47/2014 FORU DEKRETUA, ekainaren 11koa, Kontserbazio Bereziko Eremu izendatzen duena “Aritzakun-Urritzate-Gorramendi” izeneko Batasunaren Garrantzizko Lekua, eta haren kudeaketa plana onesten duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

ZIOEN AZALPENA

“Aritzakun-Urritzate-Gorramendi” izeneko gunea Nafarroako ipar-ekialdeko muturrean dago, Baztango udal mugapean. Gune horretan badira Nafarroako aniztasun biologikoaren adierazgarri diren habitat naturalak eta basa flora eta fauna; gainera, zenbait kasutan horiek galzorian daude haien banaketa naturaleko eremuan, edo banaketa naturaleko azalera murritza daukate, bai atzera egiten ari direlako bai berez dutelako eremu murritza. Horregatik, eremu batzuk hautatu behar dira, non bermatuko baita habitat natural eta basa espezie horiek epe luzean iraunen dutela, kudeaketa aktiborako eta prebentziorako sistema eraginkor eta eragingarrien bidez.

Habitat natural nahiz espezie horietako batzuk sarturik daude Kontseiluak 1992ko maiatzaren 21ean emandako Natur habitatak eta basa fauna eta flora kontserbatzeari buruzko 92/43/EEE Zuzentarauan, edo Basa hegaztiak kontserbatzeari buruzko Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2009/147/EE Zuzentarauan. Horrenbestez, balio handia dute ez bakarrik Foru Komunitatean, baita Europar Batasunean ere. Bi zuzentarau horiek dira Europar Batasunak naturaren kontserbazioaren arloan duen tresna nagusia. Horretarako, lekuen sare ekologiko bat sortu zen, Natura 2000 Sarea, non Batasunaren intereseko habitat natural eta basa florako eta faunako espezie guztien ordezkariak lehengoratu edo egoki kontserbatu behar baitira.

92/43/EEE Zuzentaraua abenduaren 7ko 1997/1995 Errege Dekretuaren bidez sartu zen Espainiako ordenamendu juridikoan.

Zuzentarauak irizpide zientifiko batzuk eta egutegi bat ezarri zituen Natura 2000 Sarea eratzeko. 4. artikuluaren arabera, Europar Batasuneko estatuek lekuen zerrenda bat proposatu behar diote Batzordeari, eta adierazi leku bakoitzean dauden natur habitat motak eta Batasunaren intereseko espezieak.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak, Gobernuak 2000ko maiatzaren 15ean hartutako Erabakiaren bidez, Kontserbazio Bereziko Eremu izendatzen ahal diren lekuen zerrenda behin-behinekoz onetsi zuen, gero Natura 2000 Europako sare ekologikoan sar zitezen. Horien artean, “Aritzakun-Urritzate-Gorramendi” izeneko ES22000023 gunea dago.

Batasunaren Intereseko Leku gisa onetsirik, Europar Batasuneko estatuak ahalik eta lasterren deklaratu behar du Kontserbazio Bereziko Eremu, gehienez ere sei urteko epean. Horretarako, kudeaketa plan baten bidez, behar diren kontserbazio neurriak ezarri behar dira, Batasunaren Intereseko Leku izatearen arrazoi diren natur habitatak eta espezieen populazioak kontserbazio-egoera onean mantentzeko, edo egoera hori berriz ezartzeko.

2004ko abenduaren 29ko 2004/813/EE Erabakiaren bidez, Europako Batzordeak eskualde biogeografiko atlantikoko Batasunaren Garrantzizko Lekuen zerrenda onetsi zuen. Horrenbestez, Europako zuzentaraua aplikatzearen ondorioetarako, Kontserbazio Bereziko Eremu izendatuko dira leku horiek.

“Aritzakun-Urritzate-Gorramendi” gunerako Kudeaketa Plana Europar Batasuneko araudiaren betebeharrekin bat prestatu da, eta, beraz, bertan jaso dira Lekuan dauden habitat eta taxonen eskakizun ekologikoei dagozkien ekintza, neurri eta jarraibideak, aipatutako 92/43/EEE Zuzentarauan biltzen direnak.

Nafarroako Gobernuak 1990eko abenduaren 27an hartutako Erabakiaren arabera, “Aritzakun-Urritzate-Gorramendi” gunea Hegaztien Babesgune Berezia da (HBB B-122).

HBB horren mugak berraztertu ondoren eta doikuntza kartografikoak oinarri hartuta, egokia dirudi horiek berriz ere definitzea, “Aritzakun-Urritzate-Gorramendi” gunearen mugekin bat etor daitezen.

Apirilaren 3ko 86/1995 Foru Dekretuaren bidez, Hegaztien Babesgune Berezien (HBB) barneko basa fauna babesteko eremuak (BFBE) deklaratu ziren, horien artean BFBE-1 eremua, “Iparla” izena daukana eta aurretik aipatu den HBBn dagoena.

Bere garaian BFBE deklaratzea eragin zuten balioak eta haren kontserbazioa bermatzeko beharrezko araudi esparrua “Aritzakun-Urritzate-Gorramendi” eremuan sartzen dira modu zabalagoan, eta, beraz, ez dirudi beharrezkoa babes mota horri eustea.

Hori dela eta, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuko kontseilariak proposaturik, 2014ko ekainaren 11n egindako bilkuran hartutako erabakiarekin bat, Nafarroako Gobernuak

DEKRETATU DUT:

  1. artikulua. Xedea.

    Foru dekretu honen xedea hauxe da:

  2. Batasunaren Garrantzizko ES0000122 Lekua, “Aritzakun-Urritzate-Gorramendi” izenekoa, Kontserbazio Bereziko Eremutzat jotzea.

  3. “Aritzakun-Gorramendi” izeneko B-122 Hegaztien Babesgune Bereziaren (HBB) mugak berriz zehaztea eta Kontserbazio Bereziko Eremuko mugekin bat etorraraztea.

  4. “Aritzakun-Urritzate-Gorramendi” izeneko ES0000122 Kontserbazio Bereziko Eremuaren (KBE) eta “Aritzakun-Gorramendi” izeneko B-122 HBBren kudeaketa plana (foru dekretu honi erantsi zaio) onestea.

  5. artikulua. Planaren aplikazio eremua eta lurralde mugaketa.

    “Aritzakun-Urritzate-Gorramendi” izeneko gunea Nafarroako ipar-ekialdeko muturrean dago, eta 6.032,48 hektareako azalera dauka.

    Hona hemen haren lurralde mugak:

    Ekialdean eta iparraldean:

    Mugaketa Frantziarekiko mugan zehar hedatzen da, Aintziagatik Iparlako kordalean barrena Meatseko leporaino. Handik, Iduzkimendiren eta Gorospilen arteko mugatik, Mugako leporaino.

    Mendebaldeko eta hegoaldeko mugak:

    Mendebaldetik, Mugako lepotik aurrera, mugak Lizartzutik, Artxisuritik eta Urlegitik jarraitzen du Amaiurreraino. Hortik aurrera, Gorramendi mendigunearen hegoaldeko maldetatik jarraitzen du Frantziako mugaraino, Aintziagan.

    Foru dekretu honek onetsitako planaren aplikazio eremuaren mugaketa ofiziala bertan jaso den kartografiak ezarri du.

    Nafarroako Onura Publikoko Mendien (OPM) Katalogoa onetsi zuen Nafarroako Gobernu Zibilaren 1912ko maiatzaren 14ko Zirkularraren arabera, eremu horrek 569. OPMa ukitzen du, 811,21 hektareako azaleran.

  6. artikulua. Zuzendaritza Batzordea.

  7. Zuzendaritza Batzordea sortuko da. “Aritzakun-Urritzate-Gorramendi” gunearen kontserbazioa kudeatzeko kontsulta eta partaidetza organoa izanen da. Mendien titularrak diren entitateetako ordezkariek eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko ordezkariek osatuko dute.

  8. Zuzendaritza Batzordeak eginkizun hauek izanen ditu:

    1. Kudeaketa planean jasotako neurriak bete daitezela sustatzea. Aurreikusitako egutegia betetzen saiatuko da eta planaren neurriak aplikatzeko ahalmena duten eskualdeko eragile guztien lankidetza eta koordinazioa bultzatuko du.

    2. Planaren lan-programa dauden aukeretara egokitzea, Planaren neurriak ahalik eta errazen eta modurik eraginkorrenean aplikatzen direla errazteko.

    3. Proposamenak egitea Planean ezarritako ekintzak eraginkorragoak izan daitezen, aurreikusitako helburuak betetzeari begira.

    4. Foru Komunitateko Administrazioari adieraztea Kudeaketa Planaren garapena baldintza dezaketen ekintzak edo mehatxuak.

    5. Planaren betetze-maila aldian behin ebaluatzea, eta entitate, administrazio eta organo eskudunei neurriak garatzeko behar diren konpromisoak betetzeko eskatzea.

    6. Natur baliabideen azterketa eta ikerketa bultzatzea, baita gizarteak baliabide horiek ezagut ditzatela eta haiekin goza daitezela ere, betiere haien balioekiko errespetua eta ingurumen hezkuntza sustatuz.

    XEDAPEN GEHIGARRIAK

    Lehen xedapen gehigarria.–Gaikuntza Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariari.

    Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariari ahalmena ematen zaio behar diren tramiteak egin ditzan foru dekretu hau eta, bidezkoa bada, plana aplikatzeko behar den kostu ekonomikoaren kalkuluak Europar Batzordeari igortzeko, 92/43/EEE Zuzentarauaren 8. artikuluan aurreikusitako ondorioetarako.

    Bigarren xedapen gehigarria.–Lotutako araudia.

  9. Itxusiko eta Irubetakaskoko (NE-4) Natur Erreserbei dagokienez, “Aritzakun-Urritzate-Gorramendi” lekuan sartutako espazioak baitira, Nafarroako Naturguneei buruzko ekainaren 17ko 9/1996 Foru Legean eta Nafarroako natur erreserbak erabili eta kudeatzeko plan zuzentzaileak onesten dituen uztailaren 6ko 230/1998 Foru Dekretuan ezarritakoaren arabera arautuko da.

  10. Onura publikoko mendia den Lekuko azaleran, Nafarroako Oihan Ondarea Babestu eta Garatzeari buruzko abenduaren 31ko 13/1990 Foru Legean xedatutakoari jarraituko zaio.

    XEDAPEN INDARGABETZAILEA

    Xedapen indargabetzaile bakarra.–“Iparla” izenekoaren BFBE-1 deklarazioa indarrik gabe uztea.

    Basa fauna babesteko eremuak (BFBE) deklaratu zituen apirilaren 3ko 86/1995 Foru Dekretuan ezarritakoa indargabetuko da, “Iparla” izenekoari (BFBE-1) dagokionez.

    AZKEN XEDAPENAK

    Azken xedapenetako lehena.–Kudeaketa planaren indarraldia.

  11. Hauxe da foru dekretu honen bidez onesten den Kudeaketa Planaren indarraldia:

    1. Mugagabea, funtsezko elementuei, azken helburuei, arauei eta jarraibideei dagokienez.

    2. 10 urtekoa, espero diren emaitzei eta jarduketei (neurriak) dagokienez. Epe hori bukatutakoan, plana berraztertuko da.

  12. Hala ere, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuak uste baldin badu planean aurreikusirik ez zegoen funtsezko gorabeheraren bat gertatu dela, gunearen balioen zainketan eragina izan dezakeena, plana berraztertzen edo aldatzen ahalko da.

  13. Kudeaketa Plana ukitzen ahal duen edozein aldaketa edo berrikuspen foru dekretu bidez tramitatu beharko da.

    Azken xedapenetako bigarrena.–Beste plan batzuekiko erlazioa.

  14. Foru dekretu honek onesten duen plana bat etorriko da aniztasun biologikoaren kontserbazioari buruz ezartzen diren maila goragoko planekin, eta zehazki, Nafarroako Naturgune Babestuen Sarerako jarduketa-ildo orokorrak finkatzeko onesten direnekin.

  15. Dena dela, Nafarroako Naturguneei buruzko ekainaren 17ko 9/1996 Foru Legearen 7. artikuluan xedatutakoaren arabera, kudeaketa plan honetako zehaztapenak zuzenean aplikatu beharrekoak dira, eta tokiko entitateen...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR