210/2013 FORU AGINDUA, ekainaren 12koa, Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enpleguko kontseilariak emana, “Atzerrian dauden ondasun eta eskubideen gaineko aitorpen informatiboa” izeneko 720 eredua, 2012ko ekitaldiari dagokiona, aurkezteko epea luzatzen duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Zenbait zerga aldatu eta beste tributu-neurri batzuk hartzeari buruzko abenduaren 26ko 21/2012 Foru Legearen 2. zortzi artikuluak hemezortzigarren xedapen gehigarria sartu zuen Tributuei buruzko abenduaren 14ko 13/2000 Foru Lege Orokorrean, eta hark atzerrian dauden ondasun eta eskubideei buruz informatzeko berariazko betebehar berri bat ezarri zuen. 2012. urteari eta hurrengoei dagozkien ekitaldiei buruz aurkeztu beharreko aitorpenetarako izanen ditu ondorioak betebehar horrek. Lege agindu berean ezarrita dago informazio hori eman beharra Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enpleguko kontseilariak ezartzen duen moduan gauzatuko dela.

Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enpleguko kontseilariaren martxoaren 1eko 80/2013 Foru Aginduak informatzeko betebehar berri horren arauak garatu zituen eta 720 eredua onetsi zuen, betebehar hori gauzatzeko.

Aipatu foru aginduaren xedapen iragankor bakarrak 2012ko ekitaldiko 720 eredua aurkezteko epea ezarri zuen: 2013ko maiatzaren 1etik ekainaren 30a arte.

Hainbat inguruabar teknikogatik ezin izan da eredu hori telematika bidez aurkeztu, maiatza aurreratu samar izan arte. Irregulartasun horren eragina izan dezaketen zergadunei kalterik ez egitearren, eta aholkularitza fiskala ordezkatzen duten entitateen hainbat eskaera kontuan hartuta, bidezkotzat jotzen da aurtengo...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR