8/2011 FORU AGINDUA, urtarrilaren 20koa, Lurraldearen Antolamenduko eta Etxebizitzako kontseilariak emana, Atarrabiako Hiri Antolamenduaren Plan Orokorra UCC-2an eta SV-1ean, Kale Nagusiko 63tik 70era bitarte, aldatzeko espedientea behin betiko onesten duena. Sustatzailea bertako udala da.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Atarrabiako Udalak idazpuruan azaltzen den espedientea aurkeztu du, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuan, behin betiko onets dadin.

Ikusirik aurkeztutako agiriak eta Lurraldearen Antolamendu eta Hirigintza Zerbitzuaren txostena, bidezkoa da behin betiko onestea.

Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuaren egitura organikoa ezarri zuen irailaren 3ko 127/2007 Foru Dekretuaren bidez eskuratu ditudan ahalmenak erabiliz,

AGINDU DUT:

  1. Behin betiko onestea Atarrabiako Hiri Antolamenduaren Plan Orokorra UCC-2an eta SV-1ean, Kale Nagusiko 63tik 70era bitarte, aldatzeko espedientea, bertako udalak sustatua, determinazio hau ezarrita:

    -Etxebizitza babestuetarako bideratuko den gutxieneko azalera eraikia 1.572 metro karratukoa izanen da.

  2. Atarrabiako Udalari eskatzea Kale Nagusiko eraikinetan onartzen den solairu kopuruari buruz ezarritako hirigintzako determinazioa berrazter dezala eta, hala badagokio, egoki diren planeamendu neurriak har ditzala.

  3. Adieraztea foru agindu honek ez duela administrazio bidea amaitzen. Interesdunek, administrazio publikoek izan ezik, gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko dute legezkotasuna kontrolatzea helburu duen egintza honen kontra, Nafarroako Gobernuari zuzendua, foru agindu hau jakinarazi eta biharamunetik edo, hala denean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean.

    Halaber, onetsitako hirigintza araudiaren kontra...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR