121/2008 FORU DEKRETUA, abenduaren 15ekoa, laneko arriskuei aurrea hartzeko araudia Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen esparrura egokitzeko apirilaren 20ko 135/1998 Foru Dekretua aldatzen duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

ZIOEN AZALPENA

Apirilaren 20ko 135/1998 Foru Dekretuaren bitartez, laneko arriskuei aurrea hartzeko araudia Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen esparrura egokitu zen.

Aipatu foru dekretua indarrean jarri zenetik igaro diren hamar urteetako esperientziak, eta laneko arriskuei aurrea hartzeko arau esparruaren erreformarako abenduaren 12ko 54/2003 Legeak eman arau berriek, hori aplikatzea eragozten duten antolaketa arloko arazo batzuk nahiz eduki arloko gabezia batzuk daudela egiaztatzeko aukera eman dute. Horren ondorioz, arazo eta gabezia horiek gainditzeko neurri batzuk hartu behar dira.

Ildo horretan, beharrezkoa da aipatu foru dekretuaren testuan aldaketa batzuk egitea, Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen prebentzio arloko jardueren koordinazioa hobetzeko helburuz, Administrazioaren jarreren koherentzia ziurtatuko delakoan eta Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen gainerako arloetako Segurtasun eta Osasun Batzordearen antolaketa eta funtzionamenduan antzeman disfuntzioak zuzenduko direlakoan. Hartara, Administrazioaren egitura organiko eta funtzionalera egokituko den sistema operatiboago eta eraginkorragoa ezarriko da. Era berean, beharrezkoa da testuan aukera honen aipamena txertatzea: prebentzio jardueraz arduratuko diren langile bat edo batzuk izendatzea Departamentu edo erakunde autonomo eta unitate organiko batzuetan, horien inguruabar edo berezitasunak kontuan hartuta hala behar badute.

Aurreko aldaketen helburua, era berean, Administrazioaren eta sindikatuen artean bere garaian Segurtasun eta Osasun Batzordeen funtzionamendua eta osaera berrikusteko sinatu Akordioan xedatuta dagoena betetzea da, arreta berezia jarrita lantokietan prebentzio ordezkariak izendatzearen auzian; halaber, apirilaren 20ko 135/1998 Foru Dekretua laneko arriskuei aurrea hartzeko arau esparruaren erreformarako abenduaren 12ko 54/2003 Lege berrira egokitzea da aldaketen beste helburu bat, enpresek arlo horretan dizuten betebehar eta erantzukizunak indartzen baititu Lege horrek. Hori guztia kontuan hartuta, enpresen antolaketa arloko paradigma berria dugu aurrean, funtsean prebentzioa benetan integratu behar delako enpresaren kudeaketako sistema orokorrean, etengabe eguneratuko den prebentzio plan bat ezarriz.

Horrenbestez, Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilariak proposatuta, Nafarroako Kontseiluarekin ados, eta Nafarroako Gobernuak bi mila eta zortziko abenduaren hamabosteko bilkuran hartutako erabakiarekin bat,

DEKRETATU DUT:

Artikulu bakarra.-Laneko arriskuei aurrea hartzeko araudia Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen esparrura egokitzeko apirilaren 20ko 135/1998 Foru Dekretua aldatzea.

Laneko arriskuei aurrea hartzeko araudia Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen esparrura egokitzeko apirilaren 20ko 135/1998 Foru Dekretuan 4., 6., 8.1., 9., 10.3., 11., 13., 14. eta 15. artikuluak aldatu dira, eta 10. artikuluari 5. idatz-zatia gehitu zaio, baita beste Xedapen Gehigarri bat ere:

Bat.-4. artikulua honela geratzen da idatzirik:

"4. artikulua. Prebentzio plana, arriskuen ebaluazioa eta prebentzio jardueraren plangintza Laneko Arriskuei Aurrea Hartzeari buruzko azaroaren 8ko 31/1995 Legearen III. kapituluan eta Aurrea Hartzeko Zerbitzuen Erregelamendua onesten duen urtarrilaren 17ko 39/1997 Errege Dekretuaren I. eta II. kapituluetan ezarri printzipio orokorretan oinarritu behar dira.

Bi.-6. artikulua honela geratzen da idatzirik:

"6. artikulua. 1. Goiko organo gisa eta Laneko arriskuei aurrea hartzeko gaietan Foru Komunitateko Administrazioak eta haren erakunde autonomoek egiten dituzten jarduerak koordinatzeko organo gisa Laneko Segurtasun eta Osasunaren Koordinaziorako Batzordea eratu da. Batzorde horrek honako zeregin hauek hartuko ditu bere gain, besteak beste:

  1. Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen prebentzio politika orokorra prestatzea.

  2. Laneko arriskuen prebentzioaren...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR