113/2009 FORU AGINDUA, abenduaren 17koa, Herri Lan, Garraio eta Komunikazioetako kontseilariak emana, 'Asterain-Irurtzun NA-7010 errepidea eraikitzea. Irurtzungo saihesbidea' proiektua behin betiko onesten duena, eta jendaurrean egoteko eta ukitutako toki entitateei entzunaldia emateko fasea ebazten.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Ingurumenaren eta Uraren zuzendari nagusiak, martxoaren 14ko 560/2008 Ebazpenaren bidez, "Asterain-Irurtzun NA-7010 errepidearen Arakil Ibarreko tartea: Irurtzun-Izurdiaga saihesbidea" eraikuntza proiektuari buruzko azterlan informatiboaren Ingurumen adierazpena egin zuen. 2008ko 55. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, maiatzaren 2an.

Gobernuak, 2008ko apirilaren 21eko Erabakiaren bidez, "Asterain-Irurtzun NA-7010 errepidearen Arakil Ibarreko tartea: Irurtzun-Izurdiaga saihesbidea" izeneko Udalez gaindiko Plan Sektoriala onetsi zuen. 2008ko 60. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, maiatzaren 14an. Plan horrek aurreikusten du, alde batetik, Zaragoza-Altsasuko lineak Izurdiagan duen trenbideko maila bereko pasagunea kentzea eta, bestetik, Irurtzungo saihesbidea eraikitzea. Azken hori Nafarroako Errepideen 2002-2009 II. Plan Zuzentzailean 126. jarduketa gisa ageri da.

Herri Lan, Garraio eta Komunikazioetako kontseilariak urtarrilaren 14an emandako 1/2009 Foru Aginduaren bidez, "Asterain-Irurtzun NA-7010 errepidea eraikitzea. Irurtzungo saihesbidea" proiektua behin-behinekoz onetsi zen, ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda jendaurrean jarri zen eta ukitutako toki entitateei entzunaldia eman zitzaien.

Proiektu, Trenbide eta Lan Hidraulikoen Zerbitzuak aditzera eman du jendaurrean egoteko eta ukitutako toki entitateei entzunaldia emateko fasean honako alegazio hauek aurkeztu direla:

  1. alegazioa: Juana Urra Mariñelarena andrea, bere izenean eta beste bost pertsonarenean.

  2. Alegatzen du proiektua onetsi aurretik 2. poligonoko 217. lurzatia neurtu behar dela, egiaztatzeko bat datozela dauden metro kopurua eta jabetza erregistroan jaso direnak.

  3. Aipatutako lurzatian, eraikiko den saihesbidearekin muga eginen den tokian, itxitura egin dadila. Itxitura mota (harresia, itxitura metalikoa...) saihesbidearen altueraren arabera zehaztu beharko da.

  4. Saneamendua behar bezala lehengora dadila; zehazki, aipatutako lurzatian sartzeko bidean dagoen kutxeta.

  5. Etorkizunean ez dadila planifikatu inolako irteerarik etxebizitzaren aurretik pasatzen den bidetik saihesbideraino, zeren egungo hirigintza arauetan ez da jaso horrelako irteerarik edo loturarik.

    Erantzuna:

  6. a eta 3.a. Alegatutakoa ezetsi egin da. Irurtzungo 2. poligonoko 217. lurzatia ez da ukituko Irurtzungo saihesbidearen obrak direla eta.

  7. Ukitutako itxiturak berriz ere ezarriko direla aurreikusi da proiektuan.

  8. Onartu egin da alegatutakoa. Eraikuntza proiektuan ez da irteerarik planifikatu etxebizitzaren aurretik pasatzen den bidetik saihesbideraino.

  9. alegazioa.-Peio Etxarte Sagardia jauna.

  10. Eskatzen du Izurdiaga-Irurtzun errepidean aurreikusitako obra motak alda daitezela, kale bihur dadin.

  11. Errepidearen egungo maila jatorrizko mailaraino beheiti dadila.

  12. Ezar daitezela espaloiak, aparkalekua, zebra-bideak eta abiadura kontrolatzeko sistema bat (sakanguneak).

  13. Dena ongi eginik geldi dadila: kanalizazioak, argia, ura, telefonoak, itxiturak eta finketarako sarrerak.

    Erantzuna:

  14. Ezetsi egin da alegatutakoa. Errepide baten saihesbidea izatearekin, Nafarroako Gobernua izanen da titularra; hortaz, errepide izaera izanen du, ez kale izaera.

  15. Ezetsi egin da alegatutakoa. Errepidea egiteko proiektuan murriztu egin da jarduketa plana: Manufacturas Irular, S.A. (Mafinsa) enpresarako sarreratik hasiko da saihesbidea, eta ia ez du NA-7010 errepidea ukituko. Beraz, ez da sestra aldatuko.

  16. Neurri batean ezetsi egin da alegatutakoa. Errepidea denez, ez da aparkalekurik proiektatu, baina espaloiak bai, ezarriko dira, oraingoei jarraipena emateko. Ez da aurreikusi abiadura kontrolatzeko sistemak ezartzea.

  17. Ukitutako zerbitzu eta elementu guztiak lehengoratu eginen direla jaso da proiektuan.

  18. alegazioa.-Isidro Recalde Mariñelarena jauna. Arakil Ibarreko 5. poligonoko 85. lurzatiaren titularra da.

  19. Errepidearen altuera beheiti dadila eskatzen du, adieraziz egun 45 cm altuago dagoela etxebizitza eraiki zenean baino, zenbaitetan asfaltatu izateagatik.

  20. Bere lurzatiko itxitura lehengora dadila. Heskaia da, eta etxebizitzaren fatxada nagusia ziliportetatik babesten du.

  21. Menditik euri urak jaisten dira errepidera, eta bere finkan sartzen. Bada, euri ur horiek kanaliza daitezela.

  22. Desjabetutako ondasunei buruz planteatzen diren baldintza ekonomikoen berri izatea.

    Erantzuna:

  23. Ezetsi egin da alegatutakoa. Errepidea egiteko proiektuan murriztu egin da jarduketa plana: Manufacturas Irular, S.A. (Mafinsa) enpresarako sarreratik hasiko da saihesbidea, eta ia ez du NA-7010 errepidea ukituko. Beraz, ez da sestra aldatuko.

  24. Ezetsi egin da alegatutakoa. Lurzati hori ez da ukituko; beraz, ez da jarduketarik eginen lurzati horretako elementu eta zerbitzuetan.

  25. Proiektuan aurreikusi da proiektuari berari eragiten dieten euri urak jasotzea eta kanalizatzea, hurbileko finken egoera aldatu gabe.

  26. Ezetsi egin da alegatutakoa. Ez da lurzati hori ukituko eta, hortaz, ez da bidezkoa balioespenik egitea.

  27. alegazioa.-Lucía Larumbe Irurita andrea eta Martín Larumbe Irurita jauna. Arakil Ibarreko 5. poligonoko 84. eta 87. lurzatien titularrak dira.

  28. Errepidearen altuera beheiti dadila eskatzen dute, adieraziz egun 30 cm altuago dagoela etxebizitza eraiki zenean baino, zenbaitetan asfaltatu izateagatik.

  29. Beren lurzatiaren itxitura lehengora dadila (zutoin metalikoak, alanbrea eta pinu errenkada bat).

  30. Menditik euri urak jaisten dira errepidera, eta bere etxebizitzan sartzen. Bada, euri ur horiek kanaliza daitezela.

  31. Desjabetutako ondasunei buruz planteatzen diren baldintza ekonomikoen berri izatea.

    Erantzuna:

  32. a, 2.a, 3.a eta 4.a. 3. alegazioari emandako erantzun berak.

  33. alegazioa.-Itsasne Etxarte Baraibar andrea.

  34. alegazioa eta hau berdin-berdinak dira, eta erantzuna ere bera da.

  35. alegazioa.-José Andrés Vilches Corral jauna.

  36. Errepidea oso altu dagoela, izan ere, dioenez, urteetan galtzada handitu egin da, etxeen kotei arreta eman gabe eta, horregatik, ura sartzen omen zaio etxebizitzan.

  37. Errepidearen bi aldeetan lurrak mugitu behar direnez, oraingo kableak obren azpiko aldetik kanaliza daitezela.

  38. Errepide horretan barna jendea asko ibiltzen dela paseoan, baina ez dagoela ez espaloirik ez halakorik egiteko lekurik.

  39. Tartea utzi dadila, errepidea eta bere etxearen hesien artean lau ibilgailu aparkatzeko modukoa.

    Erantzuna:

  40. a eta 2.a. Alegatutakoa ezetsi egin da. Errepidea egiteko proiektuan murriztu egin da jarduketa plana: Manufacturas Irular, S.A. (Mafinsa) enpresarako sarreratik hasiko da saihesbidea, ia ez du NA-7010 errepidea ukituko eta bere lurzatia ez du ukituko. Beraz, ez dira ez sestra ez alde horretako zerbitzuak aldatuko.

  41. a eta 4.a. Alegatutakoa ezetsi egin da. Errepidea denez, ez da aparkalekurik proiektatu, baina espaloiak bai, ezarriko dira, oraingoei jarraipena emateko.

  42. alegazioa.-Camino Iragui Signada andrea.

  43. Azaltzen du 299-33 A finkaren jabea dela. Finka horri 90 m² desjabetuko zaizkio, eta aurretik ere 5 metroko lagapena egin omen zuen finkako itxituran, egungo errepidetik 8 m egin arte, errepidea kale bihur zedin etorkizunean. Ez du ulertzen zergatik behar den ezponda bat, aipatutako finka berriz ere ukituko duena.

  44. Etxebizitza, baita auzoa osatzen duten beste batzuk ere, Izurdiagako udal mugapetik kanpo daudela, Nafarroako Gobernuaren seinalizazioaren arabera, eta ez daudela Irurtzungo udal mugapean ere. Administratiboki Izurdiagako Kontzejuan daude, eta hori ez da jaso.

  45. Etxebizitza horiek ez dutela saneamendu sare publikorik, nahiz eta dagokien kanona ordaindu.

  46. Errepidean ibilgailu asko ibiltzen dela eta oinezkoek ez dutela babesik, ez baitago ez espaloirik ez zebra-biderik.

  47. Hirigintza Planak bere lurzatian beste etxebizitza bat eraikitzea aurreikusten duela, eta horregatik sarrerarako ate bat dagoela jarria bere finkaren itxituran.

    Hori dena kontuan harturik, hauxe eskatzen du:

  48. Zehaztu dadila non izanen diren desjabetu beharreko 90...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR