 Foru Legearen 23.2 artikuluan xedatutakoari jarraituz.

    5. artikulua. Helburua.

      Erregistroaren helburua da energia zerbitzuen arloan Nafarroan energia aurreztea bermatzen duten enpresei buruzko informazioa ematea, eta erreferentzia izatea energiaren kudeaketan eredu hori erabili nahi duten entitateetarako.

    6. artikulua. Edukia.

    7. Erregistroko datuak publikoak izanen dira. Izan ere, energia zerbitzuen arloan Nafarroan sinatu eta energia aurreztea bermatzen duten kontratuen datu hauek agertuko dira:

      1. ...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR